HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %4,5 gutxitu...

2017/11/27ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTISTIKA. II/2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak %4,5 gutxitu ziren Euskal AEn 2017ko bigarren hiruhilekoan

Ezkongabeko amen haurrak, %44,5

2017ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.321 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %4,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban %+2,2; Bizkaian %-4,0; Gipuzkoan %-8,4. Bizkaian 2.207 haur jaio; Araban 742; 1.372 Gipuzkoan.

2017ko apiril, maiatz eta ekainean ezkontzaz kanpo jaioak, guztien %44,5 (%42, 2016ko hiruhileko berean). Bizkaiak Euskal AEk baino ehuneko handiagoa, %46; Arabak %44,1; Gipuzkoak %42,1.

2017ko bigarren hiruhilekoan, erdia ia, 2.148, lehenengo haurrak; 1.744 (%40,4) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak %9,9.

10 jaiotzatatik 8tan amak 30 urte edo gehiago

Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea nagusi oraindik ere, erditzeen %36,6. Talde horren ondotik, 35-39 urte artekoa (%35,5). 25-29 urte artekoen haurrak, %13,8; 25 urtez beherakoenak %5,3; 40 urtez gorakoenak, %8,8.

Ama ezkongabeen amatasun-adina multzoarenaren azpitik dago; ezkongabeen %8, 25 urtetik beherakoak ziren, 25-29 urteen artekoak %17.

Amen %20,8, atzerritarrak

Euskal AEn 2017ko udaberriko jaiotzen %20,8tan, ama atzerritarra zen. Araban %27,9; Bizkaian %18,9; Gipuzkoan %19,8.

1. taula: Euskal AEn bizirik jaioak. Alderaketa taula
Iturria: Eustat. Jaiotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %4,5 gutxitu ziren Euskal AEn 2017ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2017
Eguneratze data : 
2017/11/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014467_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali