2017/06/26ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI 2017/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezioak %0,5 gehitu dira 2017ko lehen hiruhilekoan

Inportazioen prezioetan %5,1eko gehikuntza

Eustaten arabera, esportazioen prezioak %0,5 gehitu ziren 2017ko lehen hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean,
%2,3 gehitu.

Inportazioen prezioetan, %+5,1 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean eta
%+13,0 urte artean.

Esportazio energetikoek eragin zieten gehien prezioei, bai aurreko hiruhilekoaren aldean, bai urte artean. 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoen prezioak %7,3 gehitu ziren; ez-energetikoen prezioak,
%0,0. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean esportazio energetikoen prezioak %13,9 gehitu; ez-energetikoenak, %1,8.

Inportazioetan, produktu energetikoen prezioetan %+11,6 hiruhileko artean;
ez-energetikoenean %+2,9. Urte artean, energetikoen prezioetan, %+40,8;
ez-energetikoenetan %+6,5.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, xede ekonomikoa aintzat hartuta (%). I/2017
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenari jarraituz: Kapital ondasunen prezioetan %-1,8; Kontsumo ondasunenetan %-0,4; Bitarteko ondasunenetan
%+1,4; esportazio prezioen indizean eta aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artean: Bitarteko ondasunetan, %+3,1; Kapital-ondasunetan %+1,3; Kontsumo-ondasunetan %+0,8.

Inportazioetan, Kapital ondasunetan %-1,2 dugu hiruhileko artean eta %-1,3 urte artean; gainerako ondasunetan gehikuntzak denetan.

2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioak: ELGAn (%+0,6), 28-EBn (%+0,5), Euro-eremuan (%+1,0), Munduko gainerakoan (%+0,1). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, jaitsiera bakarra (%-0,1) Munduko gainerakoan.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, ekonomikoak-eremua aintzat hartuta (%). I/2017				
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Inportazioetan urte artean goranzko joera eremu guztietan, batez ere Munduko gainerakoan (%+8,0 hiruhileko artean eta %+34,6 urte artean).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioen prezioak %0,5 gehitu dira 2017ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2017
Eguneratze data : 
2017/06/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/27
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014271_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali