2017/10/20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2017/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanle okupatuak %1,0 jaitsi, eta langabezia-tasa %11,5 da 2017ko hirugarren hiruhilekoan

Industrian bakarrik okupatu gehiago (+3.200 pertsona)

Euskal AEko lan-merkatuaren 2017ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, 914.200 okupatu genituen, hiru hilabete lehenago baino 9.000 gutxiago, (%-1,0) Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa %11,5; 2017ko bigarren hiruhilekoaren aldean ehuneko puntu erdia gehiago.

Jarduera-tasa %56,3, 2017ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko bi hamarren azpitik.

Bizkaian 7.500 okupatu gutxiago; Gipuzkoan 1.200; Araban 200. Donostian 1.200 okupatu gutxiago, Bilbon 1.000; Gasteizen 300.

Emakume okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 11.300 gutxiago; gizonak 2.400 gehiago.

Industrian bakarrik gehitu da okupazioa

Euskal AEko zerbitzuetan 11.300 okupatu gutxiago, 500 eraikuntzan, 300 lehen sektorean; industrian 3.200 gehiago.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean okupatuen ehunekoa, %66,5, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren bat gutxiago. Gizonezkoentzat %70,5eko tasa; emakumezkoentzat %62,4.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %68,7, aurreko hiruhilekoan bezalaxe; Arabak %67,2 (2 hamarren gehiago); Bizkaiak %64,9, 9 hamarren gutxiago.

Aktibo guztiak okupatuak dituzten familia-etxeak gutxiago; kide aktibo guztiak langabezian dituztenak, gehiago

2017ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn 878.000 bat familia-etxe zirela zenbatetsi da eta herenak ez zuela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 familia gutxiagotan; aktibo guztiak langabezian dituztenak, 41.900, aurreko hiruhilekoan baino 2.900 familia-etxe gehiago.

Langabezia, %11,5; aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gehiago

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko hirugarren hiruhilekoan 118.900 direla zenbatetsi da, 5.000 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Emakume langabeak, 62.300, 7.900 gehiago. Gizonak, 2.900 gutxiago, 56.600.

2017ko hirugarren hiruhilekoan, langabezia %11,5 da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,5 puntu gehiago. Gizonen langabezia %10,4ra jaitsi da (ehuneko 0,6 puntu gutxiago); emakumeena 1,7 puntuz gehitu, %12,7ra. Gazteen langabeziak altuena izaten segitzen du, %21,6, (ehuneko +2,5 puntu); 16-24 urte bitarteko 8.600 gazte langabezian.

Langabe gehikuntzarik handiena, Bizkaian (+3.000); langabezia-tasa, %12,8, aurreko hiruhilekoan baino sei hamarren gehiago. Gipuzkoan %9,1eko tasa; langabe kopuruan 1.100 pertsona gehiago, 30.800 guztira. Araban 900 langabe gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %12,1, puntu erdia gehiago. Bilbon 1.900 langabe gehiago, guztira 25.100. Donostian 800, 7.500. Gasteizen 600, 14.800.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2017ko abuztuan, 28-EBko langabezia %7,6 zen; Espainiakoa %17,1.

Azken urtean okupatuak gehitu eta langabeak jaitsi

Euskal AEko okupatuak 2.600 (%+0,3) gehiago, 2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean; 1.900 emakume okupatu gehiago eta 700 gizon.

Langabezia ehuneko 1,2 puntuz jaitsi da (%12,7tik %11,5era). 2016ko hirugarren hiruhilekoan baino 13.300 pertsona gutxiago Euskal AEn.

NLEren irizpidearen arabera, hiruhileko batez besteko bazkidetuen %98,5 okupatuta dago

Euskal AEn 846.300 hiruhileko batez besteko bazkide daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %98,5 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, 833.900 pertsona.

BJAren NLE okupatuen %7,7 (70.800 pertsona) ez dira Gizarte Segurantzako bazkide Euskal AEn kokatutako enpresetan, izan daitezkeelarik funtzionarioen mutualitate publikoetakoak, beste erkidegoetako enpresetakoak edo bestela.

Langabeen %27,4 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn 119.700 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %69,6 langabeak dira NLEren definizioaren arabera (83.300 langabetu). BJAren NLE langabeen %27,4 ez daude erregistratuta Lanbiden langabe gisa (32.600 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera (1). 2017/III
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak (1). 2017/III
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanle okupatuak %1,0 jaitsi, eta langabezia-tasa %11,5 da 2017ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
III/2017
Eguneratze data : 
2017/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014409_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali