2018/02/23ko prentsa-oharra

TURISMOAREN KONTU SATELITEA. 2016(a)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko gastu turistikoa % 4,4 hazi zen 2016an, eta bere BPGd-aren % 6,1ean dago

Gipuzkoan BPGd-aren % 7,7an dago, Bizkaian, % 5,3an eta, Araban, % 5,2an

Euskal AEn 2016an egindako gastu turistikoa % 4,4 hazi zen, 2015aren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Termino absolutuetan, 2015ean 4.119 milioikoa zen eta, 2016an, 4.299koa. BPGd-ari dagokionez, gastu turistikoa % 6,1ekoa izan zen 2016an, 2015ean baino hamarren bat gehiago.

Gastuaren gorakada hori turismo hartzailean (% 5,5) gertatu da, alegia, atzerritik edo Estatuko hainerako lekuetatik datozen turistek eta txangozaleek egiten dutenean, bai eta gastu turistikoaren beste osagai batzuetan ere (% 3,2). Horrek, aurten ere, turismo hartzaileak gastu osoan izan duen parte-hartzearen gorakada ekarri du; 2016an % 51,5ekoa izan da, eta ehuneko 0,6 puntu hazi da, 2015aren aldean.

graf0014633_01_e.png

“Gastu turistikoaren beste osagai batzuk” partidan honako hauek jaso dira: Euskadiko turistek eta txangozaleek Euskal AEn egiten duten gastua, euskal administrazio publikoek turismoaren funtzioan egiten duten gastua eta turismoaren adar berezietako enpresen kapital-eragiketa gordina.

Gastu turistikoaren barruan, nabarmentzekoa da txangozaletasunaren garrantzia; bertan sartzen dira ohiko bizilekutik kanpora gaurik ematen ez duten bidaiarien bidaia turistikoak, bai Euskal AEko egoiliarrenak, bai Estatuko gainerako erkidegoetatik eta atzerritik datozenenak. Frantzia hurbil egoteak azaltzen du ezaugarri hori, batik bat Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Euskal AEk jarraitzen du nabarmen izaten turismo igorleak (euskaldunek Euskal AEtik kanpora egiten dituzten bidaiak eta ibilaldiak) hartzailearen aldean (Euskal AEn bizi ez direnen bidaiak eta ibilaldiak) gastuari dagokionez duen garrantziagatik; 2016an defizita ekarri zuen, 2.325 milioi eurokoa, BPGd-aren % 3,3koa. Nahiz eta 2010-2014 aldian saldo hori murriztu egin zen, turismo hartzailearen dinamismoa areagotu zelako eta erkidegotik kanpo euskaldunen gastuari eutsi zitzaiolako, 2015ean berriz ere egin zuen txarrera, turismo igorlearen gastuak gora egin zuelako, eta nabarmenago egin zen 2016an.

Zehazki, 2016a nabarmena da turismo igorlearen gastuaren bilakaera dinamikoagoa izan delako (% 5,7) hartzailearenaren aldean (% 5,5); beraz, saldo turistiko negatiboak % 5,8 egin du gora.

graf0014633_02_e.png

Gastu turistikoa hazi egin da 2016an, hiru lurraldeetan

Gastuaren terminoetan, Bizkaia 2016aren guztizkoaren % 44,3 izan zen, gero Gipuzkoa, oso antzera, % 41,9 eta, ondoren, Araba (bertan gastua guztizkoaren % 13,8 izan zen). 2015aren aldean izan duen bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan, baina Gipuzkoan hobea izan da, % 4,9ko igoera izan baitu, batez bestekotik gora; Bizkaian hazkuntza % 4,4koa izan da eta, Araban, % 2,8koa.

Gipuzkoan du, oraindik, turismoak ekonomiaren gainean efektu eragile handiena, gainerako lurralde historikoen aldean, nahiz eta beste bi lurraldeetan protagonismoa ere gorantz doan. 2016an, gastu turistikoa Gipuzkoan bere BPGd-aren % 7,7koa izan da, eta Bizkaian adierazle bera % 5,3koa da (gehiengo historikoa bi kasuetan), eta, Araban, % 5,2koa.

Azkenik, 2015ean, turismoak 46.436 enplegu sortu zituen Euskadin, alegia, erkidegoko enpleguaren bolumen osoaren % 4,6.

graf0014633_03_e.png

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko gastu turistikoa % 4,4 hazi zen 2016an, eta bere BPGd-aren % 6,1ean dago

Eragiketa : 
Turismoaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
172615
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2016(a)
Eguneratze data : 
2018/02/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014633_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali