Prentsa-oharra, 2016/12/27

TURISMOAREN KONTU SATELITEA. 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Turismoak euskal ekonomian duen pisua 2010eko BPGd-aren % 5,4tik % 5,9ra igaro da 2015ean

Gipuzkoa nagusi da turismoan BPGd-aren % 7,4arekin, eta gero Bizkaia dago % 5,2arekin eta Araba % 5,1arekin 2015ean

Euskadiko Autonomia Erkidegoan 2015ean turismoan egindako gastua 4.100 milioi eurotara iritsi zen, hots, BPGd-aren % 5,9ko ekarpena, duela bost urte baino portzentajezko bost hamarren gehiago, Eustatek emandako datuen arabera.

Gastu turistikoak ekonomiaren guztizkoaren aldean izandako bilakaera hobeak turismoaren pisuaren etengabeko igoera ahalbidetu du euskal ekonomian. 2015ean, gastu turistikoaren hazkundea % 4,5ra iritsi zen, ekonomia osoaren % 3tik gora. 2015eko gastu turistikoaren igoera hau turismo hartzailean, hots, atzerritik edo estatutik datozen turistek eta txangozaleek egiten duten gastuan zein gastu turistikoaren beste osagaietan sortu da, baina neurri handiagoan lehenengoan. Horrek turismo hartzailearen gastu osoaren partaidetzaren igoera ekarri du beste urtebetez, 2015ean % 51,4ra iritsi arte, gastu turistikoaren beste osagaiak gaindituz. Zehazki, 2010 eta 2015 artean turismo hartzaileak gastu turistikoari egindako ekarpena portzentajezko 4,1 puntu igo da.

graf0013778_01_e.png

Gastu turistikoaren beste osagaiak, Euskadin bizi diren turistek eta txangozaleek, enpresek eta EAEko administrazio publikoek Euskadin egiten duten gastua jasotzen dutenak ere hazi egin dira 2015ean, baina % 3,1 soilik. Guztira egiten duten ekarpena % 48,6ra iritsi da 2015ean, eta garrantzia galdu du urtero 2010etik aurrera.

Gastu turistikoaren barruan, nabarmentzekoa da txangozaletasunaren garrantzia, barnean hartzen dituena bidaiariek, EAEn bizi direnek zein estatutik eta atzerritik datozenek gaua bere ohiko bizilekuan egiten ez dituzten bidaia turistiko guztiak, eta horien garrantzia handiagoa da EAEn, Frantziaren gertutasunagatik.

EAEko saldo turistiko historiko negatiboa 2015ean % 2,7 jaitsi zen, baina azken bost urteetan 277 milioi eurotan hobetu zen.

EAE nabarmena da bere turismo igorleak (euskal herritarrek EAEtik kanpo egindako bidaiek eta txangoek) hartzailearen aldean (autonomia-erkidegoan bizi ez direnek egindako bidaiak eta txangoak) duen garrantziagatik, eta horrek 2.221 milioi euroko defizita sortu zuen, BPGd-aren % 3,2 2015ean. Hala ere, 2010-2014 aldian, saldo hori jaitsi egin da turismo hartzailearen dinamismo handiagoaren eta euskal herritarrek erkidegotik kanpo egindako gastuaren euspenaren ondorioz; 2015ean, hala ere, okertu egin da berriz, turismo igorlearen gastuaren gorakadarengatik.

graf0013778_02_e.png

Zehazki, 2015ean turismo hartzaileak bilakaera dinamikoagoa izan zuen igorlearen aldean (% 4,2) % 5,8 hazita, baina saldo turistiko negatiboa % 2,7 igo zen 2014koaren aldean.

Hiru lurraldeetan gastu turistikoa igo egin da 2015ean

Gastuen aldetik, Bizkaia guztizkoaren % 44,3 izan zen 2015ean, eta oso hurbil dago Gipuzkoa, % 41,6rekin, eta gero Araba, gastuaren guztizkoaren % 14,1ekin. 2014ren aldean izandako bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan, baina hobea izan da Bizkaian, % 5,3ko igoerarekin; Gipuzkoan, hazkundea % 4,3koa izan da, eta Araban % 2,5ekoa.

Gipuzkoak jarraitzen du izaten turismoak ekonomian eragin traktore handiena duen lurralde historikoa, nahiz eta beste bi lurraldeetan protagonismoa gero eta handiagoa den. 2015ean Gipuzkoako gastu turistikoa BPGd-aren % 7,4koa izan zen; Bizkaian, berriz, adierazle bera % 5,2ra igo zen (gehieneko historikoa bietan) eta Araban % 5,1ekoa zen.

graf0013778_03_e.png

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Turismoaren kontu satelitea/prentsa ohar gehiago Turismoaren kontu satelitea/datu bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Turismoak euskal ekonomian duen pisua 2010eko BPGd-aren % 5,4tik % 5,9ra igaro da 2015ean

Eragiketa : 
Turismoaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
172615
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/12/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013778_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali