HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2016/11/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA 2016KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,7 gehitu ziren 2016ko urrian

Atzerritar gehiago (%+13,4); gelakako betetze-maila %72 pasa

2016ko urrian, 272.642 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 17.155 gehiago, %6,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %8,9 gehitu Gipuzkoan, %6,8 Araban, %5,0 Bizkaian.

Gaualdiak, 2016ko urrian, 531.742; aurreko urtekoan baino 50.777, %10,6, gehiago. Gaualdiak gehitu, urte batetik bestera, hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %13,6; Araban %12,8; Bizkaian %7,5.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko Urria
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %2,9 gehitu dira iazko urriaren aldean Euskal AEn; atzerrikoak %13,4. Araban estatukoak %7,8 gehitu; atzerritarrak %3,9. Bizkaian estatukoak %1,0 gehitu; atzerritarrak %12,2. Gipuzkoan estatukoak %3,2 gehitu, atzerritarrak %17,0.

Batez besteko egonaldia 2015eko urriko 1,88 egunetik aurtengo 1,95era luzatu da. Batez besteko egonaldia hiru lurraldeetan luzatu: Araban lehengo urteko 1,76 egunetik aurtengo 1,86ra; Bizkaian 1,88tik 1,93ra; Gipuzkoan 1,93tik 2,01era.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,8 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko urriko %54,7tik aurtengo %58,5era. Araban ehuneko 5,2 puntuz gehitu da, %45,3tik %50,5era. Bizkaian ehuneko 2,5 puntuz gehitu, 2015eko urriko %55,5etik aurtengo %58,0ra. Gipuzkoan ehuneko 4,8 puntuz gehitu, 2015eko urriko %57,6tik aurtengo %62,4ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 4,5 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %72,1era. Araban ehuneko 9,9 puntuz gehitu, %66,0ra; Bizkaian 2,4z, %73,4ra; Gipuzkoan 4,8z, %72,9ra.

Hotel-okupaziorik handienak urrian Donostian (%72,6), Bilbon (%67,0), Arabako Errioxan (%65,8).

Asteko eguna aintzat, 2016ko urrian, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%70,4) aste-bukaeretan; %53,6 lanegunetan.

Landa-ostatuetako sarrerak %19,7 gehitu eta gaualdiak %22,2

Euskal AEko landa-ostatuetan 14.291 bidaiari-sarrera erregistratu ziren urrian, %19,7 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %31,7ko gehikuntza; Bizkaian %19,7; Gipuzkoan %14,1. Atzerritarren sarreretan %77,2ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %15,1. Estatuko bidaiarien sarrerak %13,2 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan urrian 31.056 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %22,2ko gehikuntza. Gehikuntzak hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %23,6; Araban %23,2; Bizkaian %19,4.

Plazakako betetze-maila, %24,5, ehuneko 3,6 puntu gehiago 2015eko urrian baino. Araban ehuneko 2,9 puntu gehiago, betetze-maila %23,4. Bizkaian betetze-maila %24,6, ehuneko 3,4 puntu gehiago 2015eko urriaren aldean; Gipuzkoan 4,1 puntu gehiago, %24,9. Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen Euskal AE osoan, 2015eko urriaren aldean: duela urtebete 2,13 egun; aurtengoan 2,17.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko Urria								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,7 gehitu ziren 2016ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Octubre 2016
Eguneratze data : 
2016/11/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013718_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali