2017/02/07ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA 2016KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %4,4 gehitu zen 2016ko abenduan

Euskal industriaren balantzean %2,3ko hazkunde metatua 2016an

Eustaten datuen arabera, 2016ko abenduan %4,4 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, %0,3 murriztu zen produkzioa, 2016ko azaroarekin alderatuta.

2016ko abenduan, 2015ekoaren aldean: Ekipo-ondasunak %8,3 gehitu, Bitarteko ondasunak %3,6. Kontsumo-ondasunak %1,7 gehitu guztira; ez-iraunkorrak %2,5, iraunkorrak %-0,9. Energia %0,1 jaitsi.

2016ko abenduan azaroaren aldean, Ekipo ondasunetan %-2,3, Energian %-2,4. Bitarteko ondasunak %0,9 gehitu; Kontsumo-ondasunak %1,0: iraunkorrak %5,7, ez-iraunkorrak %-0,7.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak (%10etik gora) 2016ko abenduan, urte artean: Kautxu, plastiko eta ez-metalezko beste produktuak %14,8; Garraio materiala %12,2; Makineria eta ekipoa %10,8. Jaitsierak urte artean: Material eta ekipo elektrikoa, %-9,1.

1. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea.  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Industri Produkzioaren Indizearen abenduko urte artekoa, positiboa hiru lurraldeetan. Gipuzkoan %5,3, Bizkaian %4,2, Araban %2,9. Hil artekoa, 2016ko azaroaren aldean: Gipuzkoan, %+1,4; Bizkaian %-1,5; Araban %-1,1.

2. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Hazkunde-tasak. Behin-behineko datuak. 2016ko Abendua				
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Industri Produkzioaren balantzea 2016an: Ekipo-ondasunak lider hazkundean, %8,8

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %2,3ko hazkundea 2016an aurreko urtearen aldean.

Garraio materiala aipatu behar, %16,6ko hazkundea urtean. Beste hazkunde aipagarriak: Produktu informatiko eta elektronikoak (%9,9), Produktu farmazeutikoak (%5,3). Jaitsierarik handienak urte artean: Erauzketa industriak (%-16,8), Material eta ekipo elektrikoa %-5,8; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %-5,2.

Ekipo-ondasunek %8,8ko hazkunde metatua; Bitarteko ondasunek %0,9; Kontsumo-ondasunek %0,2. Ez-iraunkorrek %+1,8; iraunkorrek %-4,2. 2016an Energia %-4,3.

Araban %7,8ko hazkuntza 2016an; Gipuzkoan %1,0; Bizkaian %0,8.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,4 gehitu zen 2016ko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Diciembre 2016
Eguneratze data : 
2017/02/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014085_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali