HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioen...

2017/05/30eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE) 2017/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioen balioa BPGren %32,2 ?2017ko lehen hiruhilekoan

Lehen hiruhilekoan esportazioak %13,2 gehitu eta inportazioak %34,9

Euskal AEko esportazioak %13,2 gehitu ziren nominalki 2017ko lehen hiruhilekoan, EUSTATen arabera. Esportazioen balioa, 5.792 milioi, hiruhileko honetan BPGren balioaren %32,2, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 2,5 puntu gehiago.

Inportazioak 3.536 milioitik 4.768ra gehitu (%+34,9); batez ere Produktu energetikoengatik (%+130,6).

Euskal AEko ondasun kanpo-merkataritzaren  bilakaera. 2017, Lehenengo hiruhilekoa. Milaka eurotan
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Saldo garbia, positiboa: 1.024 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %121,5. Merkataritza saldo ez-energetikoak 2.052 milioiko superabita; produktu hauen estaldura-tasa, %161,2.

Europar Batasunerako esportazioak %12,7 gehitu dira 2016ko aldi beraren aldean, esportatutako guztiaren %66,9 dira. Esportazio gehikuntza handienak: Herbehereetara (%56,7), Erresuma Batura (%21,4), Belgikara (%13,2), Alemaniara (%11,3), Frantziara (%7,1). Portugalera %2,3 jaitsi. Esportazioak 28-EBtik kanpora: Mexikora %+27,1; Turkiara %+21,3.

Europar Batasunetik, inportazioak %36,5 gehitu: Italiatik %18,2, Irlandatik %18,0, Frantziatik %14,4, Alemaniatik %13,3. Batez ere Erresuma Batutik eginiko energetikoetatik %535,1. Munduko gainerakoan nabarmentzen dira Mexikotik (%+275,9), Nigeriatik (%+25,4), Errusiatik (%+3,9) eginikoak, denak energetikoak. AEBetatik %+37,0, Txinatik %-9,3.

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioetan: Garraio Materiala (%+18,2) Metalak eta bere manufakturak (%17,9), Material elektrikoa (%+6,5). Inportazioetan: Produktu mineral eta energetikoak (%+124,3), Metalak eta beren manufakturak (%+22,6), Material elektrikoa (%+10,4).

Araban esportazio hazkunderik handiena (%12,9), batez ere Garraio materialagatik (%19,4). Gehien saldutako produktua (esportazio guztien %30,1) hiruhileko honetan: Pertsonak (<10) nagusiki garraiatzeko ibilgailuak, diesel motordunak (1.500 cm3- 2.500 cm3). Arabako inportazioak %6,2 gehitu; Garraio materiala (%9,6), Material elektrikoa (%9,2); Metalak eta bere manufakturak (%7,1).

Bizkaiko esportazioak %19,6 gehitu, batez ere Metalak eta beren manufakturak adarrarengatik (%29,2). Esportazio nagusia (guztiaren %4,8) Naftalenoa, zeina nagusiki polivinilo-klorurozko (PVC) plastikoak egiteko erabiltzen baita. Inportazioak %60,1 gehitu, batez ere Produktu mineral eta energetikoengatik (%128,1).

Gipuzkoan esportazioak %6,4 gehitu, hazkunderik txikiena. Gehien hazitakoa, Garraio materiala (%18,6). Trenbideetarako eta tranbia elektriko autobulkatutakoetarako automotorrak esportazioen %4,5, hiruhileko honetan, nagusia. Metalak eta beren manufakturak (%+26,8) gehien hazitako inportazioak (%+12,6).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). Prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioen balioa BPGren %32,2 ¿2017ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2017
Eguneratze data : 
2017/05/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014239_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali