HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2018/02/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2018ko urtarrila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %0,1 gehitu ziren 2018ko urtarrilean

Eguneko batez besteko tarifa (ADR) 67,2 euro 2018ko urtarrilean, aurreko urtean baino %1,6 gehiago

2018ko urtarrilean, 157.125 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 102 gehiago, %0,1eko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %8,5 gehitu dira Araban; %6,6 Gipuzkoan; Bizkaian %6,5 jaitsi.

Gaualdiak, 2018ko urtarrilean, 291.643; aurreko urtekoan baino 4.955, %1,7 gehiago. Gaualdiak urte artean: Bizkaian %-6,7; Araban %+14,7; Gipuzkoan %+10,5.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2018ko Urtarrila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %2,0 gehitu ziren erkidegoan aurreko urteko urtarrilaren aldean; atzerrikoak %3,9 jaitsi. Araban estatukoak %4,1 gehitu eta atzerritarrak %27,6. Bizkaian estatukoak %2,3 gutxitu eta atzerritarrak %14,9. Gipuzkoan estatukoak %7,6 gehitu, atzerritarrak %4,8.

Batez besteko egonaldia, urtarrilean, 1,86 egun, 2017koan 1,83 zelarik. Araban lehengo urteko 1,71 egunetik aurtengo 1,81era luzatu; Bizkaian 1,90 bi urteetan; Gipuzkoan 1,76tik 1,82ra luzatu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 0,6 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2017ko urtarrileko %35,4tik aurtengo %36,1era. Araban ehuneko 4,7 puntuz gehitu, 2017ko urtarrileko %28,9tik aurtengo %33,6ra. Bizkaian ehuneko 2,4 puntuz gutxitu, 2017ko urtarrileko %38,8tik aurtengo %36,4ra. Gipuzkoan ehuneko 3,1 puntuz gehitu, 2017ko urtarrileko %33,5etik 2018ko %36,6ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 1,4 puntuz jaitsi da Euskal AEn, %46,2ra. Araban ehuneko 8,0 puntuz gehitu, %44,2ra; Bizkaian 7,1ez jaitsi, %47,7ra; Gipuzkoan 2,5ez gehitu, %45,1era.

Hotel-okupaziorik handienak urtarrilean Donostian (%40,9), Bilbon (%39,1), Gipuzkoako kostaldean (%37,6).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2018ko urtarrilean, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%41,1) aste-bukaeretan; %34,3 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 67,2 euro, 2018ko urtarrilean, aurreko urtean baino %1,6 gehiago. 60,4 euro Araban (%+6,0); 66,6 Bizkaian (%+1,5); 70,8 Gipuzkoan (%+0,7).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 31,1 euro Euskal AEn 2018ko urtarrilean, 2017koan baino %1,3 gutxiago. Araban 26,7 euro; Bizkaian 31,8; 31,9 Gipuzkoan.

Landa-ostatuetako sarrerak %12,7 gehitu dira eta gaualdiak %1,1 urtarrilean

Euskal AEko landa-ostatuetan 4.865 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %12,7 gehiago. Araban %-19,8 sarreretan; Bizkaian %-14,6; Gipuzkoan %+46,8.

588 atzerritar sarrera, %57,2ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %12,1. Espainiarrak %8,4 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan urtarrilean 9.825 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %+1,1. Araban %+18,7; Gipuzkoan %+10,7; Bizkaian %-24,3.

Plazakako betetze-maila, %8,9, 2017ko urtarrilean bezalaxe. Araban ehuneko 1,3 puntu gehiago, betetze-maila %7,8. Gipuzkoan betetze-maila %11,0, ehuneko 1,5 puntu gehiago 2017ko urtarrilaren aldean eta Bizkaian 3,1 puntu gutxiago, %6,6.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu, 2017ko urtarrilaren aldean: duela urtebete 2,25 egun; aurtengoan 2,02.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2018ko Urtarrila								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %0,1 gehitu ziren 2018ko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO 2018
Eguneratze data : 
2018/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014614_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali