HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2016/02/24ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). IV/2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak % 3,5 jaitsi dira 2016ko laugarren hiruhilekoan

2016. urteko balantzea kanpo-saldo positiboarekin itxi da, 2015. urtekoa baino hobea, eta 6.000 milioi eurotik gorako superabita eskaini du

Euskal AEko esportazioek % 3,5eko beherapen nominala izan dute 2016ko laugarren hiruhilekoan, EUSTATek emandako datuen arabera. Haien zenbatekoa 5.530 milioi eurokoa izan da, eta aurreko urtean 5.728 milioi eurokoa. Produktu energetikoen zein ez-energetikoen esportazioek hiruhileko horretan % 1,9 eta % 3,6 egin dute behera, hurrenez hurren.

Inportazioek, bestalde, % 0,1 egin dute gora, 4.175 milioi eurotik 4.177 milioira 2016ko azken hiruhilekoan, produktu energetikoen gehikuntzaren ondorioz, % 3,7 igo baitira; gainerako produktuak, aldiz, % 1,1 jaitsi dira.

Euskal AEko ondasun kanpo-merkataritzaren  bilakaera. Milaka eurotan. 2016, Laugarren hiruhilekoa
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Saldo garbia positiboa izan da hiruhileko horretan eta 1.353 milioi euroko merkataritza-superabita ekarri du. Inportazioen gaineko esportazioen estaldura-tasa % 132,4 izan da. Izaera energetikoa duten produktuak bazter utzita, merkataritza-saldo ez-energetikoak 1.853 milioiko superabita izan du. Estaldura-tasa ez-energetikoa % 158,7 izan da.

Europar Batasuna xede duten esportazioak % 5,2 murriztu dira 2015eko aldi beraren aldean; esportatutako guztiaren % 64,1 izan dira. Portugalera (% 2,7) eta Belgikara (% 2,4) zuzendutakoen hazkundeak nabarmentzen dira, baina jaitsi egin dira Alemaniara (–% 4,2), Frantziara (–% 6,8), Erresuma Batura (–% 12,2) eta Italiara (–% 16,6) zuzendutakoak. EB28tik kanpo, nabarmentzekoa da Marokorako (% 66,8), Txinarako (% 28,4) eta Mexikorako (% 15,0) esportazioek izan duten gehikuntza.

Europar Batasuna jatorri duten inportazioak % 6,6 murriztu dira, neurri handi batean Frantziatik (–% 8,9), Herbehereetatik (–% 18,3) eta Erresuma Batutik (–% 32,0) datozen inportazioetan izandako jaitsieren ondorioz. Alemaniak bere horretan jarraitzen du (% 0,1) eta Irlandak % 3,5 egin du gora. Munduaren gainerakotik, gehikuntza hauek nabarmentzen dira: Irak (% 242,6), Mexiko (% 99,2) eta Errusia (% 21,4), guztiak ere izaera energetikoa dutenak. Ameriketako Estatu Batuek ere gora egin dute (% 14,1) eta Txina jatorri duten inportazioak % 13,9 jaitsi dira.

Muga-zergen sekzioen arabera, eta esportazioei dagokienez, beherakada hauek nabarmentzen dira: Metalak eta haien manufakturak (–% 12,2), Material elektrikoa (–% 8,3) eta Produktu mineralak (–% 3,1). Aitzitik, gora egin dute Garraio-materialei (% 4,2) dagozkien esportazioek. Inportazioak aztertuta, adierazi beharra dago gora egin dutela Material elektrikoak (% 7,5) eta Produktu mineralek (% 1,2) eta atzera egin dutela Metalek eta haien manufakturek (–% 6,1) eta Garraio-materialak (–% 4,9).

Lurralde historikoei dagokienez, Araban esportazioek % 5,0 egin dute gora, batez ere Garraio-materialaren esportazioek izandako igoeraren ondorioz (% 16,2). Arabako inportazioak % 4,2 jaitsi dira.

Bizkaian esportazioek % 2,8 egin dute behera, Metaletan eta haien manufakturetan (–% 7,4) eta Garraio-materialean (–% 14,5) izandako beherakadaren ondorioz, besteak beste. Inportazioek % 1,2 egin dute gora. Bereziki aipagarria da Material elektrikoak izan duen gorakada (% 22,1).

Gipuzkoan esportazioek beste bi lurraldeetan baino neurri handiagoan egin dute behera (–% 11,2), muga-zergen hiru sekzio garrantzitsuenek izan duten beherakadaren ondorioz: Garraio-materiala (–% 7,6), Material elektrikoa (–% 14,1) eta Metalak eta haien manufakturak (–% 15,8). Inportazioek, alabaina, % 2 egin dute gora. Nabarmentzekoa da Paperaren eta haren manufakturen inportazioek izan duten gehikuntza (% 29,9).

2016. URTERAKO KANPO-MERKATARITZAREN BALANTZEA

2016. urtean behera egin dute Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek zein inportazioek, % 1,6 eta % 8, hurrenez hurren. Kanpo-saldoa, alabaina, 2013. urtean hasitako joerari jarraikiz, aurreko urtekoa baino hobea izan da eta 6.112 milioi euroko superabita erdietsi du (aipatutako 2013. urtean baino 1.662 gehiago).

Esportazioak 21.596 milioi euroko zifrara iritsi dira 2016an, hots, 2015ean baino ia 360 milioi gutxiago. Hortaz, % 1,6 jaitsi dira. Produktu ez-energetikoen esportazioek, alabaina, balio positiboak mantendu dituzte, eta % 1,7 igo dira.

Inportazioak 15.484 milioi euroko zifran kokatu dira, hau da, 2015. urtean erregistratutako balioak baino 1.338 milioi euro gutxiago. Beraz, inportazioek % 8 egin dute behera. Inportazio ez-energetikoak aztertuz gero, egonkor jarraitu dutela (% 0,2) egiazta daiteke.

Euskal AEko ondasun kanpo-merkataritzaren  bilakaera. Milaka eurotan. 2016
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Lurralde historikoei dagokienez, bi merkataritza-fluxuen bilakaerak desberdinak izan dira 2016. urtean. Hala, Araban gora egin dute bi fluxuek, eta Bizkaian eta Gipuzkoan guztiz kontrakoa gertatu da. Esportazioak % 15,1 igo dira Araban, baina Bizkaian % 11,7 jaitsi dira eta Gipuzkoan % 2,6. Inportazioei dagokienez, Araban % 12,3 egin dute gora, Bizkaian % 15,4 jaitsi dira eta Gipuzkoan % 6,2.

Eremu geografikoen arabera, Europar Batasuna xede duten esportazioek % 0,7 egin dute gora eta hura jatorri duten inportazioak % 8,1 jaitsi dira. Bereziki gora egin dute Belgikarako (% 11,9) eta Alemaniarako (% 4,4) esportazioek. Inportazioen artean, bestalde, nabarmentzekoak dira Alemania (% 9,5) eta Italia (% 3,5) jatorri duten inportazioen gehikuntzak, Frantzia (–% 8,9) jatorri duten inportazioen jaitsiera eta, batez ere, Erresuma Batua (–% 51,7) jatorri dutenek izan duten beherakada handia.

Gainerako herrialdeei dagokienez, igo egin dira Marokorako (% 43,7), Txinarako (% 20,0), Turkiarako (% 9,0) eta Mexikorako (% 6,6) esportazioak eta jaitsi egin dira Ameriketako Estatu Batuetara (–% 10,5) zuzendutakoak. Kontrako fluxuari dagokionez, nabarmentzekoa da Errusiako (% 33,4) inportazioen —energetikoak— gehikuntza eta Txinakoen % 11,1eko beherakada.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). Prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak % 3,5 jaitsi dira 2016ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2016
Eguneratze data : 
2017/02/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014103_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali