HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2017/08/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2017ko UZTAILA

(Prentsa ohar hau zuzendu egin da BBK live-ren datetan hutsegite bat izan zelako)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 0,2 igo dira 2017ko uztailean

Atzerritarrek % 4,2 egin dute gora, eta Estatuko bidaiariek, aldiz, % 3,3 egin dute behera

2017ko uztailean 314.401 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 677 sarrera gehiago, eta igoera, beraz, % 0,2koa izan da, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerek % 1,8 egin dute gora Araban eta % 0,2 Bizkaian, baina Gipuzkoan, aldiz, % 0,4 egin dute behera.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2017ko uztailean erregistratutako gaualdiak, bestalde, 636.502 izan dira, aurreko urteko uztailean erregistratutakoak baino % 0,5 gutxiago, hau da, 3.159 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan. Araban % 0,9 jaitsi dira, Bizkaian % 0,6 eta Gipuzkoan % 0,2.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Uztaila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiarien sarrerak % 3,3 jaitsi dira Euskal AEan aurreko urteko uztailarekin alderatuta, eta atzerriko bidaiarien sarrerak, aldiz, % 4,2 igo dira. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiarien sarrerek % 0,3ko bilakaera negatiboa izan dute, eta atzerriko bidaiarien sarrerek % 5,1eko igoera. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak % 3,3 jaitsi dira, eta atzerriko bidaiarien sarrerak, aldiz, % 4,4 igo dira. Gipuzkoan ere behera egin dute Estatuko bidaiarien sarrerek, % 4,9, hain zuzen ere, eta atzerritarrenek, aldiz, % 3,6 egin dute gora.

Batez besteko egonaldia 2,02 egunekoa izan da uztailean, eta 2016ko uztailean 2,04 egunekoa izan zen. Araban behera egin du batez besteko egonaldiak aurtengo uztailean, 1,83 egunetik 1,78 egunera, hain zuzen ere; Bizkaian, 1,98 egunetik 1,96 egunera jaitsi da eta Gipuzkoan, berriz, 2017ko uztaileko batez besteko egonaldia 2016ko uztaileko berbera izan da, bi kasuetan 2,20 egunekoa.

Plazakako betetze-mailari dagokionez, berriz, ehuneko 0,6 jaitsi da Euskal AE osoan, eta 2016ko uztailean % 70,1ekoa izan zen eta aurtengo uztailean % 69,5ekoa izan da. Araban % 2,4 hazi da, eta % 60,0tik aurtengo uztaileko % 62,4ra igo da. Bizkaian % 0,3 jaitsi da, eta 2016ko uztailean betetze-maila % 67,8koa izan zen eta aurtengo uztailean % 67,5ekoa izan da. Gipuzkoan ehuneko 2,6 egin du behera betetze-mailak, eta % 77,5etik % 74,9ra jaitsi da.

Gelakako betetze-maila % 78,0koa izan da, eta aurreko urtearekin alderatuta, beraz, % 1,8 jaitsi da Euskal AE osoan. Araban ehuneko 0,2 jaitsi da, eta % 70,9koa izan da; Bizkaian % 1,8 jaitsi da, eta % 77,4koa izan da; Gipuzkoan % 2,5 jaitsi da eta % 81,5ekoa izan da.

Plazakako betetze-mailarik handiena uztailean Donostian izan da (% 83,1), ondoren Gipuzkoako kostaldean (% 78,6) eta Bilbon (% 72,6).

Asteko egunak kontuan hartuta, asteburuetan izan da betetze-mailarik handiena Euskal AE osoan 2017ko uztailean, eta % 76,7koa izan da. Gainerako egunetan erregistratutako betetze-maila % 66,6koa izan da.

Azkenik, eta sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hotelen batez besteko tarifa (ADR) 102,2 eurokoa izan da 2017ko uztailean, aurreko urtean baino % 6,6 gehiago. Batez besteko tarifa 74,4 eurokoa izan da Araban (% 2,8 egin du gora), 82,6 eurokoa Bizkaian (% 7,3 egin du gora) eta 134,2 eurokoa Gipuzkoan (% 6,1 egin du gora).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar) hotel-establezimenduen okupazioaren araberakoak dira, eta 79,7 eurokoak izan dira Euskal AE osoan 2017ko uztailean, 2016ko uztailean baino % 4,2 gehiago. Araban RevPar 52,8 eurokoa izan da, Bizkaian, 63,9 eurokoa eta Gipuzkoan 109,4 eurokoa.

Gelakako betetze-maila Getxoko Jazz jaialdian zehar % 67,2koa izan da Bizkaiko hotel-establezimenduetan

2017ko Getxoko Jazz jaialdiaren egunetan 20.815 bidaiari-sarrera izan ziren Bizkaiko hotel-establezimenduetan. Sarrera horiek 2017ko ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean izan ziren (5 gau). Egun horietan 38.929 gaualdi erregistratu ziren, eta gelakako betetze-maila % 67,2koa izan zen.

Gelakako betetze-maila % 92,1ekoa izan zen Bilbon BBK Live jaialdiaren egunetan

2017ko BBK Live jaialdiaren egunetan 15.920 bidaiari-sarrera izan ziren Bizkaiko hotel-establezimenduetan. Sarrera horiek 2017ko uztailaren 6tik 8ra bitartean egin ziren (3 gau). Egun horietan 33.371 gaualdi izan ziren Bizkaia osoan.

Bilbon 9.098 bidaiari-sarrera eta 20.332 gaualdi izan ziren, eta gelakako betetze-maila % 92,1ekoa izan zen.

Donostiako Jazzaldia egin zen egunetan gelakako betetze-maila % 83,0koa izan zen Gipuzkoan

Donostiako Jazzaldia egin zen egunetan, uztailaren 20tik 25era, alegia (6 gau), guztira 24.406 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Gipuzkoako hotel-establezimenduetan. Egun horietan 51.890 gaualdi erregistratu ziren, eta gelakako betetze-maila % 83,0koa izan zen.

Donostian 13.023 bidaiari-sarrera eta 29.988 gaualdi izan ziren adierazitako egunetan (uztailaren 20tik 25era bitartean), eta gelakako betetze-maila % 93,0koa izan zen.

Gasteizko Jazzaldian gelakako betetze-maila % 79,2koa izan zen Araban

Jazzaldia egin zen egunetan, uztailaren 11tik 15era bitartean, guztira 7.838 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Arabako hotel-establezimenduetan. Egun horietan 14.613 gaualdi erregistratu ziren, eta gelakako betetze-maila % 79,2koa izan zen.

Gasteizen 5.749 bidaiari-sarrera eta 10.667 gaualdi izan ziren adierazitako bost gauetan, eta gelakako betetze-maila % 86,5ekoa izan zen gau horietan (uztailaren 11tik 15era).

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak % 2,3 eta gaualdiak % 5,9 jaitsi dira 2017ko uztailean

Aurtengo uztailean 21.955 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko landa-ostatuetan, aurreko urteko uztailean baino % 2,3 gutxiago. Lurraldeen arabera, Araban % 4,0 egin du gora sarrera-kopuruak eta Gipuzkoan % 0,3; Bizkaian, aldiz, % 9,3 egin du behera. Atzerriko bidaiari-sarrerak 5.693 izan dira, orain dela urtebete baino % 16,1 gehiago, eta sarrera guztien % 25,9 izan dira. Bestalde, Estatuko bidaiari-sarrerak % 7,4 jaitsi dira.

Euskal AEko landa-turismoko establezimendu eta ostatuetan guztira 63.491 gaualdi izan dira uztailean, aurreko urteko hil berean baino % 5,9 gutxiago. Hiru lurraldeetan egin dute behera. Gipuzkoan % 8,3 egin dute behera, eta Araban eta Bizkaian, bi kasuetan, % 2,3.

Plazakako betetze-maila % 45,8koa izan da, eta 2016ko uztailearekin alderatuta ehuneko 4,9 jaitsi da. Araban ehuneko 0,9 jaitsi da, eta plazakako betetze-maila % 25,5ekoa izan da. Bizkaian betetze-maila % 44,8koa izan da, eta 2016ko uztailarekin alderatuta, beraz, % 3,2 jaitsi da. Gipuzkoan ehuneko 8,1 jaitsi da, eta aurtengo uztailean, beraz, betetze-maila % 55,0koa izan da.

Azkenik, bidaiarien batez besteko egonaldiak behera egin du aurtengo uztailean 2016ko uztailarekin alderatuta, eta 3,00 egunetik 2,89 egunera pasatu da.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Uztaila								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 0,2 igo dira 2017ko uztailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014321_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali