HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2018/03/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2018ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %0,8 gutxitu 2018ko otsailean

Atzerritarrak %6,1 gehitu; estatukoak %3,7 gutxitu

2018ko otsailean, 169.737 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 1.382 gutxiago, %-0,8. Bidaiari-sarrerak %5,0 jaitsi Araban, %3,4 Bizkaian; %4,6 gehitu Gipuzkoan.

Gaualdiak, 2018ko otsailean, 304.383, aurreko urtekoan baino %1,6 (4.889) gutxiago. Gaualdiak urte artean: Bizkaian %-5,5; Araban %-10,8; Gipuzkoan %+8,7.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2018ko Otsaila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %3,7 gutxitu aurreko urteko otsailaren aldean; atzerrikoak %6,1 gehitu. Araban estatukoak %7,2 gutxitu eta atzerritarrak %7,3 gehitu. Bizkaian estatukoak %4,8 gutxitu eta atzerritarrak %0,4. Gipuzkoan estatukoak %0,3 gutxitu; atzerritarrak %14,6 gehitu.

Batez besteko egonaldia, otsailean, 1,79 egun, 2017koan 1,81 zelarik. Araban lehengo urteko 1,88 egunetik aurtengo 1,77ra laburtu; Bizkaian 1,86tik 1,82ra laburtu; Gipuzkoan 1,70tik 1,77ra luzatu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 1,1 puntuz gutxitu da Euskal AE osoan, 2017ko otsaileko %41,0tik aurtengo %39,9ra. Araban ehuneko 4,2 puntuz jaitsi, %39,7tik aurtengo %35,5era. Bizkaian 3,2, %44,1etik %40,9ra. Gipuzkoan 2,7 gehitu %37,5etik %40,3ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 2,6 puntuz jaitsi da Euskal AEn, %51,2ra. Araban ehuneko 3,7 puntu gutxitu, %46,5era; Bizkaian 5,8, %53,9ra; Gipuzkoan 2,0 gehitu, %49,6ra.

Hotel-okupaziorik handienak abenduan Bilbon (%45,5), Donostian (%44,2), Gipuzkoako kostaldean (%40,0).

Asteko eguna aintzat, 2018ko otsailean, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%50,8) aste-bukaeretan; %35,5 lanegunetan.

Eguneko batez besteko tarifa (ADR) 68,5 euro 2018ko otsailean, aurreko urtean baino %1,5 gehiago. 64,0 euro Araban (%-5,5); 69,0 Bizkaian (%+4,2); 69,6 Gipuzkoan (%-0,1).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 35,1 euro Euskal AEn 2018ko otsailean, 2017koan baino %3,4 gutxiago. Araban 29,7 euro; Bizkaian 37,2; 34,6 Gipuzkoan.

Landa ostatuetan bidaiari sarreretan %+1,9 eta gaualdietan %+0,9 2018ko otsailean

Euskal AEko landa-ostatuetan 5.959 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %1,9 gehiago. Araban %-26,9 sarreretan; Bizkaian %+27,5; Gipuzkoan %+5,3.

667 atzerritar sarrera, %69,3ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %11,2. Estatuko bidaiarien sarrerak %3,0 gutxitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan otsailean 12.647 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %+0,9. Araban %-22,1; Gipuzkoan %-0,3; Bizkaian %+27,4.

Plazakako betetze-maila, %12,4, ehuneko 0,2 puntu gehiago 2017ko otsailean baino. Araban ehuneko 3,1 puntu gutxiago, betetze-maila %9,1. Gipuzkoan betetze-maila %14,8, ehuneko 0,6 puntu gehiago 2017ko otsailaren aldean eta Bizkaian 2,4 puntu gehiago, %11,3.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu, 2017ko otsailaren aldean: duela urtebete 2,14 egun; aurtengoan 2,12.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2018ko Otsaila								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %0,8 gutxitu 2018ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO 2018
Eguneratze data : 
2018/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014697_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali