2018/01/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA - 2017KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2017. urtean bidaiari sarrerak %3,6 gehitu dira eta gaualdiak %2,6

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,0 gehitu ziren 2017ko abenduan

2017. urtean bidaiari sarrerak %2,6 gehitu dira eta gaualdiak %2,6, Eustaten datuen arabera, aurreko urtearen aldean; guztira 2.940.493 sarrera, aurreko urtean baino 103.268 gehiago.

2017ko abenduan, 193.507 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 5.687 gehiago, %3,0ko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %8,6 gehitu Bizkaian; Gipuzkoan %2,4 jaitsi eta %0,7 Araban.

Gaualdiak, 2017ko abenduan, 356.567; aurreko urtekoan baino 13.685, %4,0, gehiago. Gaualdiak urte artean: Bizkaian %+9,4; Araban %-1,9; Gipuzkoan %-0,5.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2017ko Abendua
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %1,9 gehitu dira aurreko urteko abenduaren aldean eta atzerrikoak %6,0. Araban estatukoak %5,6 gutxitu eta atzerritarrak %25,8 gehitu. Bizkaian estatukoak %8,8 gehitu; atzerritarrak %8,1. Gipuzkoan atzerritarrak %0,3 gehitu eta estatukoak %3,8 jaitsi.

Batez besteko egonaldia, abenduan, 1,84 egun, 2016koan 1,83 zelarik. Araban lehengo urteko 1,77 egunetik aurtengo 1,75era laburtu; Bizkaian 1,84tik 1,85era luzatu; Gipuzkoan 1,83tik 1,87ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 1,4 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2016ko abenduko %40,9tik 2017ko %42,3ra. Araban ehuneko 1,2 puntuz gehitu, 2016ko abenduko %37,8tik %39,0ra. Bizkaian ehuneko 3,7 puntuz gehitu, 2016ko abenduko %40,3tik 2017ko %44,0ra. Gipuzkoan ehuneko 1,7 puntuz gutxitu, 2016ko abenduko %43,3tik 2017ko %41,6ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 1,2 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %49,7ra. Araban ehuneko 1,5 puntuz gehitu, %46,6ra; Bizkaian 3,4z gehitu, %52,5era; Gipuzkoan 2,0z gutxitu, %47,3ra.

Hotel-okupaziorik handienak, plazaka, abenduan Bilbon (%50,5), Donostian (%46,0), Gipuzkoako kostaldean (%43,1).

Asteko eguna aintzat, 2017ko abenduan okupaziorik handiena, plazaka, (%49,7) aste-bukaeretan; %38,8 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 74,1 euro, 2017ko abenduan, aurreko urtean baino %5,4 gehiago. 65,4 euro Araban (%+1,1); 71,7 Bizkaian (%+7,7); 81,3 Gipuzkoan (%+4,6).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 36,8 euro Euskal AEn 2017ko abenduan, 2016koan baino %7,9 gehiago. Araban 30,5 euro; Bizkaian 37,6; 38,4 Gipuzkoan.

Hotel-establezimenduetako 2017ko balantzea: 100.000 pasa bidaiari gehiago

2017an 2.940.493 bidaiari-sarrera, aurreko urtean baino %3,6, 103.268, gehiago. Bidaiari-sarrerak %6,3 gehitu Araban, %5,4 Bizkaian, %0,5 Gipuzkoan.

2017ko gaualdiak, 5.635.712; aurreko urtean baino %2,6, 145.213, gehiago. Gaualdiak %3,2 gehitu Araban; %4,6 Bizkaian; %0,1 Gipuzkoan.

Bidaiarien batez besteko egonaldia 2016ko 1,94 egunetik 2017ko 1,92ra laburtu da. Euskal AE osorik hartuta, betetze-maila %54,2, ehuneko 1,2 puntu gehiago.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 85,2 euro, 2017an, aurreko urtean baino %5,0 gehiago. 71,1 euro Araban (%+4,4); 76,1 Bizkaian (%+6,3); 102,1 Gipuzkoan (%+4,3).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 55,8 euro Euskal AEn 2017an, 2016an baino %6,8 gehiago. Araban 41,6 euro; Bizkaian 51,8; 66,2 Gipuzkoan.

graf0014536_02_e.png

Landa-ostatuetako sarrerak %19,8 gehitu eta gaualdiak %24,0 abenduan

Euskal AEko landa-ostatuetan 11.285 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %19,8 gehiago. Araban %5,7ko gehikuntza sarreretan; Bizkaian %16,5; Gipuzkoan %31,5.

499 atzerritar sarrera, %9,2ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %4,4. Espainiarrak %20,3 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan abenduan 28.698 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %24,0 gehiago. Araban %+8,2; Bizkaian %+4,0; Gipuzkoan %+47,1.

Plazakako betetze-maila, %23,7, ehuneko 4,0 puntu gehiago 2016ko abenduan baino. Araban ehuneko 0,4 puntu gehiago, betetze-maila %21,9. Bizkaian betetze-maila %21,3, ehuneko 0,3 puntu gehiago 2016ko abenduaren aldean eta Gipuzkoan 7,9 puntu gehiago, %26,1.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen Euskal AE osoan, 2016ko abenduaren aldean: duela urtebete 2,46 egun; aurtengoan 2,54.

graf0014536_03_e.png

Nekazaritza-turismoaren 2017ko balantzea: bidaiari sarrerak %4,9 gehitu eta gaualdiak %3,0

Euskal AEko nekazaritza turismoko establezimenduetan 160.847 bidaiari sarrera izan ziren 2017an, aurreko urtean baino %4,9 gehiago. Gaualdiak 412.882, 2016an baino %3,0 gehiago.

Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: Araban %6,2; Bizkaian %1,7; Gipuzkoan %6,3. Gaualdiek gora hiru lurraldeetan: %0,7 Araban; %0,1 Bizkaian; %5,4 Gipuzkoan.

Bidaiariko batez besteko egonaldia 2016ko 2,61 egunetik 2017ko 2,57ra laburtu. Plazakako betetze-maila 2017an, %27,3, ehuneko 0,1 puntu gutxiago.

graf0014536_04_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2017. urtean bidaiari sarrerak %3,6 gehitu dira eta gaualdiak %2,6

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE 2017
Eguneratze data : 
2018/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014536_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali