HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikoak...

2017/07/27ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkataritza elektronikoak zifra ekonomikoetan haziz darrai 2016an Euskal AEn

Salmenta elektronikoen %80 ia, enpresa artekoa (B2B)

Aurreko urtearen aldean %11,7 gehitu ziren Euskal AEko enpresetan merkataritza elektronikoaren bidez egindako salmentak; erosketak %10,1, Eustaten arabera.

Araban gehitu dira gehien bai erosketak (%15,8), bai salmentak (%15,3) 2016an. Gipuzkoan %10,7 eta %10,3. Bizkaian %7,9 eta %9,8.

graf0014308_01_e.png

Salmenta elektronikoak, lurraldeka: Bizkaian Erkidegoko guztien %35,6; Gipuzkoan %31,5; Araban %32,9. Erosketa elektronikoak 2016an: Bizkaian guztien %50,5; Gipuzkoan %31,8; Araban %17,7.

Establezimenduen tamainari erreparatuta, 10 enplegatu edo gehiagokoek lortu zituzten emaitza nagusiak merkataritza elektronikoaren erabileran, salmenten %81,8 eta erosketen %66,6.

2016an merkataritza elektronikoan ari diren enpresa portzentajea, %26,0, ehuneko -0,4 puntu aurreko urtearen aldean. Sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (EDI etab.) bidez sortutako negozio-bolumena, 15.341,0 milioi salmentetan, 11.581,3 erosketetan.

Zifra ekonomikoetan salmenta elektronikoena erosketenaren oso gainetik dago, baina bide elektronikoetatik erosten duten enpresak (%24,0) saltzen dutenak (%6,5) baino askoz gehiago dira.

graf0014308_02_e.png

42.900 inguru dira Euskal AEn merkataritza elektronikoan ari diren establezimenduak. Establezimendu horiek bide horretatik egindako erosketak guztien %33,3, eta salmentak, guztien %35,1.

Zifra hauek aldatu egiten dira enpresen tamaina kontuan hartuz gero. 10 langile edo gehiagokoek, %29,7k egiten dute merkataritza elektronikoa; aurreko urtearen aldean ehuneko 0,3 puntu gutxiago. Segmentu honetan ere, erosketak egiten dituztenak askoz gehiago dira, %25,8; salmenta egileak %11,9 dira. Azken urtean ehuneko 0,5 puntu gehitu dira biak.

Euskal enpresen %26k merkataritza elektronikoa egin zuen 2016an, 2001ean baino ehuneko 23 puntu gehiagok. Aurrerapena ez da oso ezberdina establezimenduen tamainaren arabera, baina bai erosketen (azeleratuago) eta salmenten artean; salmentak gehiago gehitu dira 10 langile eta gehiagoko establezimenduetan. Hauetan, salmenta elektronikoak egiten dituztenen artean, berauek guztien %42,1 ziren 2016an.

Salmenta elektronikoak %48,8 posta elektronikoz (e-mailez) egin dira; %30,4 EDI eta beste sare batzuen bidez; %20,8 web orritik. Salmentak: %43,9 EDI eta beste sare batzuen bidez, %28,6 e-mailez eta %27,5 web orri, aplikazio edo internet atarien bidez.

graf0014308_03_e.png

2016an merkataritza elektroniko bidez egindako salmenten bezero-motari dagokionez, salmenta guztien %78,9 beste enpresa batzuetara saldu zen (B2B deritzon merkataritza), %20,1 kontsumitzaile partikularrei (B2C) eta %1,0k bestelako helburuak izan zituen, esaterako, administrazio publikoak (B2G).

/

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoak zifra ekonomikoetan haziz darrai 2016an Euskal AEn

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2017/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014308_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali