2017/08/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA, 2017ko UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioak % 0,2 jaitsi dira 2017ko uztailean aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2016ko uztailetik 2017ko uztailera) % 2,2 igo dira

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioak % 0,2 jaitsi dira 2017ko uztailean aurreko hilaren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duen uztaileko urtetik urterako tasa % 2,2an kokatu da.

Analisi sektorial zehatzagoak nabarmentzen duenez, 2017ko uztailean hauek izan dira adar inflazionistenak aurreko hilaren aldean: Erauzketa-industriak (% 1,1eko prezio-igoera), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 0,6) eta Farmaziako produktuen fabrikazioa eta Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (% 0,3 bi kasuetan). Aitzitik, sektore hauek izan dira prezio-jaitsierarik handienak izan dituztenak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (prezioak % 1,2 jaitsi dira), Industria kimikoa (prezioek % 0,8 egin dute behera) eta Beste inon sailkatu gabeko makineria eta ekipamenduen fabrikazioa (prezioak % 0,2 jaitsi dira).

Ondasunen xede ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, Energiaren eta Ekipamendu-ondasunen prezioek % 0,7 eta % 0,2 egin dute behera, hurrenez hurren, aurreko hilekoekin alderatzen baditugu. Bitarteko ondasunen eta Kontsumo-ondasunen prezioek, oro har, ez dute aldakuntza adierazgarririk izan aurreko hilekoen aldean (% 0,0). Azken horien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorren zein Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioetan ez da aldakuntzarik antzeman (% 0,0).

Urtetik urterako aldian, hots, 2016ko uztailetik 2017ko uztailera, adar hauetan izan dira prezio-igoerarik handienak: Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak (% 10,6), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 4,6) eta Farmaziako produktuen fabrikazioa (% 4,3). Alderantziz, sektore hauei dagozkien prezioek izan dituzte jaitsierarik handienak: Industria kimikoa eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 1,6 jaitsi dira bi kasuetan) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (prezioek % 0,8 egin dute behera).

Ondasun talde handien prezioek urtetik urterako aldian izan duten aldakuntza positiboa izan da guztientzat: Energian hazkunde-tasa % 4,4koa izan da, Bitarteko ondasunetan % 3,0koa, Ekipamendu-ondasunetan % 1,0koa eta Kontsumo-ondasunetan % 1,1ekoa. Azken horien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 1,0 igo dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak % 1,2.

graf0014324_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioak % 0,2 jaitsi dira 2017ko uztailean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/08/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014324_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali