2017/07/21eko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA, 2017KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek % 0,2 egin dute behera 2017ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearen aldean (2017ko ekainean 2016ko ekainaren aldean), % 2,3 egin dute gora

Euskal AEko industria-prezioek % 0,2 egin dute behera 2017ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Datu horietan oinarrituta, ekaineko urte arteko tasak -azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du- % 2,3 egin du gora.

Analisi sektorial xehatuenak agerian uzten du 2017ko ekainean aurreko hilabetearen aldean adarrik inflazionistenak honako hauek izan direla: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza, % 2,1eko gorakadarekin; Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua, % 0,8koarekin eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa, % 0,7koarekin. Ordea, prezioetan beherakadarik handienak honako sektore hauek izan dituzte: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 4,0ko beherakada) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 0,2ko beherakada prezioetan).

Destino ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Tarteko ondasunek eta Ekipo-ondasunek gorakada izan dute prezioetan, % 0,1ekoa bi kasuetan, eta Energian, prezioek % 1,7ko beherakada izan dute. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 0,4 egin dute gora, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen gorakadaren (% 0,5 egin dute gora) ondorioz; izan ere, Kontsumo-ondasun iraunkorrek ez dute aldakuntzarik izan (% 0,0).

Urte arteko aldian, 2017ko ekainean 2016ko ekainaren aldean, prezioen gorakada handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 8,0koa), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 5,0) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (% 3,3). Beherakada handienak honako sektore hauetako prezioek izan dute: Erauzketa-industriak (% 2,0 egin dute behera), Kautxua, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (% 1,9 egin dute behera) eta Industria kimikoa (% 1,0 egin du behera).

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat: Energian % 5,1eko tasara egin dute gora, Tarteko ondasunetan, % 2,4, Ekipo-ondasunetan % 1,4 eta Kontsumo-ondasunetan % 1,2. Azken horien artean, % 1,0 egin dute gora Kontsumo-ondasun iraunkorrek eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 1,2.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). 2017ko ekaina
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek % 0,2 egin dute behera 2017ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014300_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali