HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2017/09/08ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). II/2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak BPGren %33,5 2017ko bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino 1,4 puntu gehiago

Merkataritza superabita: 1.520 milioi. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %132,8

Euskal AEko esportazioak %5,5 gehitu ziren nominalki 2017ko bigarren hiruhilekoan, EUSTATen arabera. Esportazioen balioa, 6.150 milioi, hiruhileko honetan BPGren balioaren %33,5, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,4 puntu gehiago. Ondasun ez energetikoen esportazioak %2,8 gehitu ziren eta energetikoak %37,1.

Inportazioak %12,9 gehitu ziren, 4.099tik 4.630 milioira. Bigarren hiruhilekoaren produktu ez-energetikoen inportazioak %6,5 gehitu; energetikoenak, %37,1.

Euskal AEko ondasun kanpo-merkataritzaren  bilakaera. Milaka eurotan. II/ 2017
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Saldo garbia hiruhilekoan: 1.520 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %132,8. Merkataritza saldo ez-energetikoak 2.076 milioiko superabita; produktu hauen estaldura-tasa, %160,2.

Europar Batasunerako esportazioak %2,2 gehitu dira 2016ko aldi beraren aldean, esportatutako guztiaren %64,0 dira. Esportazio gehikuntza handienak: Herbehereetara (%49,4), Belgikara (%14,5), Erresuma Batura (%12,3), Alemaniara (%7,6), Portugalera (%1,8). Frantziara (%-5,8) eta Italiara (%-6,3) jaitsi. Esportazioak 28-EBtik kanpora, gehikuntzak: Turkiara %37,5; Mexikora %26,8; Estatu Batuetara %17,4, Txinara %16,5.

EBtik etorritako inportazioak %1,1 gehitu. Inportazioetan: Herbehereetatik (%+12,3); Irlandatik (%+12,2); Frantziatik (%+1,0); Alemaniatik (%-2,3); Italiatik (%-1,7), Erresuma Batutik (%-1,3). Munduko gainerakotik, gehikuntza nagusiak: Brasildik (%297,4), Mexikotik (%28,1). Inportazioak Txinatik %+0,2; Errusiatik %-19,9; Estatu batuetatik %-13,0.

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioetan: Metalak eta beren manufakturak (%+20,0), Garraio Materiala (%+5,0), Material elektrikoa (%-4,8). Inportazioetan: Produktu mineral eta energetikoak (%+36,9), Metalak eta beren manufakturak (%+18,9), Material elektrikoa (%-3,6).

Araban esportazio hazkundea %4,0; Metalak eta beren manufakturak (%+12,5), Material elektrikoa (%+8,4). Garraio materiala (%8,1). Gehien saldutako produktua (esportazio guztien %31,4) hiruhileko honetan: Pertsonak (<10) nagusiki garraiatzeko ibilgailuak, diesel motordunak (1.500 cm3 - 2.500 cm3). Arabako inportazioak %3,3 gehitu, batez ere Metalengatik eta bere manufakturengatik (%24,3). Garraio-materiala %-7,5; Material elektrikoa %-2,2.

Bizkaiko esportazioak %13,7 gehitu; Metalak eta beren manufakturak %41,4; Produktu mineral eta energetikoak %37,1. Esportazio nagusia (guztiaren %7,3), Beruna 0,014 g./l. baino gutxiagoko gasolinak, 95-97 oktano bitartekoak. Inportazioak %20,6 gehitu, batez ere Produktu mineral eta energetikoengatik (%37,6).

Gipuzkoan esportazioak %2,3 jaitsi, batez ere Material elektrikoagatik (%-7,0). Trenbideetarako eta tranbia autobulkatutakoetarako automotorrak esportazioen %6,8, hiruhileko honetan nagusi. Metalak eta beren manufakturak (%+12,5) gehien hazitako inportazioak (%+4,2).

2017ko lehen seihilekoan esportazioak %9,1 gehitu eta inportazioak %23,1

Euskal AEko esportazioak 11.942 milioi izan ziren 2017ko lehen sei hiletan, 2016koan baino %9,1 gehiago. Inportazioak 9.398 milioi, 2016ko aldi berean baino %23,1 gehiago.

Euskal AEko ondasun kanpo-merkataritzaren  bilakaera. 2017, Lehen seihilekoa
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Produktu energetikorik gabe, esportazioetan %+7,8, inportazioetan %+10,4.

Lehen seihileko honetako kanpo saldoan, +2.544 milioiko superabita. Kanpo saldo ez-energetikoa, 4.128 milioi. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura-tasa %127,1 2017ko lehen seihilekoan; produktu ez-energetikoen estaldura-tasa %160,7.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak BPGren %33,5 2017ko bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino 1,4 puntu gehiago

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2017
Eguneratze data : 
2017/09/08
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014337_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali