2017/07/12ko prentsa-oharra

EZKONTA-HAUSTEEN ESTATITIKA. 2015. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

3.536 ezkontza desegin ziren Euskal AEn 2015ean; aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago

Hamar haustetik lau ezkontzaren hamargarren urteurrena baino lehen gertatu ziren

2015ean, 3.536 ezkontza-hauste izan ziren Euskal AEn; horietatik, % 15,7 Arabako organo judizialetan izapidetu ziren, % 53,7, Bizkaian, eta % 30,6, Gipuzkoan, Eustaten datuen arabera. Ezkontza-haustetzat jotzen da deuseztasunen, banantzeen eta zuzeneko dibortzioen ondorioz ezkontza desegiten denean, hau da, aurretik legezko banantzerik izan ez denean.

Zuzeneko dibortzio guztietatik, 2.514 elkarren arteko adostasunez izan ziren eta 864 adostasun gabekoak; banantzeen kasuan, 130 elkarren arteko adostasunez eta 24 adostasun gabekoak.

1. taula.  Euskal AEko ezkontza-hausturak, sententziaren arabera			
Oinarria: Eustat. Ezkontza-hausteen estatistika

Ezkontza-hausteen % 59,3an, demanda bi ezkontideek aurkeztu zuten, % 26,2an emazteak eta % 13,7an, senarrak.

Hamar haustetik lau ezkontzaren hamargarren urteurrena baino lehen gertatu ziren, eta % 27 20 urte geroago. Banantzeen kasuan, ezkontzen % 50ek 20 urte edo gehiago iraun zuten. Zuzeneko dibortzioaren bidez desegindako ezkontzen iraupena, batez beste, 16 urtekoa izan zen; zifra hori 23koa izan zen, banantze bidez desegindakoetan.

Desegindako ezkontzen % 31,9k ez zeukan seme edo alaba adingaberik, ez eta mendeko adindunik ere; % 59,1ek adingabeak baino ez zituen; % 3,6k ekonomikoki mendekoak ziren adindunak; eta % 5,4k adingabe eta adindun mendekoak.

Semeak edo alabak dituzten ezkontzen % 68,1ean, mantenu-pentsioa aitari zegokion; % 7,6an, amari; eta % 24,3an, bi ezkontideei.

Seme edo alaba adingabeen zaintza dela eta, kasuen % 66an amari eman zitzaion, % 8an aitari eta % 25,7an, biek partekatu zuten.

Dibortzioak, guztira, 3.901 izan ziren 2015ean

Dibortzioak direla eta, 2015ean, guztira, 3.901 izan ziren; 523 kasutan aurretik legezko banantzea egon zen eta, 3.378 kasutan, zuzeneko dibortzioak izan ziren.

3.880 bikote heterosexual eta 21 homosexual (9 gizonenak eta 12 emakumeenak) dibortziatu ziren.

Dibortzio heterosexualak direla eta, kopuru handiena 40 eta 49 urte bitartekoak izan ziren, bai gizonen kasuan, bai emakumeen kasuan, dibortziatutako pertsona guztien % 40,7 eta % 49,9, hurrenez hurren. Emakumeen batez besteko adina dibortzioaren unean 44 urte izan zen eta, gizonena, 47 urte.

Ezkontideen nazionalitatea dela eta, gizonen % 9,1 atzerritarra zen, eta % 9,7, emakumea.

Ezkontideen egoera zibila dela eta, ezkondu zirenean, ezkontide gehienak ezkongabeak ziren. Emazteen kasuan % 8 dibortziatua zen eta % 0,5 alarguna; senarren artean, % 8,7 dibortziatua eta % 0,3 alarguna.

Ezkontide gehienak Euskal AEn bizi ziren dibortzioaren datan, baina gizonen % 4,8k eta emakumeen % 3,6k egoitza kanpoan zuen.

2015ean, 154 banantze eta 4 ezkontza-deuseztasun izan ziren

2015eko 154 banantzeetatik, % 84,4 elkarren arteko adostasunez izan zen eta, % 15,6, adostu gabekoa.

Horien artean, banandutako emakumeen batez besteko adina 49 urte izan zen eta, gizonena, 52 urte.

Deuseztasun-kasuak direla eta, ezkontza-deuseztasunen lau kasutatik hiru Bizkaiko organo judizialetan eman ziren eta bat, Gipuzkoan; horietan, batez besteko adina, emakumeen kasuan, 45 urte izan zen, eta, gizonen kasuan, 39 urte.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

3.536 ezkontza desegin ziren Euskal AEn 2015ean; aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontza-hausteen estatistika
Eragiketa kodea : 
010314
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/07/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014294_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datu Bankua

Grafikoak

Txostenak

Mikrodatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Grafiko interaktiboak

Kalitate-fitxak

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali