2017/01/20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA IV/2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanle okupatuak %0,9 gutxitu dira eta langabezia-tasa %12,5era jaitsi 2016ko laugarren hiruhilekoan

Okupazioa batez ere gazte eta aldi baterakoengan jaitsi da

Euskal AEn, 2016ko laugarren hiruhilekoan, langabezia–tasa %12,5 da, hirugarrenean baino hamarren bat gutxiago, 2.400 langabe gutxiago, Eustaten datuen arabera. Okupatuak 903.000, aurreko hiruhilekoan baino 8.300 pertsona gutxiago (%-0,9).

Udan aldi baterako okupazioa asko hazten da; laugarren hiruhilekoan 16-24 urte bitartekoen artean dugu okupazio jaitsierarik handiena -5.700, okupazio jaitsieraren %69. Aldi baterako kontratudun soldatakoak edo kontraturik gabeak dira (-4.600) edo ez-soldatakoak (-2.800). Gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, aurreko hiruhilekoan baino 11.100 gutxiago; 2.800 emakume gehiago. Bizkaian 6.600 okupatu gutxiago; Gipuzkoan 4.200; Araban 2.400 gehiago.

Jarduera sektore guztietan okupatu gutxiago

Industrian 5.900 okupatu gutxiago; zerbitzuetan 2.000; lehen sektorean 400. Eraikuntza, lehengoan.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %65,9, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko hiru hamarren gutxiago. Gizonentzat %69; emakumeentzat %62,7.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67,6, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,6 puntu gutxiago; %66,9 Arabak, 1,3 puntu gehiago; Bizkaiak %64,5, 0,7 puntu gutxiago.

489.900 familia-etxetan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude

2016ko laugarren hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn 872.300 familia-etxe daudela; 591.800etan bada pertsona aktiborik (-4.800 aurreko hiruhilekoaren aldean). Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan bezalatsu; 49.900 familia etxetan ez dago landunik, +1.900 aurreko hiruhilekoaren aldean. Aktiborik gabeko familia etxeak 280.500, +4.800.

2.400 langabe gutxiago; langabezia, %12,5; aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago

Langabeak, hots, lan bila aktibo aritu eta lanerako prest daudenak, 2016ko laugarren hiruhilekoan 129.300 direla zenbatetsi da, 2.400 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Emakume langabeak, 63.200, 4.000 gutxiago. Gizonak, 1.500 gehiago, 66.100.

2016ko laugarren hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %12,5 da, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,1 puntu gutxiago. Emakumeen langabezia %12,8ra jaitsi da (ehuneko 0,8 puntu gutxiago); gizonena 0,5 puntuz gehitu, %12,2ra. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %24,8 (ehuneko 0,8 puntu gutxiago); 16-24 urte bitarteko 9.400 gazte aktibo langabezian.

Langabe-jaitsierarik handiena, Araban (-5.000); langabezia-tasa, %10,8, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 3,1 puntu gutxiago. Bizkaian %14, lehengoan; 1.000 pertsona gutxiago, 75.700 guztira. Gipuzkoan %10,9ko tasa dugu; 3.500 langabe gehiago, ehuneko puntu bat gehiago.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2016ko azaroan, 28-EBko langabezia-tasa %8,3; Espainiakoa %19,2.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %56,4 da 2016ko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko sei hamarren azpitik.

Azken urtean langabezia-tasa ehuneko bi puntu baino gehiago jaitsi da, eta okupatuak 8.000 pasa gehiago

Euskal AEko biztanle okupatuak 8.100 gehiago, 2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean. Emakumeei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, 5.500 gehiago; gizonen kasuan, 2.600 gehiago.

Langabezia-tasa ehuneko 2,2 puntuz jaitsi da (%14,7tik %12,5era). 2015eko laugarren hiruhilekoan baino 25.500 gutxiago Euskal AEn.

2016ko laugarren hiruhilekoan Gizarte Segurantzan okupatu egoiliar afiliatuen kopurua goraka

Euskal AEn 838.900 bazkide daudela zenbatesten da hiruhileko eta batez besteko, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %97,8 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera laugarren hiruhilekoan, 820.700 pertsona. Aurreko hiruhilekoaren aldean, 3.100 okupatu afiliatu egoiliar.

NLEko BJAko okupatu guztiak ez daude afiliatuta; 2016ko laugarren hiruhilekoan 82.300 pertsona okupatuak dira baina ez dira afiliatu gisa agertzen, enpresa ez dagoelako Euskal AEn, funtzionarioen mutualitate publikokoak direlako edo bestelako arrazoiengatik. Kolektibo honetan -9.200 okupatu dauzkagu aurreko hiruhilekoaren aldean.

Langabeen %30,5 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean zeudenen artean %67,2 langabe da NLEren definizioaren arabera, aurreko hiruhilekoan baino 4.200 pertsona gutxiago.

%80,6 erregistratuta egon dira hiruhilekoan zehar edo gehienez bajaren bat izan dute; gainerakoak aurreneko aldiz erregistratu dira edo baja izan dira Lanbiden 2016ko laugarren hiruhilekoan.

BJAren NLE langabeen %30,5 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera (1). 2016/IV
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak (1). 2016/IV
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua (BJA)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanle okupatuak %0,9 gutxitu dira eta langabezia-tasa %12,5era jaitsi 2016ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2016
Eguneratze data : 
2017/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013996_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali