2017/04/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA, 2017ko MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2017ko martxoan Euskal AEko industriako prezioek % 0,4 egin zuten behera aurreko hilekoekin alderatuta

Aurreko urtearekin alderatuta (2017ko martxoa 2016ko martxoarekin alderatuta), % 3,9 igo ziren

2017ko martxoan Euskal AEko industriako prezioek % 0,4 egin zuten behera aurreko hilekoekin alderatuta, EUSTATEk landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, martxoko urte arteko tasa, industriako prezioek azken hamabi hilabeteetan izan duten aldakuntza jasotzen duena, % 3,9 igo zen.

Sektoreko analisi xeheagoak agerian jartzen du 2017ko martxoan, aurreko hilabetearen aldean, honakoak izan zirela sektorerik inflazionistenak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa, prezioak % 1,7 igo baitziren; Metalurgia eta metalezko produktuak, % 1,0; eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria, % 0,8. Prezioetan beheraldirik handiena izan zuten sektoreak, berriz, honakoak izan ziren: Kokeriak eta petrolioa fintzea, (% 5,0); Erauzketa industria (% 0,2); eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 1,1).

Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenarekin jarraituz, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, Bitarteko ondasunen prezioek % 0,5 egin zuten gora eta Ekipo ondasunenek, berriz, % 0,3. Energian prezioak % 3,4 jaitsi ziren eta Kontsumo-ondasunetan % 0,1, hain zuzen ere % 0,1 egin zutelako behera bai Kontsumo ondasun iraunkorren bai Kontsumo ondasun ez-iraunkorren prezioek.

Urte artean, 2017ko martxoan 2016ko martxotik, prezio-igoerarik handienak honako adar hauetan izan ziren: Kokeria eta petrolioa fintzea, % 31,2; Metalurgia eta metalezko produktuak, % 5,1; eta Farmaziako produktuen fabrikazioa, % 3,1. Eta alderantziz, prezio-jaitsierarik handienak honako sektore hauetan izan ziren: Erauzketa industrian, % 1,9; eta Kautxua, plastikoa eta metalezkoak ez diren beste produktu mineraletan eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintzan, bietan, % 1,7.

Ondasun-sektore handi guztietako prezioen bariazioa positiboa izan zen urte artean. Energiaren kasuan % 14,3 egin zuen gora, Bitarteko ondasunen kasuan % 2,4, Ekipo ondasunen kasuan % 1,9 eta Kontsumo ondasunen kasuan, berriz, % 1,7. Azken hauetan, % 1,8 igo ziren Kontsumo ondasun ez-iraunkorren prezioak, eta Kontsumo ondasun iraunkorrenak, berriz, % 1,5.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). 2017ko Martxoa
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2017ko martxoan Euskal AEko industriako prezioek % 0,4 egin zuten behera aurreko hilekoekin alderatuta

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Marzo 2017
Eguneratze data : 
2017/04/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014168_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali