HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2017/12/20ko prentsa-oharra

Establezimendu Turistiko Hartzaileak 2017ko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %10,7 gehitu ziren 2017ko azaroan

Estatuko bidaiariak %7,4 gehitu; atzerritarrak %18,5

2017ko azaroan, 213.143 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 20.515 gehiago, %10,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %24,9 gehitu ziren Araban, %10,5 Bizkaian, %5,8 Gipuzkoan.

Gaualdiak, 2017ko azaroan, 390.118, aurreko urtekoan baino 29.661, %8,2, gehiago. Gaualdiak, urte artean: Araban %17,6 gehitu; Bizkaian %8,2; Gipuzkoan %5,1.

graf0014499_01_e.png

Estatutik etorritako bidaiariak, %7,4 gehiago aurreko urteko azaroaren aldean; atzerritik etorritakoak, %18,5, Euskal AE osoan. Araban espainiarren sarrerak %22,9 gehitu; atzerritarrenak %33,7. Bizkaian espainiarrak %7,1 gehitu eta atzerritarrak %18,8. Gipuzkoan atzerritarrak %15,0 gehitu eta espainiarrak %1,4.

Batez besteko egonaldia, azaroan, 1,83 egun, 2016koan 1,87. Araban lehengo urteko 1,82 egunetik aurtengo 1,71ra laburtu; Bizkaian 1,87tik 1,83ra; Gipuzkoan 1,89tik 1,88ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,2 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2016ko azaroko %42,3tik aurtengo %45,5era. Araban ehuneko 7,7 puntuz gehitu, %34,7tik %42,4ra. Bizkaian ehuneko 3,4 puntuz gehitu, 2016ko azaroko %43,6tik aurtengo %47,0ra. Gipuzkoan ehuneko 1,0 puntuz gehitu, %43,9tik %44,9ra.

Insertamotion

Gelakako betetze-maila ehuneko 2,4 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %59,0ra. Araban ehuneko 5,1 puntuz gehitu, %55,7ra; Bizkaian 3,3z, %63,0ra; Gipuzkoan 0,2z, %55,4ra.

Hotel-okupaziorik handienak azaroan Bilbon (%54,8), Donostian (%51,0), Gasteizen(%47,3).

Asteko eguna aintzat, 2017ko azaroan okupaziorik handiena (%59,7) aste-bukaeretan; %40,3 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 73,0 euro, 2017ko azaroan, aurreko urtean baino %2,4 gehiago. 70,5 euro Araban (%+8,8); 70,5 Bizkaian (%+3,8); 77,4 Gipuzkoan (%-0,9).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 43,1 euro Euskal AEn 2017ko azaroan, 2016koan baino %6,8 gehiago. Araban 39,2 euro; Bizkaian 44,4; 42,9 Gipuzkoan.

Landa-ostatuetako sarrerak %8,5 gehitu eta gaualdiak %12,0 2017ko azaroan

Euskal AEko landa-ostatuetan 8.459 bidaiari-sarrera erregistratu ziren azaroan, aurreko urteko hil berean baino %8,5 gehiago. Araban %14,7ko gehikuntza; Gipuzkoan %9,9; Bizkaian %0,3 jaitsi. 1.004 atzerritar sarrera, %67,3ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %11,9. Espainiarrak %3,6 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan azaroan 18.554 gaualdi, aurreko urteko hil beraren aldean %12,0ko gehikuntza. Araban %42,0ko gehikuntza; %5,9 Bizkaian; %3,3 Gipuzkoan.

Plazakako betetze-maila, %15,1, ehuneko 1,4 puntu gehiago 2016ko azaroan baino. Araban ehuneko 4,5 puntuz gehitu, %17,4ra. Bizkaian betetze-maila %12,6, ehuneko 0,6 puntu gehiago 2016ko azaroaren aldean; Gipuzkoan 0,4 puntu gehiago, %15,5.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu Euskal AE osoan, 2016ko azaroaren aldean: duela urtebete 2,12 egun; aurtengoan 2,19.

graf0014499_02_e.png

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %10,7 gehitu ziren 2017ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE 2017
Eguneratze data : 
2017/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014499_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali