2018/03/16ko prentsa-oharra

ESKOLA-JARDUERAREN ESTATISTIKA. 2016-17

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016/17 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean 420.264 ikasle aritu ziren Euskal AEn

54 milioi banatu ziren diru-laguntzetan, 126.644 ikaslerentzat

2016/17 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean 420.264 ikasle aritu ziren, aurrekoan baino %0,3 gehiago, Eustaten datuen arabera.

%92 Araubide Orokorrekoetan (%+0,5); %8 Berezikoetan (%-2,3). Matrikula kopurua behera hiru ikasturtez jarraian.

Araubide Orokorrekoetan ikasleen erdiak Bizkaian aritu ziren; %33 Gipuzkoan; %16 Araban. Arte Plastikoen matrikulen %63 Araban; Arte Dramatikoa Bizkaian bakarrik dugu. Dantza, bai oinarrizkoa, bai profesionala, Araban; eta goi mailakoak Bizkaian. Kiroletakoak Bizkaian %92tan. Araubide Berezikoen lurraldekako espezializazio hau matrikula kopuru txikiari zor zaio. Salbuespenak Musika eta Hizkuntzak dira.

1. taula.- Euskal AEko unibertsitatez kanpoko ikasleak, irakaskuntza mailaren arabera, lurraldeari jarraiki. 2016-17 ikasturtea					
Iturria: Eustat. Eskola-jardueraren estatistika

Orokorrekoetan, antzeko ikasle kopurua zentro publiko eta pribatuetan, bi salbuespenekin: Lan Hezkuntzan 10etik 6 publikoetan; Helduen Hezkuntzan ia denak publikoetan. Oinarrizko Lanbide Heziketan, %72 zentro pribatuetan. Berezikoetan, ikasle gehien publikoetan: Hizkuntzetan, Dantzan eta Arte Dramatikoetan %100; gainerakoetan %70 pasa.

Oinarrizko Lanbide Heziketan matrikula gehiago (%7,4)

Aurreko ikasturtearen aldean Araubide Orokorrekoetan 2.021 matrikula gehiago. Oinarrizko Lanbide Heziketan %+7,4; Goi Mailakoan (%+6,5). Haur Hezkuntzan %-2,4, beheraka laugarren urtez jarraian; Helduen Hezkuntzan %-9.

Araubide Berezikoetan 785 matrikula gutxiago (%-2,3). Musika eta Hizkuntzak eraginda.

Batxilergoan neskak eta mutilak antzeko kopuruetan. Mutil gehiago Maila Ertaineko Lanbide Heziketan

Derrigorrezko hezkuntza amaiturik, ikasleen %68k batxilergora jotzen dute; %32k maila ertaineko modulu profesionaletara.

Batxilergoan neskak eta mutilak antzeko kopuruetan. Maila Ertaineko Lanbide Heziketan hiru ikasletik bi, mutilak.

Neska gehiago Arte eta Giza Zientzietako Batxilergoan

Batxilergoko modalitateetan, neska gehiago guztietan Zientzietan (%48) izan ezik. Arte eta Giza Zientzietako Batxilergoan hiru ikasletik bi, neskak.

Maila Ertaineko Lanbide Heziketan, eskainitako hogei “familietako” bostetan dira neskak gehiengoa: Irudi Pertsonala (%94); Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzakoak (%77); Osasungintza (%75); Elikadura industria (%62); Administrazioa eta Kudeaketa (%60). Merkataritza-marketinean, eta Kimikan neskak eta mutilak antzeko proportzioetan. Gainerako familietan mutil gehiago, dezenteko aldez.

Goi Mailako Lanbide Heziketan 21.012 ikasle, aurreko ikasturtearen aldean %+6,5; %35 neskak, erdiek 24 urte edo gehiago.

Neskek gehiago jotzen dute irudiaren mundura, pertsonen zaintzara, elikadurara, ehungintzara eta jantzigintzara.

Grafikoa.- Batxilergoko eta Maila Ertaineko Lanbide Heziketako ikasleak, modalitate edo familien eta sexuaren arabera (%). 2016/17 ikasturtea
Iturria: Eustat. Eskola-jardueraren estatistika

Tolosaldean bakarrik ikasle guztiak D ereduan

2016-2017koan, Araubide Orokorrekoetan, ikasleen %66 D ereduan; %18 Bn ; %15 An.

Banaketa ez da homogeneoa; hezkuntza mailaren eta zentroaren kokalekuaren araberakoa baizik. Haur Hezkuntzan, Gipuzkoan eta Bizkaian, D eredua zeharo orokortua dago, Bilbo handian (%64) izan ezik. Arabako eskualde guztietan %80tik behera dago, Gorbeiako Inguruetan (%95) izan ezik.

Lehen Hezkuntzan eta DBHn eskualde guztiak %70en gainetik Gipuzkoan eta Bizkaian; Bilbo Handia (%56) salbuespena. Araban D matrikulak %52,4; %79 Gorbeiako Inguruetan eta %76 Arabako Mendialdean.

Hezkuntzaren goiko mailetan, A nagusi (%100 Gorbeiako Inguruetan). Hiriburuetan eta biztanle eta ikasle kontzentrazio handienetan D eredu gutxiago. Donostian %43; Bilbo Handian %26; Arabako Lautadan %24.

Beken diru-kopuruaren %47 Lehen Hezkuntzara

Euskal AEko Administrazioak 54 milioi eman zituen diru-laguntzetan 2016-2017koan, 126.644 ikaslerentzat, guztien %31rentzat.

Araubide Orokorrekoetara beken %99,8. %47 Lehen hezkuntzara; %22 Haur Hezkuntzara; %19 DBHra. Irakaskuntza Espezializatuetara 130.000€ inguru.

Zentro publikoek laguntzen bi heren jaso, hezkuntza goiztiarra eta oinarrizkoa kuttun direlarik. Zentro pribatuetako ikasleek 19 milioi jaso.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016/17 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean 420.264 ikasle aritu ziren Euskal AEn

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Curso 2016-17
Eguneratze data : 
2018/03/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014675_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali