HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2016ko hirugarren hiruhilekoan...

2017/02/20ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA III/2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016ko hirugarren hiruhilekoan 3.052 ezkontza izan genituen Euskal AEn, urtebete lehenago baino %7,6 gehiago

Udan ezkontza zibil gutxiago egiten da; halere 2016an %74,1 izan ziren, urtebete lehenago baino ia 6 puntu gehiago

Eustaten datuen arabera, 2016ko uztailean, abuztuan eta irailean guztira 3.052 ezkontza izan ziren Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %7,6 gehiago. 48 ezkontza homosexual; 20 gizon artean, 28 emakume artean. 3.004 ezkontza heterosexual.

2016ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontzen %74,1, zibilak; 2015eko aldi berean baino ehuneko 5,9 puntu gehiago; 2016ko bigarren hiruhilekoaren (%80,8) azpitik. Aipatu portzentajea ezkontza heterosexualena da; ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, 1,6 puntu gehitu beharko genituzke.

2016ko hirugarren hiruhileko 3.052 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.877 gizon eta 2.876 emakume ezkondu ziren. 2.573 senarrentzat (%89,4), lehen ezkontza; 12 alargun eta 292 dibortziatu berriro ezkondu. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: emakume ezkongabeak, 2.568 (%89,3); alargunak, 12; dibortziatuak, 296.

Senarren %87k eta emazteen %76k 30 urte edo gehiago

Senarren arteko %87,2k 30 urte edo gehiago; emazteen arteko %75,7k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa bi sexuentzat jaitsi da zertxobait. 2015ean gizonen %87,9 eta emakumeen %76,3.

2016ko udan zeharreko ezkontzetan, gizonen %5,8 eta emakumeen %7,6 atzerritarrak ziren.

Ezkontzarik gehien (1.411) uztailean; ondoren (1.192), irailean. Aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxiendun (449) udako hila, abuztua; aurreko urteko hil beraren aldean %14,6 gutxiago.

470 bikote Araban biziko dira, Gipuzkoan 917 eta Bizkaian 1.477. 188 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.

Iturria: Eustat. Ezkontzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016ko hirugarren hiruhilekoan 3.052 ezkontza izan genituen Euskal AEn, urtebete lehenago baino %7,6 gehiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
III72016
Eguneratze data : 
2017/02/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014092_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali