2017/06/30eko prentsa-oharra

Hezkuntzaren Udal Estatistika. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016an Euskal AEn lau pertsonatatik batek unibertsitate-prestakuntza zuen

Euskal biztanleen %64,1ek unibertsitate ikasketak, profesionalak edo bigarren mailakoak zeuzkan, 1986an halako bik

Hamar urte eta gehiagokoen %24,9k, 490.287 pertsonak, talderik jendetsuena, goi-ertain edo goi mailako unibertsitate-ikasketak zituen 2016an, Eustaten datuen arabera. 2015eko datuen aldean, 9.341 pertsona gehiago (%+0,5). Azken 30 urteetan (1986tik, %10,9 orduan) ehuneko 14 puntuz gehitu da.

graf0014278_01_e.png

339.608k (10 urte eta gehiagokoen %17,3k) goi-mailakoa; 2015ean baino ehuneko 0,3 puntu (6.900 pertsona) gehiago. 1986tik goi mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak ehuneko ia 11 puntu gehitu dira, gehikuntzarik handienetakoa; emakumeen portzentajea 1986ko %4,9tik 2016ko %17,8ra gehitu da. Gizonen portzentajea 1986ko %8tik 2016ko %16,7ra gehitu da. 30 urteetan genero-arraila -3,1etik +1,1era pasatu da; alegia, unibertsitatean emakumeak gehiago dira gizonak baino. 2015eko datuekiko, unibertsitatean aritutako emakumeen aldeko tartea hiru hamarrenez gehitu da.

2016an, 10 urte eta gehiagokoen %0,4 analfabetoak ziren; gizonen %0,2, emakumeen %0,5. 65 urte bete bitartean, tasa %0,1 zen, eta hortik aurrera %1,1; 2015aren aldean ehuneko 0,1 puntu gutxiago.

2016an ikasketarik gabekoak, edo eskolaurrea edo lehen mailako ikasketak besterik ez dituztenak beheraka; 10 urte eta gehiagokoen %2,2 eta %33,3. 1986tik, 10,6 eta 18,7 puntu gutxiago. Euskal biztanleen %64,1ek unibertsitate ikasketak, profesionalak edo bigarren mailakoak zeuzkan, 1986an halako bik.

Ikasketa-mailen arteko aldeak, lurraldeka, txikiak dira. Bigarren mailako ikasketadunen portzentajerik handienak, Araban, %22,7, %21,5 delarik Euskal AE osoan. Bizkaian %21,3; Gipuzkoan %21,4. Unibertsitate-ikasketetan Bizkaia dago batez bestekoaren gainetik (9 hamarren), %25,8; Gipuzkoan %24,2; Araban %23,4. Gipuzkoan Lan Hezkuntza egindakoak %18,7 dira, ehuneko 1,1 puntu gehiago Euskal AEn baino. Araban %17,8; Bizkaian %17,0.

Eskualdeka, aldeak handiagoak dira. Unibertsitate-mailan Plentzia-Mungia (%34,3), Donostialdea (%27,3), Gorbeiako Inguruak (%26,6), Bilbo Handia (%26,4) nabarmentzen dira. Lan Hezkuntzan Enkarterriak (%21,6), Arabako Ibarrak (%21,5), Debagoiena (%21,2), Kantauri Arabarra (%21,1). Bigarren mailako ikasketetan, Bidasoa beherea (%23,7), Arabako Lautada (%23,3), Arabako Errioxa (%23,1).

graf0014278_02_e.png

Lan Hezkuntzako hiru titulaziotatik bi goi mailakoak dira

2016an, 10 urte eta gehiagokoen %19,9 bigarren mailako ikasketa-tituludunak ziren. Emakumeen %19,2; gizonen %20,6. 2015ean bezalako portzentajeak.

10 urte eta gehiagokoen %19,8 unibertsitateko ikasketa goi-ertain edo ertainen tituludunak ziren. Emakumeen %21,8; gizonen %17,6. 2015.aren aldean, tituludun goi-ertainak eta goi-mailakoak ehuneko 0,5 puntuz gehitu dira.

Lan Hezkuntza dutenak ere gehitu egin dira, 2015eko %16,3tik 2016ko %16,4ra; tituludun gizonezko gehiago (%19,5) emakumezko (%13,5) baino. Lan Hezkuntzan, hiru titulutik bi (%66,2) goi mailako prestakuntza-zikloetakoak dira.

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016an Euskal AEn lau pertsonatatik batek unibertsitate-prestakuntza zuen

Eragiketa : 
Hezkuntzaren udal estatistika
Eragiketa kodea : 
040606
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2016
Eguneratze data : 
2017/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014278_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali