2017/07/21eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. II/2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa % 11ra jaitsi da eta biztanleria okupatua hazi egin da, 13.800 gehiago dira 2017ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Langabezia-tasak behera egin du, azken urtean, ehuneko hiru puntu

Euskal AEko lan-merkatuaren gaineko 2017ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, 923.200 dira okupatuak, alegia, 13.800 pertsona okupatu gehiago daude, aurreko hiruhilekoaren aldean (+% 1,5), Eustaten datuen arabera. Bestalde, Euskal AEko langabezia-tasa % 11koa da, 2017ko lehen hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu gutxiago.

Biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 56,5ekoa da 2017ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko bost hamarren gehiago.

Generoa dela eta, okupazioaren gorakada handiagoa da emakumeetan; 8.800 okupatu gehiago aurreko hiruhilekoan baino; gizonetan, 5.100 okupatu gehiago dira. Lurraldeen arabera, hiruretan egon dira hazkuntzak. Okupazioaren hazkuntza gehien izan duen lurraldea Bizkaia da, 7.600 okupatu gehiago ditu; gero, Gipuzkoa, 5.300 okupatu gehiago; eta, Araban, 1.000 gehiago.

Jarduera-sektore guztiek berreskuratu dituzte okupatuak, eraikuntzak izan ezik

Euskal AEko biztanleria okupatuak gora egin du zerbitzuen sektorean, 6.900 okupatu gehiago dira; industrian, 6.400 gehiago, eta, lehen sektorean, 700 gehiago. Eraikuntzan, ordea, okupatuen kopuruak behera egin du, 200 pertsona gutxiago dira.

Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona okupatuen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, 1,1 egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 66,9an kokatzen da. Tasa hori % 70,1era iritsi da gizonetan, eta % 63,8koa da emakumeetan.

Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasa altuena Gipuzkoakoa da, % 68,7koa, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,1 puntu gehiago. Gero, Arabakoa, % 67koa, aurreko hiruhilekoaren aldean 7 hamarren gehiago. Eta, azkenik, Bizkaikoa; bertan, okupazio-tasak 1,2 puntu egin du gora (% 65,8).

Gora egin dute pertsona aktibo guztiak okupatuta dituzten etxeek eta behera, kide aktibo guztiak langabezian dituztenek

2017ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 877.800 etxe inguru daudela kalkulatzen da, eta, horietatik, heren batek ez du pertsona bat ere aktibo. Etxeen erdian baino pixka bat gehiago, pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 11.100 familia gehiago. Gainera, 39.000 etxek dituzte pertsona aktibo guztiak langabezian, aurreko hiruhilekoan baino 800 etxe gutxiagok.

Langabezia-tasa osoak % 11 egin du behera, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago

Euskal AEko langabe-kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona-kopurua, urteko bigarren hiruhilekoan, 113.900 dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 3.100 pertsona gutxiago. Emakume langabeen kolektiboa 54.400 pertsona dira; 6.900 pertsonatan egin du behera, eta, gizon langabeenak 3.800 egin du gora, guztira 59.500era arte hiruhilekoan.

2017ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 11koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu gutxiago. Gizonezkoen langabezia-tasak % 11ra egin du gora (ehuneko 0,6 puntu gehiago), eta emakumezkoenak 1,5 puntu egin du behera, eta % 11koa da, halaber. Gazteen langabezia-tasak jarraitzen du altuena izaten, % 19,1ekoa, nahiz eta ehuneko lau puntu baino gehiagoko (4,1 puntu gutxiago) beherakada izan duen; horrela, bada, langabeziak 16 eta 24 urte bitarteko 8.200 gazte aktibotan du eragina.

Lurralde historikoen arabera, langabe-kopuruan egon den beherakada handiena Bizkaian izan da (-2.300 pertsona); bertan, langabezia-tasa % 12,2koa da, aurreko hiruhilekoan baino puntu erdi gutxiago. Gipuzkoan –29.700 langabe ditu–, langabeziak behera egin du, eta 1.300 pertsona gutxiago dira; langabezia-tasak ere behera egin du puntu erdi eta % 8,8koa da. Araban, langabeziak gora egin du, 600 pertsona gehiago dira aurreko hiruhilekoaren aldean, eta langabezia-tasak hiru hamarren egin du gora (% 11,6).

EUROSTATen –Europar Batasuneko Estatistikako Bulegoa– datuen arabera, 2017ko maiatzean, Europar Batasuna-28ko langabezia-tasa % 7,8koa izan zen eta, Espainiakoa, % 17,7koa.

Azken urtean, okupatuen kopuruak gora egin du eta langabeenak, behera

Euskal AEko biztanleria okupatuak gora egin du 2016ko bigarren hiruhilekoaren aldean, 19.600 pertsona gehiago dira, % 2,2 gehiago; hazkuntza hori emakumeetan 10.000 okupatu gehiagokoa izan da eta, gizonetan, 9.600 gehiagokoa.

Langabezia-tasak ehuneko hiru puntu egin ditu behera (% 14tik % 11ra); beraz, 32.900 pertsonak utzi diote Euskal AEn langabezia-egoeran egoteari, 2016ko bigarren hiruhilekoko datuen aldean.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 98,3 okupatuta dago, NLEren irizpideen arabera.

Euskal AEn hiruhilekoan, batez beste, 852.100 afiliatu daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako afiliatu. Horietatik, % 98,3 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 837.900 lagun.

BJAren NLE okupatuen artean, % 8,1 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (74.700), ez baitaude Euskal AEn kokatutako enpresetan edo funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 28,6 ez dago jasota Lanbiden erregistratutako langabe gisa

Euskal AEn zenbatesten da 118.300 langabe daudela Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste, alegia, Euskal AEn bizi eta inkesta egin den unean langabeziako kategoria kalifikaturen batean daudela Lanbiden erregistratuta. Horietatik, % 67,3 langabea da, NLEren definizioaren arabera (79.600 langabe). BJAren NLE langabeen artean, % 28,6 ez dago langabe moduan erregistratuta Lanbiden (32.600 pertsona), baina beste kategoria batzuetan egon daiteke.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera (1). 2017/II
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak (1). 2017/II
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa % 11ra jaitsi da eta biztanleria okupatua hazi egin da, 13.800 gehiago dira 2017ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014299_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali