2017/05/31ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. FAMILIAK-2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn Internet erabiltzaileak lautik hiru dira 2017an

55 urte eta gehiagoko pertsonen artean gorakadarik handiena

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 1.389.900 Internet erabiltzaile genituen 2017ko lehen hiruhilekoan, 15 urte edo gehiagokoak; adin tarte horretakoen %75,1. Aurreko urteko aldi berean, ehuneko puntu bat gehiago.

15-44 urte bitartekoen %95 pasak Interneten jarduten du. Nabarmentzekoa da 55-64 urte bitarteko erabiltzaile-gehikuntza, ehuneko 4,5 puntu; 65 urte eta gehiagokoen artean, 2,7 puntu; azken hauen lautik batek erabiltzen du Internet dagoeneko.

Gutxitu egin da zertxobait generoen arteko aldea Internet erabiltzaileen artean

Generoen arteko aldea ehuneko 5,9 puntu ziren 2016an; 2017ko lehen hiruhilekoan 4,8ra txikitu da. 15 urte eta gehiagoko gizonen %77,6 Internet erabiltzaile dira eta emakumezkoen %72,8. Internet erabiltzaile guztien artean, %49,7 gizonak dira eta %50,3 emakumeak; aurreneko aldiz emakume gehiago.

Ikasleen arteko %98,7k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %95,5ek; ez-aktiboen eta langabetuen artean %47,9k. 2016.aren aldean hazkunderik handiena (ehuneko 1,3 puntu) okupatuen artean.

Interneten aritzeko toki nagusia (%97,8) geure etxea da oraindik ere. Lantokitik (%36,5) eta ikasketa-zentrotik (%9,8) egindako sarbideak zertxobait gutxitu dira, 2,5 eta 1,3 puntu. Beste lekutatik eginiko sarrerak 7,2 puntuz gehitu dira, hazkunderik handiena, aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean. Aipagarria da leku publikoetatik eginiko konexioen hazkundea.

Internet bidezko erosle kopurua, 2017ko lehen hiruhilekoan, %46,1, 641.400 pertsona. Alegia, 15 urte eta gehiagokoen %34,7.

Erabiltzaile kopuruaren hazkunderik handiena Gipuzkoan 2017an

Gipuzkoan gehitu da gehien erabiltzaile kopurua, (ehuneko 2,4 puntu), Euskal AEn bigarren jarri da. Arabak aurrena segitzen du, %77,2, +1,2 puntu aurreko urteko aldi beraren aldean. Bizkaian %74,1; 2016an bezalatsu.

Hiriburuetan: Gasteizen %77,2; Donostian %74,7; Bilbon %73,0.

1. grafikoa. 15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. %. 1999-2017
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak

IKT ekipamenduak goraka gure etxeetan berriz ere

Euskal AEko familia-etxeetako %70,7tan ordenagailua dago, 2017ko lehen hiruhilekoan. Portzentajea zertxobait (0,6 puntu) handiagoa da lehengo urtekoa baino. Etxean ordenagailua dute 15 urte edo gehiagokoen %77,9k.

Interneterako sarbideaz, 692.200 familia pasatxo dira, %78,9, etxean zerbitzu hori dutenak. 2016ko lehen hiruhilekoaren aldean 45.600 familia berri (4,8 puntu). Sarera sarbidea duen 15 urte baino gehiagoko biztanleria 85.300 pertsonatan (4,1 puntuz) gehitu da 2016ko lehen hiruhilekotik, %85,3ra.

Familia-etxeetako %95,0tan sakelako telefonoren bat dago. 15 urteko eta gehiagokoen %97,1ek badu.

graf0014240_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak. Prentsa ohar gehiago Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak. Datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn Internet erabiltzaileak lautik hiru dira 2017an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/05/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014240_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali