HomeGaiak0Prentsa Oharrak Euskal AEk munduko maila...

2017/10/11ko prentsa-oharra

GIZARTE ADIERAZLEAK GIZA GARAPENAREN INDIZEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEk munduko maila altuenetakoa giza garapenean

Euskal AE lehen 15 herrialdeen artean da Giza Garapenaren Indizean GGI), 188tik

Eustaten datuen arabera, Euskal AE gizarte garatuenetakoa da planetan, Giza Garapenaren Indizearen arabera. Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) metodologia erabili da kalkulua egiteko, 2010-2015 aldian.

NBGPren azken txostenean, 2015eko datuekin, 188 estatu sailkatzen dira, bizi baldintzen arabera. 0tik 1erako eskalan ezartzen da GGI; hartzen dira kontuan bizi-itxaropena jaiotzean, haurren eskola-urteak, espero direnak; 25 urte edo gehiagokoen eskola-urteak batez beste eta per capita errenta gordin nazionala.

2015ean Euskal AEk 0,916ko GGI zuen, 12.aren eta 13.aren artean; gure aurretik, Norvegia, Australia, Suitza, Alemania, Danimarka, Singapur, Herbehereak, Irlanda, Islandia, Kanada, AEB eta Hong Kong. Espainia 27. dago, 0,884. Azkena Errepublika Zentroafrikarra, 0,352.

graf0014404_01_e.png

2014.aren aldean, bost estatu jarri zaizkigu aurretik: Singapur, Islandia, Kanada, AEB eta Hong Kong; aldeak ezdeusak dira, milaren 1etik 7ra bitartekoak.

2010-2015 bitartean, GGIren osagai ia guztiek hobera egin dute; azken urtean bizi-itxaropena 83,3tik 83ra jaitsi da eta aurreikusitako eskola urteak 18,8tik 18,6ra. Bizi-itxaropenean aurretik ditugu: Hong Kong (84,2), Japonia (83,7), Italia (83,3), Singapur (83,2), Suitza (83,1). Aurreikusitako eskola urteetan, gure aurretik: Australia (20,4), Zeelanda Berria eta Danimarka (19,2), Islandia (19).

25 urtetik aurrerako helduen batez besteko eskola urteetan, aipatu aldian 10,2 urtetik 10,8ra pasatu gara. 39 estatu dauzkagu aurretik, aurrenak Suitza (13,4), Erresuma Batua (13,3), AEB, Alemania eta Austria (13,2).

Per capita errenta nazional gordina, 2010etik 2015era 43.207 dolar estatubatuarretatik 44.252ra handitu da, erosteko ahalmenaren parekotasunean neurtuta. Handiena Qatarrek du (129.916); Norvegiak 67.614. Justu aurretik dauzkagu Alemania (45.000) eta Danimarka (44.519).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEk munduko maila altuenetakoa giza garapenean

Eragiketa : 
Gizarte-adierazleak
Eragiketa kodea : 
010106
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
ÍNDICE DE DESARROLLO HUMANO
Eguneratze data : 
2017/10/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014404_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datu Bankua

Grafikoak

Txostenak

Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatuak

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Grafiko interaktiboak

Kalitate-fitxak

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali