HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %4,8 gutxitu...

2016/11/28ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTISTIKA 2016/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak %4,8 gutxitu ziren Euskal AEn 2016ko bigarren hiruhilekoan

Ezkongabeko amen haurrak, %42

2016ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.484 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %4,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaitsiera hiru lurraldeetan: Araban %-7,2; Gipuzkoan %-10,1; Bizkaian %-0,3. Araban 723 haur jaio ziren, Bizkaian 2.297, Gipuzkoan 1.464.

2016ko apiril, maiatz eta ekainean ezkontzaz kanpo jaioak, guztien %42 (%40,9, 2015eko hiruhileko berean). Bizkaia (%43,4) Euskal AEko balioaren gaineko lurralde bakarra; Gipuzkoan %41,2, Araban %39,6.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2016ko bigarren hiruhilekoan, erdia, 2.243, lehenengo haurrak; 1.795 (%40) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak %9,9.

10 jaiotzatatik 8tan amak 30 urte edo gehiago

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, 30-34 urteko amen taldea nagusi oraindik ere, erditzeen %37. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea, 35-39 urte artekoa (%34). 25-29 urte artekoen haurrak, %14,1. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez beherakoenak %5,5; 40 urtez gorakoenak, %9,4. Ama ezkongabeen adina multzoarenaren azpitik dago: ezkongabeen %9,6 25 urtetik beherakoak; 25-29 urte artekoak %17.

Amen %20,5, atzerritarrak

Euskal AEn 2016ko udaberriko jaiotzen %20,5etan, ama atzerritarra zen. Ehuneko horren gainetik, Araba, %26,7; Gipuzkoan %20,6; Bizkaian %18,5.

graf0013748_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo jaiotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko jaiotzen estatistikarii buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %4,8 gutxitu ziren Euskal AEn 2016ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013748_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali