HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2016/12/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA 2016KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,6 gehitu ziren 2016ko azaroan

Gaualdiak %5,1 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2016ko azaroan, 192.628 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 6.783 gehiago, %3,6ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %5,7 gehitu dira Bizkaian, %4,4 Gipuzkoan; %5,2 jaitsi Araban.

Gaualdiak, 2016ko azaroan, 360.457, aurreko urtekoan baino 17.496, %5,1, gehiago. Gaualdiak urte artean %7,3 gehitu dira Gipuzkoan eta %5,2 Bizkaian; %1,0 jaitsi Araban.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko Azaroa
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %0,9 gehitu dira iazko azaroaren aldean Euskal AEn; atzerrikoak %11,0. Araban estatukoak %4,2 gutxitu dira eta atzerritarrak %9,0. Bizkaian estatukoak %4,0 gehitu; atzerritarrak %10,2. Gipuzkoan estatukoak %0,8 gutxitu; atzerritarrak %17,1 gehitu.

Batez besteko egonaldia azaroan 1,87 egun, 2015ekoan 1,85 zelarik. Araban lehengo urteko 1,74 egunetik aurtengo 1,82ra luzatu; Bizkaian 1,88tik 1,87ra laburtu; Gipuzkoan 1,84tik 1,89ra luzatu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 1,3 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko azaroko %41,0tik aurtengo %42,3ra. Araban ehuneko 0,3 puntuz jaitsi, %35,0tik %34,7ra. Bizkaian ehuneko 1,6 puntuz gehitu, 2015eko azaroko %42,0tik aurtengo %43,6ra. Gipuzkoan ehuneko 1,5 puntuz gehitu, 2015eko azaroko %42,4tik aurtengo %43,9ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 3,5 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %56,6ra. Araban ehuneko 4,9 puntuz gehitu, %50,6ra; Bizkaian 3,3z, %59,7ra; Gipuzkoan 3,2z, %55,2ra.

Hotel-okupaziorik handienak azaroan Bilbon (%51,6), Donostian (%50,5), Gipuzkoako kostaldean (%41,4).

Asteko eguna aintzat, 2016ko azaroan okupaziorik handiena (%55,7) aste-bukaeretan; %37,4 lanegunetan.

Landa-ostatuetako sarrerak %0,3 gutxitu eta gaualdiak %4,0

Euskal AEko landa-ostatuetan 7.797 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo azaroan, %0,3 gutxiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %11,4ko gehikuntza; Bizkaian %5,6 jaitsi; Gipuzkoan %2,8 jaitsi. Atzerritarren sarreretan %19,3ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %7,7. Estatuko bidaiarien sarrerak %1,7 gutxitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan azaroan 16.559 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %4,0 gutxiago. Araban %+3,8; Gipuzkoan %-1,8; Bizkaian %-13,1.

Plazakako betetze-maila, %13,7, ehuneko 1,0 puntu gutxiago 2015eko azaroan baino. Araban ehuneko 0,3 puntu gutxiago, betetze-maila %12,9. Bizkaian betetze-maila %12,0, ehuneko 1,8 puntu gutxiago 2015eko azaroaren aldean; Gipuzkoan 0,7 puntu gutxiago, %15,0. Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2015eko azaroaren aldean: duela urtebete 2,20 egun; aurtengoan 2,12.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko Azaroa
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,6 gehitu ziren 2016ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013766_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali