HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2017/09/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2017ko abuztua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %0,3 gutxitu ziren 2017ko abuztuan

Eguneko batez besteko tarifa (ADR) 105,0 euro 2017ko abuztuan, aurreko urtean baino %6,7 gehiago

2017ko abuztuan, 331.979 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 1.064 gutxiago, %-0,3, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %+1,2 Gipuzkoan; %-0,7 Bizkaian; %-2,8 Araban.

Gaualdiak, 2017ko abuztuan, 713.065, aurreko urtekoan baino %2,2 gutxiago, 15.960 gaualdi gutxiago. Gaualdiak urte artean: %-3,1 Bizkaian; %-2,2 Araban; %-1,1 Gipuzkoan.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Abuztua
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatutik etorritako bidaiariak, %5,6 gutxiago aurreko urteko abuztuaren aldean; atzerritik etorritakoak, %+6,2. Euskal AE osoan. Araban estatukoak %-1,4 eta atzerrikoak %-4,8. Bizkaian estatukoak %-8,3; atzerritarrak %+9,1. Gipuzkoan atzerritarrak %6,9 gehitu eta estatukoak %3,8 gutxitu.

Batez besteko egonaldia, abuztuan, 2,15 egun, 2016koan 2,19. Araban lehengo urteko 1,89 egunetik aurtengo 1,91era luzatu; Bizkaian 2,17tik 2,12ra laburtu; Gipuzkoan 2,34tik 2,29ra laburtu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 1,3 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2016ko abuztuko %79,0tik aurtengo %77,7ra. Araban ehuneko 2,3 puntuz gehitu, %70,5etik %72,8ra. Bizkaian ehuneko 1,5 puntuz jaitsi, 2016ko abuztuko %78,5etik aurtengo %77,0ra. Gipuzkoan ehuneko 2,8 puntuz gutxitu, %83,2tik %80,4ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 1,5 puntuz gutxitu da Euskal AE osoan, %83,6ra. Araban ehuneko 0,7 puntuz gehitu, %77,2ra; Bizkaian 1,3z jaitsi, %83,9ra; Gipuzkoan 2,8z jaitsi, %85,5era.

Hotel-okupaziorik handienak abuztuan Gipuzkoako kostaldean (%85,8), Donostian (%85,2), Bilbon (%80,9).

Asteko eguna aintzat, 2017ko abuztuan okupaziorik handiena (%82,5) aste-bukaeretan; %76,0 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 105,0 euro, 2017ko abuztuan, aurreko urtean baino %6,7 gehiago. 77,0 euro Araban (%+3,2); 87,1 Bizkaian (%+10,0); 136,1 Gipuzkoan (%+4,5).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 87,7 euro Euskal AEn 2017ko abuztuan, 2016koan baino %4,8 gehiago. Araban RevPar 59,5 euro; Bizkaian 73,0; Gipuzkoan 116,4.

Hiriburuetako jaietako gelakako betetze-maila: Gasteizko %86,4tik, Donostiako %94,1era bitartean

Gasteizen, 2017ko Andra Mari Zurienetan (abuztuaren 4tik 9ra, 6 gau), 8.258 sarrera eta 15.146 gaualdi; plazakako betetze-maila %82,1, gelakakoa %86,4. Sarrerak %5,3 gehitu ziren eta gaualdiak %0,4, 2016ko datuen aldean.

Donostian, 2017ko Aste Nagusian (abuztuaren 12tik 19ra, 8 gau), 17.907 sarrera eta 42.016 gaualdi; gelakako betetze-maila %88,5, plazakakoa %94,1. 2016koaren aldean (abuztuaren 13tik 20ra, 8 gau) Donostian sarrerak %5,7 gehitu dira eta gaualdiak %1,4 gutxitu.

Bidaiari-sarrerak 2017ko Bilboko Aste Nagusian, 27.178. Sarrerok 2017ko abuztuaren 19tik 27ra (9 gau). 57.836 gaualdi; plazakako betetze-maila %80,2, gelakakoa %87,1. 2016koaren aldean (abuztuaren 20-28 artean, 9 gau) sarrerak %0,5 gehitu eta gaualdiak %1,8 gutxitu.

Landa-ostatuetako sarrerak %1,8 gutxitu 2017ko abuztuan eta gaualdiak %7,2

Euskal AEko landa-ostatuetan 24.070 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo abuztuan, 1,8% gutxiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %14,4 gutxiago; Gipuzkoan %+0,6; Bizkaian %+1,2. 4.681 atzerritar sarrera, aurreko urtekoen aldean %8,2ko jaitsiera; sarrera guztien %19,4. Estatuko bidaiarien sarrerak %0,2 gutxitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan abuztuan 88.783 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %7,2 gutxiago. Araban %-18,5; Bizkaian %-10,5; Gipuzkoan %-2,2.

Plazakako betetze-maila, %62,8, ehuneko 8,0 puntu gutxiago 2016ko abuztuan baino. Araban ehuneko 8,8 puntuz jaitsi da, %37,7ra. Bizkaian betetze-maila %64,9, ehuneko 8,8 puntu gutxiago 2016ko abuztuaren aldean; Gipuzkoan 7,8 puntu gutxiago, %71,9.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2016ko abuztuaren aldean: 3,90 egunetik 3,69ra.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Abuztua								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %0,3 gutxitu ziren 2017ko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO 2017
Eguneratze data : 
2017/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014352_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali