HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2017/04/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA 2017ko MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %4,9 jaitsi dira 2017ko martxoan

Hotelen eguneko batez besteko tarifa (ADR) 69,2 eurokoa izan da 2017ko martxoan, pasa den urtean baino %1,2 merkeago

2017ko martxoan bidaiarien sarrerak 198.093 izan ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, pasa den urteko hilabete berean baino 10.142 sarrera gutxiago. Eustaten datuen arabera, %4,9ko jaitsiera da hori. Bidaiari-sarrerek %9,9 egin dute behera Gipuzkoan, %2,0 Bizkaian eta %0,5 Araban. Kontuan hartzekoa da, datu horiek interpretatzerakoan, 2016ko Aste Santua martxoan izan zela; aurten apirilean izan da.

Bestalde, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2017ko martxoan erregistratutako gaualdiak 352.924 izan ziren, pasa den urteko martxoko gaualdiak baino %10,2 gutxiago, hau da, 40.028 gaualdi gutxiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %15,4, Araban %8,8 eta Bizkaian %6,1.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Martxoa
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiari-sarrerak %7,2 jaitsi dira Euskal AEan, pasa den urteko martxoarekin alderatuta, eta atzerriko bidaiari-sarrerak %0,8 hazi dira. Bilakaera hori ezberdina izan da hiru lurraldeetan. Arabaren kasuan, estatuko bidaiari-sarrerek bilakaera positiboa izan dute (% 0,2) baina atzerritarren kasuan jaitsi egin da (% 3,3). Bizkaian, estatuko bidaiari-sarrerak %6,0 jaitsi dira eta atzerrikoak, aldiz, %7,9 hazi dira. Gipuzkoan jaitsiera gertatu da estatuko bidaiari-sarreretan (% 11,7koa) eta atzerriko bidaiari-sarreretan (% 6,0koa).

Batez besteko egonaldia 1,78 egun izan da martxoan, 2016ko martxoko 1,89 eguneko batez bestekoaren azpitik. Hiru lurraldeetan antzeman da batez besteko egonaldiaren iraupenaren jaitsiera. Pasa den urtean Araban batez besteko egonaldia 1,85 egun izan zen eta aurtengo martxoan 1,70 egun; Bizkaian, 1,86 egun izan zen pasa den urtean eta aurten 1,79; Gipuzkoan, 2016ko batez besteko egonaldia 1,93 egun izan zen eta aurten, berriz, 1,81 egun.

Plazakako betetze-mailari dagokionez, ehuneko 4,7 puntu murriztu da Euskal AE osoan, 2016ko martxoko %44,8tik aurtengo %40,1era. Araban ehuneko 1,2 puntu jaitsi da, pasa den urteko %38,7tik aurtengo %37,5era. Bizkaian ehuneko 3,0 puntu jaitsi da, 2016ko martxoko %43,8tik aurtengo martxoko %40,8ra. Gipuzkoan betetze-maila ehuneko 8,5 puntu jaitsi da, pasa den urteko %48,7tik aurtengo %40,2ra.

Gelakako betetze-maila ere jaitsi egin da, ehuneko 2,3 puntu Euskal AE osoan; gelakako betetze-maila %52,5ekoa izan da. Araban ehuneko puntu bat jaitsi da eta %48,6koa izan da; Bizkaian ehuneko 0,1 puntu hazi da eta %55,5ekoa izan da. Gipuzkoan, aldiz, ehuneko 5,9 puntu jaitsi da eta gelakako betetze-maila %50,4koa izan da.

Hotel-okupaziorik handienak, plazaka, martxoan Bilbon (% 47,5), Donostian (% 45,6) eta Gasteizen (% 41,5) izan dira.

Asteko eguna aintzat hartuta, 2017ko martxoan, Euskal AE osoan, plazakako okupaziorik handiena (% 53,4) astebukaeretan izan da, eta lanegunetan %34,6koa izan da.

Azkenik, eta sektoreko errentagarritasun-adierazleei dagokienez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 69,2 eurokoa izan da Euskal AE osoan 2017ko martxoan, pasa den urtean baino %1,2 gutxiago. Batez besteko tarifa 62,8koa izan da Araban (% 2,5eko jaitsiera), 68,5koa Bizkaian (% 3,9ko igoera) eta 72,6 eurokoa Gipuzkoan, %6,1eko jaitsiera.

Diru-sarrerak gela eskuragarriko (RevPar) hotel-establezimenduen betetze-mailaren araberakoak dira eta 2017ko martxoan 36,4 eurokoak izan dira Euskal AE osoan, pasa den urteko martxoan baino %5,3 gutxiago. Horri dagokionean ere, ezberdintasunak daude lurraldearen arabera: Araban RevPar 30,5 eurokoa izan da, Bizkaian 38,0 eurokoa eta Gipuzkoan 36,6 eurokoa.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %9,5 jaitsi dira 2017ko martxoan, eta gaualdiak %34,2

Aurtengo martxoan Euskal AEko landa-ostatuetan 9.300 bidaiari-sarrera erregistratu dira, pasa den urteko martxoan baino %9,5 gutxiago. Lurraldeka, Araban sarrera kopurua %44,1 hazi da, Bizkaian %26,8 jaitsi da eta Gipuzkoan %16,4 jaitsi da. Atzerriko bidaiari-sarrerak 761 izan dira, pasa den urtean baino %17,1 gehiago, eta sarrera guztien %8,2 dira. Bestalde, estatuko bidaiarien sarrerak %11,3 jaitsi dira.

Euskal AEko landa-turismoko establezimenduek eta landetxeek 17.943 gaualdi erregistratu dituzte, guztira, martxoan; pasa den urteko kopurua baino %34,2 gutxiago. Lurralde bakoitzari dagokionez, Araban %28,9 jaitsi da, Bizkaian %41,1 eta Gipuzkoan %33,0.

Plazakako betetze-maila %14,6koa izan da, ehuneko 8,1 puntu jaitsi da 2016ko martxoarekin alderatuta. Araban ehuneko 5,8 puntu jaitsi da, eta plazakako betetze-maila %14,3koa izan da. Bizkaian, betetze-maila %10,9koa izan da, ehuneko 8,6 puntu jaitsi da 2016ko martxoarekin alderatuta eta Gipuzkoan jaitsiera ehuneko 8,8 puntukoa izan da, eta betetze-maila %17,0koa.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia murriztu egin da aurtengo martxoan, 2016ko martxoarekin alderatuta; pasa den urtean 2,65 egun izan zen eta aurten 1,93 egun.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Martxoa								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %4,9 jaitsi dira 2017ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Marzo 2017
Eguneratze data : 
2017/04/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014167_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali