2017/05/26ko prentsa-oharra

2031ko DEMOGRAFIA-PROIEKZIOAK

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEk 14.000 biztanle gehiago 2016tik 2031ra

Migrazio-saldoek konpentsatuko dituzte heriotzen gehikuntza eta jaiotzen jaitsiera

Euskal AEk 2.186.200 biztanle izango ditu 2031n, %48,4 gizonezkoak (1.064.200) eta %51,6 emakumezkoak (1.117.200), Eustaten proiekzio demografikoen arabera. 2031n 2016an baino 14.300 biztanle gehiago, urtean %0,04 gehituz batez beste, egonkortuz alegia. Hamarraldi honen bukaeran gehikuntzarik handiena, urteko %1en azpitik; mantsotuz gero, eta 2021-2031 bitartean %0,03 batez beste.

graf0014233_01_e.png

2016-2031 bitartean Arabak 15.300 biztanle irabaziko ditu eta Gipuzkoak 28.000; Bizkaiak 29.000 galdu; hortik biztanle gehikuntza eskasa. Azken bosturtekoetan bezala, Arabak pisua irabaziko du biztanleria osoan eta Bizkaiak galdu. 2031n Araban biziko da biztanleen %15,4 (2001ean baino ehuneko 1,8 puntu gehiago); Bizkaian %50,8 (3,2 gutxiago), Gipuzkoan %33,8 (1,5 gehiago).

Hazkunde demografikoaren bi saldoen konbinazioak biztanleria egonkortzea dakar 2016-2031 aldian: naturala (jaiotzak ken heriotzak) eta migrazioena (etorkinak ken joaleak). Naturalean, 74.200 pertsona gutxiago. Migrazioenean, 88.500 pertsona gehiago.

Biztanleriaren zahartze-prozesuak badirau

20 urte baino gutxiagokoak %18,2 ziren 2016an; 2031n, %17, 25.000 gutxiago

“Helduak” (20-64 urte bitarte) 111.900 gutxiago izango dira 15 urteen buruan, %-8,5. 29-51 urte bitartean 201.000 pertsona gutxiago edukiko genituzke; 20-28 bitartekoetan +35.200 eta 52-64 bitartean +54.000.

65 urtetik gorakoak 150.900 gehiago izan litezke, biztanleen %28,2 2031n, 2016an baino ia 7 puntu gehiago. Hazkunde erlatibo handienak adindunen artean; 2031n %5,2 lirateke, 112.900 pertsona.

Ugalkortasuna bizkortu, jaiotza-kopurua jaitsi

Jaiotza kopurua 2015eko 18.900etik 2030eko 16.400 jaitsiko litzateke; ugalkortasuna emakumeko 1,53ra gehitu, baina emakume ugalkor gutxiago: ugaltzeko adin-tarte zentrala 25-39 urteak dira. Hor emakumeak %20 gutxiago izan litezke.

Bizi-itxaropenak haziz jarraituko du

Jaiotzako bizi-itxaropena 2030ean: 83,7 gizonek; 88,8 emakumeek. 2015ean 80,2 eta 86,1. 2015-2031 bitartean, bizi-itxaropen tartea, gizon eta emakumeen artean, 5,9 urtetik 5,1era jaitsiko da.

Migrazio-saldoak biztanleria egonkortuko luke

Proiektatutako aldian etorkin kopurua urteko 36.500 inguru litzateke. Azken bosturtekoan 37.000 pasa, atzerritarren gorakadagatik; izan ere 2016ko %41etik 2030eko %47ra pasako lirateke, etorritako guztien artean. Joale kopuruak goia joko luke 2016an (32.200), ondoren beheraka azken urtera arte (29.900); izan ere 15-34 urte bitartekoak, joalerik gehien, gutxiagotu egingo lirateke.

Migrazio saldoa, 2016an +3.900 eta 2030ean +7.100; aldi osoan, +88.500.

Migrazio-saldoak (milaka) urtearen arabera eta lurraldeari jarraiki. 2010-2030
Iturria: Eustat. Demografia-proiekzioak 2031

Bizkaiak saldo positiboa (+400) 2016an, eta +2.800 2030ean; Gipuzkoak +3.200. Arabak +800 2016an eta +1.100 2030ean.

Mende honetako lehen hamarraldian lurralde arteko migrazioak urteko 4.000 batez beste izan ziren 2000-2002 hirurtekoan eta ia 6.000 2014 eta 2015ean; goraka begi bistan. Gorakada neurri batean atzerritarren mugikortasun handiagoari zor zaio.

Halere esan behar da barne-mugimenduek ezer gutxi eragiten diotela lurraldeen demografiari; kopuruak txikiak dira. Egoerak hola jarraituko du proiektatutako urteetan. Barne-migrazio saldoak 674 pertsona ekarriko ditu Arabara, 736 Gipuzkoara eta 1.410 kendu Bizkaiari.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Demografia - proiekzioak. prentsa-ohar gehiago Demografia -proiekzioak. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEk 14.000 biztanle gehiago 2016tik 2031ra

Eragiketa : 
Demografia-proiekzioak
Eragiketa kodea : 
010301
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/05/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014233_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali