HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2017/03/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA 2017ko OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %5,4 gehitu ziren 2017ko otsailean

Eguneko batez besteko tarifa (ADR) 67,6 euro 2017ko otsailean, aurreko urtean baino %5,8 gehiago

2017ko otsailean, 171.119 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 8.779 gehiago, %5,4ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %14,8 gehitu dira Araban, %8,9 Bizkaian; %2,2 jaitsi Gipuzkoan.

Gaualdiak, 2017ko otsailean, 309.272, aurreko urtekoan baino 23.061, %8,1, gehiago. Gaualdiak urte artean %15,7 gehitu dira Araban; %14,0 Bizkaian; Gipuzkoan %2,7 jaitsi.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Otsaila	
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %4,8 gehitu ziren aurreko urteko otsailaren aldean; atzerrikoak %6,8. Araban estatukoak %21,2 gehitu; atzerritarrak %11,2 jaitsi. Bizkaian atzerritarrak %15,7 gehitu eta estatukoak %6,1. Gipuzkoan estatukoak %3,4 jaitsi; atzerrikoak %0,3 gehitu.

Batez besteko egonaldia, otsailean, 1,81 egun, 2016koan 1,76 zelarik. Araban lehengo urteko 1,87 egunetik aurtengo 1,88ra luzatu da; Bizkaian 1,78tik 1,86ra luzatu; Gipuzkoan 1,71tik 1,70ra laburtu.

Plazakako betetze-maila ehuneko lau puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2016ko otsaileko %37,0tik aurtengo %41,0ra. Araban ehuneko zortzi puntuz gehitu, %39,7ra. Bizkaian ehuneko 6,6 puntuz gehitu, %44,1era. Gipuzkoan ehuneko1,3 puntuz gutxitu, %37,5era.

Gelakako betetze-maila ehuneko 4,6 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %53,8ra. Araban ehuneko 5,6 puntuz gehitu, %50,2ra; Bizkaian 8,1ez gehitu, %59,7ra; Gipuzkoan 0,5ez gutxitu, %47,6ra.

Hotel-okupaziorik handienak otsailean Bilbon (%49,3), Gasteizen (%44,0), Donostian (%43,2).

Asteko eguna aintzat, 2017ko otsailean, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%54,1) aste-bukaeretan; %35,8 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 67,6 euro 2017ko otsailean, aurreko urtean baino %5,8 gehiago. 67,7 euro Araban (%+13,5); 66,2 Bizkaian (%+8,4); 69,7 Gipuzkoan (%+0,1).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 36,4 euro Euskal AEn 2017ko otsailean, 2016koan baino %15,7 gehiago. Araban RevPar 34,0 euro; Bizkaian 39,5; Gipuzkoan 33,2.

Landa-ostatuetako sarrerak %1,1 gutxitu eta gaualdiak %2,0 gehitu otsailean

Euskal AEko landa-ostatuetan 5.849 bidaiari-sarrera erregistratu ziren otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean %1,1 gutxiago. Araban %32,5eko gehikuntza sarreretan; Bizkaian %3,0ko jaitsiera; Gipuzkoan %11,4koa. 394 atzerritar sarrera, %7,4ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %6,7. Estatuko bidaiarien sarrerak %1,7 gutxitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan otsailean 12.538 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %+2,0. Araban %25,2ko gehikuntza, Bizkaian %4,7koa; Gipuzkoan %6,2ko jaitsiera

Plazakako betetze-maila, %12,1, ehuneko 0,5 puntu gehiago 2016ko otsailean baino. Araban ehuneko 2,7 puntu gehiago, betetze-maila %12,1. Bizkaian betetze-maila %8,9, ehuneko 0,4 puntu gehiago 2016ko otsailaren aldean; Gipuzkoan 0,5 puntu gutxiago, %14,1.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da Euskal AE osoan, 2016ko otsailaren aldean: duela urtebete 2,08 egun; aurtengoan 2,14.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Otsaila								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %5,4 gehitu ziren 2017ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Febrero 2017
Eguneratze data : 
2017/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014131_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali