2016/11/09ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2016/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %2,0 gehitu ziren 2016ko hirugarren hiruhilekoan

Gasolindegirik gabe, %2,0 gehitu prezio finkoetan

Eustaten datuen arabera, 2016ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak %2,0 gehitu ziren prezio finkoetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, %2,0 gehitu urte artekoan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,2 erreala gehitu, urtaro-eraginak kenduta.

Elikagaien salmentak %4,7 gehitu 2016ko hirugarren hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %0,0 eta Automobilgintzarako erregaiarenak %2,2 gehitu, beti ere 2015eko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.

Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %1,9 gehitu; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %5,9.

Gainerako produktuen merkataritzan, gehikuntzak sektore guztietan; salbuespena, Pertsonaren ekipamenduan espezializatua (%-3,3). Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %7,2 gehitu; Etxeko ekipamenduan %1,9, eta Kontsumo beste ondasunetan %0,8, prezio finkoetan.

1. taula. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa. III/2016		
Iturria: Eustat.Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)

Salmentak hiru lurraldeetan gehitu urte artean: Gipuzkoan %2,8; Bizkaian %1,9; Araban %1,0; denak errealak. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Araban %+1,3; Gipuzkoan %+0,1; Bizkaian %-0,1.

Euskal AE osoan, 2016ko bigarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua lehengoan hirugarrenean (%0,0); %+0,6 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %2,0 gehitu ziren 2016ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
III/2016
Eguneratze data : 
2016/11/09
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013707_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali