HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2017/05/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA 2017ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %16,6 gehitu ziren 2017ko apirilean

Eguneko batez besteko tarifa (ADR) 80,7 euro 2017ko apirilean, aurreko urtean baino %10,7 gehiago

2017ko apirilean, 258.288 bidaiari-sarrera Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 36.733 gehiago, %16,6ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %32,4 gehitu Araban; %19,7 Gipuzkoan; %10,0 Bizkaian. Komeni da gogoraraztea 2016ko Aste Santua martxoan izan zela eta aurtengoa apirilean.

Gaualdiak, 2017ko apirilean, 486.886, aurreko urtekoan baino 89.684, %22,6, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko positiboa hiru lurraldeetan: %39,7 Araban; %26,0 Gipuzkoan; %15,7 Bizkaian.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko apirila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %17,6 gehitu erkidegoan aurreko urteko apirilaren aldean; atzerrikoak %14,9. Araban estatuko bisitarien sarrerak %34,4 gehitu eta atzerriko bidaiarienak %27,1. Bizkaian estatukoak %7,6 gehitu eta atzerritarrak %14,2 Gipuzkoan estatukoak %24,6 gehitu eta atzerritarrak %13,1.

Batez besteko egonaldia, apirilean, 1,89 egun, 2016koan 1,79 zelarik. Araban lehengo urteko 1,69 egunetik aurtengo 1,78ra luzatu; Bizkaian 1,80tik 1,89ra luzatu; Gipuzkoan 1,92tik 1,82ra laburtu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 9,5 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2016ko apirileko %46,4tik aurtengo %55,9ra. Araban ehuneko 15,5 puntuz gehitu, %34,8tik %50,3ra. Bizkaian ehuneko 6,9 puntuz gehitu, 2016ko apirileko %47,6tik aurtengo %54,5era. Gipuzkoan ehuneko 10 puntuz gehitu, %49,8tik %59,8ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 6,5 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %65,4ra. Araban ehuneko 12,3 puntuz gehitu, %58,8ra; Bizkaian 3,3z, %66,3ra; Gipuzkoan 7,9z, %66,8ra.

Hotel-okupaziorik handienak apirilean Donostian (%69,0), Bilbon (%61,1), Gipuzkoako kostaldean (%59,8).

Asteko eguna aintzat, 2017ko apirilean okupaziorik handiena (%68,7) aste-bukaeretan; %50,3 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 80,7 euro 2017ko apirilean, aurreko urtean baino %10,7 gehiago. 70 euro Araban (%+7,6); 74,7 Bizkaian (%+9,3); 91,5 Gipuzkoan (%+12,4).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 52,7 euro Euskal AEn 2017ko apirilean, 2016koan baino %22,9 gehiago. Araban RevPar 41,2 euro; Bizkaian 49,5; Gipuzkoan 61,2.

Landa-ostatuetako sarrerak %59,5 gehitu 2017ko apirilean eta gaualdiak bikoiztu baino gehiago

Euskal AEko landa-ostatuetan 16.006 bidaiari-sarrera aurtengo apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean %59,5 gehiago. Araban %50,8ko gehikuntza, Bizkaian %56,7, Gipuzkoan %65,0. 2.005 atzerritar sarrera, %63,1eko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %12,5. Estatuko bidaiarienak %59,0 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan apirilean 40.135 gaualdi, aurreko urteko hil beraren aldean %105,2ko gehikuntza. Araban %+79,9; Bizkaian %93,2; Gipuzkoan %+125,4.

Plazakako betetze-maila, %31,6, ehuneko 15,3 puntu gehiago 2016ko apirilean baino. Araban ehuneko 12,5 puntu gehiago, betetze-maila %29,5. Bizkaian betetze-maila %29,6, ehuneko 13,2 puntu gehiago 2016ko apirilaren aldean, eta Gipuzkoan 17,9 puntu gehiago, %33,8.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu 2016ko apirilaren aldean: 1,95 egunetik 2,51ra.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Apirila								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

2017ko Aste Santuaren Balantzea

Euskal AEn, gelakako betetze-maila Aste Santuan, %82,4, aurreko urtean baino ehuneko 2 puntu gehiago

2017ko Aste Santuan, ostegunetik igandera (4 gau) 43.632 bidaiari-sarrera; 2016koan baino %3,8 gehiago. 12.993 sarrera, %29,8, atzerritarrak; 30.639 estatukoak. Estatukoen sarreretan %3,0ko jaitsiera aurreko urtearen aldean; atzerritarrenetan %24,1eko hazkundea.

Araban 7.073 sarrera, aurreko urtearen aldean %11,7 gehiago; Bizkaian 19.872, %0,7; Gipuzkoan 16.687, %4,4.

Aldi berean 94.123 gaualdi Euskal AE osoan, 2016koaren aldean %3,2 gehiago. Araban 13.960 gaualdi (%+7,9); Bizkaian 43.223 (%+2,3); Gipuzkoan 36.940 (%+2,6).

2017ko Aste Santuan, gelakako betetze-maila %82,4; aurreko urtekoan baino ehuneko 2,0 puntu gehiago. Gelakako betetze-maila eta 2016koarekikoa: Araban %81,6 (ehuneko +8 puntu); Bizkaian %81,9 (+2,8); Gipuzkoan %83,3 (-1,5).

Hiriburuetan, gelakakoa: Donostian %91,1, handiena, aurreko urtearen aldean -0,4; Bilbon %85,8, +1; Gasteizen %81,7, +5,4.

Euskal AEn, gelakako betetze-maila Aste Santuan landa ostatuetan, %69,7

Nekazaritza establezimenduetan, bidaiari-sarrerak Aste Santuan, 3.883 Euskal AEn. Araban 799 sarrera, %+31,2 2016koen aldean; Bizkaian 1.329, %+14,2; Gipuzkoan 1.755 %-2,0.

Aldi berean, gaualdiak %+2,8; guztira 12.788. goraka Bizkaian eta Gipuzkoan; beheraka Araban.

Euskal AE osoan, gelakako betetze-maila %69,7; Bizkaian %69,4; Gipuzkoan %71,6; Araban %66,1.

3. taula. Bidaiari sarrerak, gaualdiak eta betetze-mailak hotel establezimenduetan eta landetxeetan Euskal AEn, jatorri eta eremu geografikoaren arabera. Aste Santua(*). 2017	
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Euskal AEn, gelakako betetze-maila maiatzaren 1eko zubian, %87,4

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, bidaiari-sarrerak maiatzaren 1eko zubian, 23.426, apirilaren 29tik 30era (2 gau). 47.768 gaualdi egun horietan. Plazakako betetze-maila, %81,5, gelakakoa %87,4, 2017an.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %16,6 gehitu ziren 2017ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Abril 2017
Eguneratze data : 
2017/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014228_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali