HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2017/07/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2017ko EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 6,0 hazi ziren 2017ko ekainean

Hoteletako eguneko batez besteko tarifa 89,5 eurokoa da 2017ko ekainean, aurreko urtean baino % 7,9 gehiago

2017ko ekainean, 273.479 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 15.599 sarrera gehiago. Hortaz, % 6,0ko igoera egon da, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak % 0,9 hazi ziren Araba, % 9,8 Bizkaian eta % 3,5 Gipuzkoan.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan erregistratutako gaualdiak, bestalde, 516.958 izan ziren 2017ko ekainean, aurreko urtean erregistratutakoak baino % 3,3 gehiago, hau da, 16.700 gaualdi gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan dute Bizkaian, % 5,9 hazi dira bertan, eta Gipuzkoan % 1,9; Araban, aldiz, % 1,0 jaitsi da.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Ekaina
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiarien sarrera kopurua % 5,6 hazi da Euskal AEn, pasa den urteko ekainarekin alderatuta, eta atzerriko bidaiarien sarrerak % 6,6 hazi dira. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiarien sarrerek % 9,1eko bilakaera positiboa izan dute eta atzerriko bidaiarien kasuan, aldiz, % 13,8ko jaitsiera. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrera kopurua % 7,4 hazi da, eta % 13,1 atzerrikoena. Gipuzkoan areagotzea eman da bi kasuotan; Estatuko bidaiarien sarrera % 1,1 hazi da eta % 5,7 atzerrikoena.

Batez besteko egonaldia 1,89 egunekoa izan da ekainean, 2016ko ekaineko 1,94 egun baino zertxobait baxuagoa. Araban, 1,90 egunetik 1,83 egunera jaitsi da aurtengo ekainean; Bizkaian, 1,90 egunetik 1,83 egunera eta Gipuzkoan, 2017ko ekainean, 2,01 eguneko batez besteko egonaldia lortu da, 2016ko ekaineko 2,04 egunak baino baxuagoa.

Plazakako betetze-mailari dagokionez, ehuneko 1,1 hazi da Euskal AE osoan; 2016ko ekaineko % 57,9tik 2017ko ekaineko % 59,0ra igo da. Araban ehuneko 1,6 puntu hazi da, pasa den urteko % 48,8tik aurtengo % 50,4ra igo da. Bizkaian ehuneko 2,5 puntuko igoera eman da, 2016ko ekaineko % 55,5etik aurtengo ekaineko % 58,0ra igo da. Gipuzkoan, betetze-maila ehuneko 1,3 puntu jaitsi da, % 64,8tik % 63,6ra, alegia.

Gelakako betetze-maila ehuneko 1,4 puntu hazi da Euskal AE osoan, eta gelakako betetze-maila, guztira, % 72,9koa da. Araban ehuneko 2,6 puntu hazi da, % 62,8ra heldu da; Bizkaian, ehuneko 2,3 puntu, % 74,3ra heldu da, eta Gipuzkoan ehuneko 0,4 puntu jaitsi da, % 75,1era heldu da.

Plazakako betetze-mailarik handiena, 2017ko ekainean, Donostian izan da (% 75,0), ondoren Bilbon (% 65,4) eta ondoren Gipuzkoako kostaldean (% 63,9).

Asteko egunak kontuan hartuta, asteburuetan eman da betetze-maila handiena Euskal AE osoan 2017ko ekainean, % 68,1ekoa izan da. Gainerako egunetan, erregistratutako betetze-maila % 55,0koa izan da.

Azkenik, eta sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa 89,5 eurokoa izan da 2017ko ekainean, pasa den urtean baino % 7,9 gehiago. Batez besteko tarifa 73,9 eurokoa da Araban (% 5,4 hazi da), 78,9 eurokoa Bizkaian (% 6,5 hazi da) eta 107,5 eurokoa Gipuzkoan (% 9,7 hazi da).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar) hotel-establezimenduen okupazioaren araberakoak dira eta 65,3 eurokoak izan dira Euskal AE osoan 2017ko ekainean, 2016ko ekainean baino % 10,0 gehiago. Araban, RevPar-a 46,4 eurokoa izan zen, 58,6 eurokoa Bizkaian eta 80,8 eurokoa Gipuzkoan.

Gelakako betetze-maila Ferroforman zehar % 86,5ekoa izan zen Bizkaiko hotel-establezimenduetan

Ferroforma Azoka ospatu bitartean, ekainaren 6tik 8ra bitartean (3 gau), bidaiari-sarrerak 12.934 izan ziren Bizkaiko hotel-establezimenduetan. Egun horietan, 24.598 gaualdi lortu ziren guztira Bizkaian eta gelakako betetze-maila % 86,5ekoa izan zen.

Bilbon 8.068 sarrera egin ziren eta 15.374 gaualdi, eta gelakako betetze-maila % 92,5ekoa izan zen aipatu hiru egunetan.

Landa-ostatuetako sarrerak % 9,6 eta gaualdiak % 8,7 hazi dira 2017ko ekainean

2017ko ekainean Euskal AEko landa-ostatuetan 15.533 bidaiari-sarrera erregistratu dira, pasa den urtean baino % 9,6 gehiago. Lurraldearen arabera, Gipuzkoan % 21,8 hazi dira bidaiari-sarrerak eta Bizkaian % 9,6. Araban, aldiz, % 13,5 jaitsi dira. Atzerriko bidaiari-sarrerak 3.225 izan dira, % 2,3 jaitsi dira pasa den urtekoekin alderatuta, eta sarrera guztien % 20,8 dira. Bestalde, Estatuko bidaiarien sarrerak % 13,2 hazi dira.

Euskal AEko landa-turismo eta -ostatuen 30.775 gaualdi izan dituzte ekainean, pasa den urteko hilabete berean baino % 8,7 gehiago. Lurraldearen arabera, Gipuzkoan % 22,3 hazi dira eta Bizkaian % 9,4. Araban, aldiz, % 21,1 jaitsi dira.

Gelakako betetze-maila % 23,7koa izan da, 2016ko ekaineko datuak baino 0,7 puntu gehiago. Arabak ehuneko 5,9 puntuko jaitsiera izan du eta gelakako betetze-maila % 18,4koa izan da. Bizkaian betetze-maila % 22,5ekoa izan da, 2016ko datuekin alderatuta ehuneko 0,5 puntu hazi da eta Gipuzkoan ehuneko 3,7 puntukoa izan da igoera, eta betetze-maila ekainean % 26,9koa izan da.

Azkenik, bidaiarien batez besteko egonaldiak behera egin du 2017ko ekainean, pasa den urteko ekainarekin alderatuta; 2,00 egunetik 1,98 egunera pasa da.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Ekaina        
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 6,0 hazi ziren 2017ko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO 2017
Eguneratze data : 
2017/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014297_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali