2017/03/09ko prentsa-oharra

ESKOLA-JARDUERAREN ESTATISTIKA 2015-16

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Nesken %56k eta mutilen %40k batxilergoan jarraitzen dituzte ikasketak

Ikasleen %32k diru-laguntza publikoren bat izan zuen; derrigorrezko irakaskuntzan %44k

2015/16 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean 419.028 ikasle aritu ziren, aurrekoan baino %0,2 gutxiago, Eustaten datuen arabera. %92 Araubide Orokorrekoetan (%+0,1); %8 Berezikoetan (%-3,2).

Ikasleen erdiak Bizkaian aritu ziren; %34 Gipuzkoan; %16 Araban. Banaketa hau Orokorrekoetan. Berezikoetan, Kirol Irakaskuntzak Bizkaian (%85) batez ere; Arte Plastikoak eta Diseinua Araban (%60); Dantza eta Arte Dramatikoa Araban eta Bizkaian.

1. taula.- Euskal AEko unibertsitatez kanpoko ikasleak, irakaskuntza mailaren arabera, lurraldeari jarraiki. 2015-16 ikasturtea					
Iturria: Eustat. Eskola-jardueraren estatistika. 2015-16

Orokorrekoetan, antzeko ikasle kopurua zentro publiko eta pribatuetan, bi salbuespenekin: Lanbide Heziketan 10etik 6 publikoetan; Helduen Hezkuntzan ia denak publikoetan. Berezikoetan, ikasle gehien publikoetan: Hizkuntzetan, Dantzan eta Arte Dramatikoetan %100; gainerakoetan %70 inguru.

Orokorrekoetan, 320 matrikula gehiago (%+0,1) aurreko ikasturtean baino. Hazkunderik handiena DBHn (%2,9). Berezikoetan, %+6.

Hirugarren urtez jarraian jaitsi dira (%-1,2) matrikulazioak Haur Hezkuntzan, 18 urtez jarraian gehitu ondoren. 2009-2010 ikasturteko mailetan daude, azken hirurtekoan 3.395 ikasle gutxiago. Goi Mailako LHn %-4,3 ikasle kopuruan, zazpi urtez hazi ondoren.

Berezikoetan, Dantzan (%+13) izan ezik, jaitsiera (%-3,2) maila guztietan. Jaitsierarik handienak Kirol Irakaskuntzetan (%-30) eta Arte eta Diseinuan (%-13).

Nesken artean, hamarretik seik batxilergoa egingo dute; mutil artean, proportzio berean, Lanbide Heziketa

Derrigorrezko hezkuntza bukatuta, ikasleen erdiek prestakuntza akademikoan jarraituko dute, beste erdiek lan hezkuntzari ekingo diote. Nesken %56k batxilergoa egingo dute; mutilen %60k Lanbide Heziketa.

1. grafikoa.- Unibertsitatez kanpoko ikasle kopurua, hezkuntza mailaren eta sexuaren arabera, Euskal AE. 2015-16 ikasturtea
Iturria: Eustat. Eskola-jardueraren estatistika 2015-16

Batxilergoan, Giza edo Gizarte zientzietan %44 matrikulatu da; Zientzietan edo Teknologian %52; Arteetan %4. Ehun mutiletatik 60k Zientzietan edo Teknologian jardungo dute; nesken 46k.

Lanbide Heziketan matrikulazioen %44 ondokoetan: Fabrikazio Mekanikoa (%13), Elektrizitatea eta Elektronika (%10), Osasungintza (%10), Administrazioa eta Kudeaketa (%10). Sexuaren arabera bada alderik; nesken %59k ondokoetako bat aukeratzen du: Osasungintza (%22), Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzakoak (%20), Administrazioa eta Kudeaketa (%17). Mutilen erdiek: Fabrikazio Mekanikoa (%19), Elektrizitatea eta Elektronika (%16), Informatika eta Komunikazioak (%11).

Gipuzkoan ikasle atzerritar gehienak D ereduan

2015-2016koan, Euskal AEn eta Orokorrekoetan 31.267 ikasle atzerritar (%8) aritu ziren. Bizkaian %7, Gipuzkoan %8, Araban %11.

Atzerritarren %54 D ereduan ari dira Gipuzkoan, %38 Bizkaian, %33 Araban.

2. grafikoa.- Irakaskuntza Orokorreko ikasle atzerritarrak, hizkuntza ereduaren eta lurraldearen arabera. Euskal AE. 2015-16 ikasturtea
Iturria: Eustat. Eskola-jardueraren estatistika 2015-16

Atzerritar gehien Oinarrizko Lanbide Heziketan (%28) eta Helduen Hezkuntzan (%42). Gainerakoetan %5-%13 bitarte.

Ikasleen %32k diru-laguntzaren bat

Euskal AEko Administrazioak 55 milioi eman zituen diru-laguntzetan 2015-2016koan, 127.431 ikaslerentzat (%31,8).

Bekarik gehien, derrigorrezko hezkuntzan. Oinarrizko LHn %50; Lehen Hezkuntzan %44; DBHn %42; Berezian %43.

Batxilergokoen %29k izan zuen bekarik, eta LHkoen %16k. Berezikoetan, ikasleen %1ek.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Nesken %56k eta mutilen %40k batxilergoan jarraitzen dituzte ikasketak

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/03/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014111_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali