HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2017/02/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETH) 2017ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %10,7 gehitu ziren 2017ko urtarrilean

Eguneko batez besteko tarifa (ADR) 66,1 euro 2017ko urtarrilean, aurreko urtean baino %2,6 gehiago

2017ko urtarrilean, 157.023 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 15.238 gehiago, %10,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %28,1 gehitu dira Bizkaian; Gipuzkoan %3,9 jaitsi eta %1,9 Araban.

Gaualdiak, 2017ko urtarrilean, 286.688; aurreko urtekoan baino 34.545, %13,7 gehiago. Gaualdiak urte artean %36,3 gehitu dira Bizkaian; Araban, %6,8 jaitsi; Gipuzkoan %4,0.

graf0014095_01_e.png

Estatuko bidaiariak %2,8 gehitu ziren erkidegoan aurreko urteko urtarrilaren aldean; atzerrikoak %32,0. Araban estatukoak %3,4 jaitsi, atzerritarrak %5,0 gehitu. Bizkaian estatukoak %16,6 gehitu; atzerritarrak %60,0. Gipuzkoan estatukoak %10,7 jaitsi; atzerrikoak %11,2 gehitu.

Batez besteko egonaldia, urtarrilean, 1,83 egun, 2016koan 1,78 zelarik. Araban lehengo urteko 1,80 egunetik aurtengo 1,71era laburtu; Bizkaian 1,79tik 1,90era luzatu; Gipuzkoan 1,76, lehengoan.

Plazakako betetze-maila ehuneko 4,0 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2016ko urtarrileko %31,4tik aurtengo %35,4ra. Araban ehuneko 0,3 puntuz jaitsi da, %28,9ra. Bizkaian ehuneko 10,0 puntuz gehitu, %38,8ra. Gipuzkoan ehuneko 2,4 puntuz gutxitu, %33,5era.

Gelakako betetze-maila ehuneko 7,1 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %47,6ra. Araban ehuneko 3,4 puntuz gutxitu da, %36,1era; Bizkaian 16,2z gehitu, %54,8ra; Gipuzkoan 1,2z gutxitu, %42,5era.

Plazakako hotel-okupaziorik handienak urtarrilean Bilbon (%42,0), Bilbo Handian (%39,7, hiriburua kanpo), Donostian (%39,5).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2017ko urtarrilean, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%42,2) aste-bukaeretan; %33,1 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 66,1 euro 2017ko urtarrilean, aurreko urtean baino %2,6 gehiago. 57,0 Araban (%-1,1); 65,6 Bizkaian (%+6,7); 70,3 Gipuzkoan (%-0,7).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 31,5 euro Euskal AEn 2017ko urtarrilean, 2016koan baino %20,5 gehiago. Araban RevPar 20,6 euro; Bizkaian 36,0; Gipuzkoan 29,9.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %4,3 gutxitu eta gaualdiak %10,5 urtarrilean

Euskal AEko landa-ostatuetan 4.318 bidaiari-sarrera erregistratu ziren urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean %4,3 gutxiago. Araban %9,7ko gehikuntza sarreretan; Bizkaian %3,4ko jaitsiera; Gipuzkoan %10,8koa. 374 atzerritar-sarrera izan genituen, aurreko urtekoen aldean %18,7ko jaitsiera; sarrera guztien %8,7. Estatuko bidaiarien sarrerak %2,6 gutxitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan urtarrilean 9.721 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %10,5 gutxiago. Araban %-31,8; Bizkaian %+1,7, Gipuzkoan %-8,0.

Plazakako betetze-maila, %8,8, ehuneko 1,4 puntu gutxiago 2016ko urtarrilean baino. Araban ehuneko 3,9 puntu gutxiago, betetze-maila %6,5. Bizkaian betetze-maila %9,6, ehuneko 0,3 puntu gehiago 2016ko urtarrilaren aldean; Gipuzkoan 1,1 puntu gutxiago, %9,5.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2016ko urtarrilaren aldean: 2,41 egunetik 2,25era.

graf0014095_02_e.png

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %10,7 gehitu ziren 2017ko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014095_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali