HomeGaiak0Prentsa Oharrak “2017ko Euskal Estatistika...

2017/07/14ko prentsa-oharra

EUSKAL ESTATISTIKA URTEKARIA 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

“2017ko Euskal Estatistika Urtekariak" Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

“Euskal Estatistika Urtekaria, 2017” izeneko lana Eustatek argitaratu du eta horren helburua da 2017 urtean zehar Euskal AEko ekonomia, gizarte, kultura eta politika arloan izandako datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea. Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere jasotzen dira, eta gero horietariko zenbait EBko gainerako estatuetakoekin alderatzen dira.

Urtekaria 5 arlo handitan dago egituratuta: Biztanleak, Ekonomia, Gizartea, Lurraldea eta ingurumena, Informazioaren gizartea eta I+G+b.

Argitalpenaren arabera, Euskadiko AEko biztanleria guztira 2.171.886 pertsonakoa da 2016 urtean: 1.055.541 gizon eta 1.116.345 emakume.

Ekonomiari buruzko kapituluei dagokienez, 2016an Euskadiko AEko BPGren % 69,2 zerbitzuen sektoreak sortu zuen; % 23,9 industriak, % 6,1 eraikuntzak eta % 0,8 lehen sektoreak. Lurraldeei dagokienez, BPGren % 50,6 Bizkaian sortu zen, % 33,0 Gipuzkoan eta gainerako % 16,4a Araban.

Ekonomiari buruzko beste datu interesgarrien artean adierazi denez, turismoari buruzko kapituluan, hotel-establezimenduei eta landetxeei dagokienez, 2016an ia 3 milioi turista jaso ziren, zehazki 2.990.571. Igarotako gauak 5.891.178 izan dira, 2015eko datuekin alderatuta turisten sarrerak % 7,8 hazi dira eta igarotako gauak % 9,1.

Kanpo-merkataritzari buruzko kapituluan, 2016an 21.012.512 mila euro izan zen industria produktuen esportazio balioa, eduki teknologikoaren arabera; % 52,3 teknologia maila ertain altua; % 36,8 ertain baxua; % 8,1 baxua eta % 2,8 altua.

Gizarteari buruzko kapituluan lan-merkatuaren gaia jorratu da eta, besteak beste, okupazio-tasa eta langabezia-tasaren datuak eskaintzen ditu. Euskal AEn, 2016an, okupazio-tasa % 65,7koa zen; aurreko urtean baino ehuneko 1,4 puntu gehiago. 2016an langabezia-tasa batez beste % 13,4ra jaitsi zen; 2015ean baino ehuneko bi puntu gutxiago.

Hezkuntzari buruzko kapituluan adierazi denez, 2016-2017 ikasturtean unibertsitatetik kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatutako 384.792 ikasleen artean 246.533k D ereduan ikasi zuten, 69.636k B ereduan eta 62.562k A ereduan. 201.184 ikasle zentro publikoetan matrikulatu ziren eta 183.608 pribatuetan.

Horrez gain, gizarte-ohiturak eta errentari buruzko kapituluan adierazten denez, Euskadiko AEko emakume landunek, batez beste, 2,0 ordu eskaintzen dizkiete etxeko lanei eta 4,7 ordu adin txikiko seme-alabak zaintzeari; gizon landunen kasuan, batez bestekoa 1,2 ordukoa eta 3,3 ordukoa da, hurrenez hurren.

Lurralde eta ingurumenari buruz bildutako datuei dagokienez, Euskadiko AEko zoru-okupazioaren berri eman da. 2016 urtean, bizitegi-zorua azalera osoaren % 2,6 izan zen, jarduera ekonomikoetarako % 1,9, sistema orokorretarako % 4,2 eta ez-urbanizatzekoa % 91,3.

Aurreko kapituluan bildu da ere kontsumo-uraren kalitatea: % 98,9 egokia da eta % 0,7 onargarria.

Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoa ere jaso dira "Euskal estatistika urtekaria 2017" argitalpenean. Bertan adierazi da 18.217 pertsona ari direla Euskal AEn I+Gn dedikazio osoko baliokidetzan; haietako 13.087 enpresetan, 3.979 goi-mailako irakaskuntzan eta 1.150 administrazio publikoan. Sexuaren arabera, I+Gn 6.414 emakume eta 11.803 gizon ari dira.

Euskal estatistika urtekaria 2017 argitalpenaren edizio elektronikoa, osorik, honako esteka honetan kontsulta daiteke: Euskal estatistika urtekaria 2017.

For further information:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Press Service: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

“2017ko Euskal Estatistika Urtekariak" Euskal AEko datu estatistiko nagusiak jasotzen ditu

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/07/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014295_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Estatistika

Datu Bankua

Grafikoak

Txostenak

Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatuak

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Grafiko interaktiboak

Kalitate-fitxak

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali