2018/01/19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. IV/2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa %11,1era jaitsi eta okupatuak %0,1 gehiago dira Euskal AEn 2017ko laugarren hiruhilekoan

16.300 langabetu gutxiago azken urtean

Euskal AEko lan-merkatuaren 2017ko laugarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 915.100 ziren, hiru hilabete lehenago baino 900 gehiago, (%+0,1), Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa, %11,1; 2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko lau hamarren gutxiago.

Jarduera-tasa %56 da 2017ko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko hiru hamarren azpitik.

Bizkaian 2.000 okupatu gehiago; Gipuzkoa lehengoan; Araban 1.300 gutxiago. Bilbon 1.400 okupatu gehiago; 300 gutxiago Donostian; 1.100 gutxiago Gasteizen.

Aurreko hiruhilekoan baino 6.900 emakume okupatu gehiago; gizonak 6.200 gutxiago.

Eraikuntzan bakarrik gehitu da okupazioa

Euskal AEko eraikuntzan 1.900 okupatu gehiago; 100 gutxiago zerbitzuetan; 400 industrian; lehen sektorean 700.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunen ehunekoa, %66,7, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko bi hamarren gehiago. Gizonezkoentzat %69,8ko tasa; emakumezkoentzat %63,6.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %68,6, hamarren bat gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean; Arabak %66,9 (3 hamarren gutxiago); Bizkaiak %65,5, 6 hamarren gehiago.

Pertsona aktiborik gabeko familia-etxe gehiago

2017ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko 878.200 (zenbatetsia) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 300 familia gehiagotan; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 40.100 dira, aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gutxiago.

Langabezia, %11,1, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago.

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan 113.800 direla zenbatetsi da, 5.100 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Emakume langabeak, 55.900, 6.400 gutxiago. Gizonak, 1.400 gehiago, 58.000.

2017ko laugarren hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %11,1 da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,4 puntu gutxiago. Gizonen langabezia %10,8ra gehitu da (ehuneko 0,4 puntu gehiago); emakumeena 1,3 puntuz jaitsi da, %11,4ra. Gazteen langabeziak altuena izaten segitzen du, %17,1, (ehuneko -4,5 puntu); 16-24 urte bitarteko 6.000 gazte langabezian.

Gipuzkoan eta Araban 2.500 langabe gutxiago; Gipuzkoak du langabe gutxien, %8,4, aurreko hiruhilekoan baino 7 hamarren gutxiago. Araban %10,8ko langabezia-tasa; 16.600 langabetu, ehuneko 1,3 puntu gutxiago. Bizkaian 200 langabe gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa lehengoan. Gasteizen 1.300 langabe gutxiago; Donostian 900; Bilbon 500 gehiago.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2017ko azaroan, 28-EBko langabezia-tasa %7,3; Espainiakoa %16,7.

Azken urtean okupatuak gehitu eta langabezia %12,6tik %11,1era jaitsi (-1,5)

Euskal AEko okupatuak 12.300 (%+1,4) gehiago, 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean; 6.500 emakume okupatu gehiago eta 5.700 gizon.

Langabezia-tasa ehuneko 1,5 puntuz jaitsi da (%12,6tik %11,1era). 2016ko laugarren hiruhilekoan baino 16.300 langabe gutxiago Euskal AEn.

NLEren irizpidearen arabera, hiruhileko batez besteko bazkidetuen %98,4 okupatuta dago

Euskal AEn 852.100 hiruhileko batez besteko bazkide daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %98,4 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 838.800 lagun.

BJAren NLE okupatuen %7,4 ez dira Gizarte Segurantzako bazkide (67.500) Euskal AEn kokatutako enpresetan, izan daitezkeelarik funtzionarioen mutualitate publikoetakoak, beste erkidegoetako enpresetakoak edo bestela.

Langabeen %29 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn 116.200 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %67 langabeak dira NLEren definizioaren arabera. (77.800 langabe). BJAren NLE langabeen %29 ez daude erregistratuta Lanbiden langabe gisa (33.000 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.

graf0014534_01_e.png

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak (1). 2017/IV
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa %11,1era jaitsi eta okupatuak %0,1 gehiago dira Euskal AEn 2017ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2017
Eguneratze data : 
2018/01/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014534_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali