HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Euskal AEn %3,2 gutxitu...

2017/06/21eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTISTIKA-2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn %3,2 gutxitu ziren jaiotzak 2016an

30 urte baino gutxiagorekin emakume atzerritarren %40,1 izan da ama; espainiarren %13,1

2016an, Euskal AEn 18.240 haur jaio ziren, aurreko urtean baino %3,2 gutxiago, Eustaten arabera. Ama espainiarren artean %-5,2; atzerritarren artean %+4,6.

Gipuzkoan 6.015 haur jaio ziren (%-5,4, jaitsierarik handiena); Araban 3.074 (%-2,7); Bizkaian 9.151 (%-1,9).

Jaiotza-tasa, mila biztanleko 8,4. Zifrarik handiena Araban, ‰9,5; Gipuzkoan, ‰8,4; Bizkaian, ‰8.

1. grafikoa: Bizirik jaioak, amaren bizileku lurralde historikoaren arabera. 1975-2016
Iturria: Eustat. Jaiotzen estatistika

Jaiotzen %81,1etan amak 30 urte edo gehiago

Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %36,7; 2015.aren aldean ehuneko puntu bat txikiagoa. Ondoren 35-39 urte bitartekoak (%34,9, pittin bat gutxiago lehengo urtean baino); eta 40 urte eta gehiagokoak (%9,5, ehuneko puntu bat gehiago). 25-29 urte bitartekoak %13,3, lehengoan; 20-24 bitartean %4,4, 3 puntu hamarren gehiago. Ama nerabeak %1,2, lehengoan.

1.taula: Bizirik jaioak, amaren bizileku lurralde historikoaren arabera. 2016
Iturria: Eustat. Jaiotzen estatistika

Amen %21,4, atzerritarrak

Amen %21,4, atzerritarrak; 3.902 haur ekarri zituzten. 2015ean %19,8 ziren ama atzerritarrak. 769 ama, Marokokoak; 324, Errumaniakoak; 237, Boliviakoak; 226, Kolonbiakoak; 216, Nigeriakoak; 159, Aljeriakoak, eta kopuru bera Paraguaikoak;146, Nikaraguakoak; 129, Ekuadorkoak; 119, Brasilgoak.

Emakume atzerritarrak urte gutxiagoekin amatzen dira, Euskal AEn bizi diren espainiarrak baino. 30 urte baino gutxiagorekin atzerritarren %40,1 izan da ama; espainiarren %13,1

Amen batez besteko adina, 33,4 urte. Espainiarren artean 34,1 urte; atzerritarren artean, 30,8.

2016ko ama lehen erdituen batez besteko adina, 32,5 urte.

10 urtetan ezkontzatik kanpoko jaiotzak ia bikoiztu egin dira

2016an ezkontzatik kanpoko jaiotzak, 7.860, guztien %43,1; 2015ean baino %0,3 gehiago. Bizkaiak Euskal AEk baino ehuneko handiagoa izan zuen, %45; Gipuzkoak %41,7; Arabak %40,8. 2006koa (%25) eta oraingoa alderatuz gero, ezkontzaz kanpo jaiotakoak ia bikoiztu egin dira.

2016ko 9.321 lehen jaiotzak guztien %51,1 izan ziren; bigarrenak %38,3; hirugarren eta ondorengoak %10,6.

2016an bizirik jaioen artean, 100 neskatoko 105 mutiko. Mutikoen batez besteko pisua, 3.308 gramo; neskatoena, 3.189.

Erditzeak 17.799 izan ziren: horietatik 17.288, bakunak; 507, bikoitzak; eta 4, hirukoitzak. 1.062 erditze (%6), garaiz aurrekoak.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn %3,2 gutxitu ziren jaiotzak 2016an

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014266_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali