HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2017/10/19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2017ko iraila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %1,6 gehitu ziren 2017ko irailean

Bidaiari-sarrerak %0,4 gehitu ziren, uztail, abuztu eta irailean; atzerritar gehiago, estatuko gutxiago

2017ko irailean, 289.395 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 4.441 gehiago, %1,6ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %8,6 gehitu ziren Araban, %0,7 Bizkaian, %0,1 Gipuzkoan.

Gaualdiak, 2017ko irailean, 564.437, aurreko urtekoan baino 856, %0,2, gehiago. Gaualdiak urte artean %0,8 gehitu dira Gipuzkoan; Araban %0,3 jaitsi eta Bizkaian %0,2.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Iraila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %4,8 gutxitu dira iazko irailaren aldean Euskal AEn, eta atzerrikoak %9,4 gehitu. Araban estatukoak %6,6 gehitu, atzerritarrak %12,7. Bizkaian estatukoak %9,2 gutxitu eta atzerritarrak %13,9 gehitu. Gipuzkoan atzerritarrak %3,8 gehitu eta estatukoak %3,8 gutxitu.

Batez besteko egonaldia, irailean, 1,95 egun, 2016koan 1,98 zelarik. Araban lehengo urteko 1,90 egunetik aurtengo 1,75era laburtu; Bizkaian 1,93tik 1,91era laburtu; Gipuzkoan 2,06tik 2,08ra luzatu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 0,1 puntuz gutxitu da Euskal AE osoan, 2016ko iraileko %64,6tik aurtengo %64,5era. Araban ehuneko 2,7 puntuz gehitu, %54,9tik %57,6ra. Bizkaian ehuneko 0,5 puntuz gehitu, 2016ko iraileko %64,1etik aurtengo %64,6ra. Gipuzkoan ehuneko 2,3 puntuz gutxitu, 2016ko iraileko %69,4tik aurtengo %67,1era.

Gelakako betetze-maila ehuneko 1,7 puntuz jaitsi da Euskal AEn, %77,3ra. Araban ehuneko 3,2 puntuz gutxitu, %68,6ra; Bizkaian 1,0z, %79,3ra; Gipuzkoan 2,1ez, %78,2ra.

Hotel-okupaziorik handienak irailean Donostian (%75,9), Bilbon (%71,9), Gipuzkoako kostaldean (%68,7). Asteko eguna aintzat, 2017ko irailean okupaziorik handiena (%70,1) aste-bukaeretan; %61,7 lanegunetan, Euskal AEn.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 95,41 euro, 2017ko irailean, aurreko urtean baino %6,40 gehiago. 76,33 euro Araban (%+7,95); 78,76 Bizkaian (%+6,13); 122,41 Gipuzkoan (%+5,46).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 73,73 euro Euskal AEn 2017ko irailean, 2016koan baino %4,12 gehiago. Araban 52,36 euro; Bizkaian 62,42; 95,67 Gipuzkoan.

Gelakako betetze-maila Donostiako Zinemaldian, %90,0

18.736 bidaiari-sarrera 2017ko Donostiako Zinemaldian, irailaren 21etik 30era (10 gau). 41.810 gaualdi; plazakako betetze-maila, %90,0; gelakakoa, %72,7.

Gelakako betetze-maila Gasteizko FesTVal-en, %74,4

5.772 bidaiari-sarrera 2017ko Gasteizko FesTVal-en, irailaren 5etik 10era (6 gau).< 10.834 gaualdi. Plazakako betetze-maila, %74,4; gelakakoa %60,8.

Udako balantzea: Sarrerak gehitu (%0,4); gaualdiak jaitsi (%0,9)

Uztail, abuztu eta irailean Euskal AEn bidaiari sarrerak %0,4 gehitu ziren 2016ko udaren aldean; 4.054 sarrera gehiago. Bidaiari gehikuntzak: %2,0 (handiena) Araban; %0,0 Bizkaian; %0,3 Gipuzkoan. Euskal AEn, 2017ko udan, atzerritar gehiago (%+6,4), estatuko gutxiago (%-4,6). Araban %2,9 gehitu dira atzerritarren sarrerak; estatukoak %1,4. Bizkaian %+9,0 eta %-7,0. Gipuzkoan atzerritarrak %+4,7, estatukoak %-4,1.

Gaualdiak %0,9 gutxitu dira Euskal AE osoan. Hiru lurraldeetan jaitsi: Bizkaian %-1,4; Araban %-1,3; Gipuzkoan %-0,3.

Batez besteko egonaldia 2,05 egun Euskal AEn 2017ko udan; 2016koan 2,07.

Landa-ostatuetako sarrerak %0,7 gehitu dira eta gaualdiak %1,0 irailean aurreko urtekoaren aldean

Euskal AEko landa-ostatuetan 17.015 bidaiari-sarrera erregistratu ziren irailean, %0,7 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %3,9ko gehikuntza; Gipuzkoan %1,2 ; Bizkaian %1,8 jaitsi. Atzerritarren sarreretan %14,2ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %27,0. Estatuko bidaiarien sarrerak %3,5 gutxitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan irailean 41.533 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %1,0ko gehikuntza. Gipuzkoan %+6,4; Bizkaian %-2,7; Araban %-10,2.

Plazakako betetze-maila, %31,8, ehuneko 0,6 puntu gutxiago 2016ko irailean baino. Araban ehuneko 2,6 puntu gutxiago, betetze-maila %20,7. Bizkaian betetze-maila %30,0, ehuneko 2,2 puntu gutxiago 2016ko irailaren aldean; Gipuzkoan 1,2 puntu gehiago, %37,9. Bidaiariko batez besteko egonaldia, 2016ko irailaren aldean: 2,43 egunetik 2,44ra luzatu.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Iraila								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

2017ko uztail, abuztu eta irailean, Euskal AEn, %1,3 gutxitu ziren bidaiarien sarrerak landa-ostatuetan 2016koen aldean. Araban %-3,8; Gipuzkoan %+0,6; Bizkaian %-3,3. Euskal AE osoan %5,1eko jaitsiera gaualdietan. Araban %-12,0; Bizkaian %-6,4; Gipuzkoan %-2,7. Euskal AE osoan, plazakako betetze-maila ehuneko 4,5 puntuz gutxitu da. Batez besteko egonaldia, 3,07 egun.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %1,6 gehitu ziren 2017ko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE 2017
Eguneratze data : 
2017/10/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014405_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali