2018/02/20ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE) 2017ko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasun esportazioak %6,9 gehitu 2017ko abenduan

2017an esportazio maximo historikoa: 24.000 milioi inguru

Euskal AEko ondasun esportazioak %6,9 gehitu ziren 2017ko abenduan urte artean, Eustaten arabera. Guztira, 1.863 milioi; aurreko urteko aldi berean 1.743. Ondasun energetikoen esportazioetan %+25,5 urte artean; ez-energetikoenak, %+4,9. Bizkaian %21,3% gehitu; Araban %0,4%; Gipuzkoa %3,4 jaitsi.

Euskal AEko ondasun-inportazioak %9,6 gehitu, 1.513 milioira. Inportazio energetikoak %10,5 gehitu; ez-energetikoak %9,2. Inportazioak %12,0 gehitu Araban; %11,4 Bizkaian; %2,4 Gipuzkoan.

Hil honetan adar dinamikoena, esportazioetan: Motordun ibilgailuen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioa (398 milioi).

graf0014618_01_e.png

Esportazioen eta inportazioen bilakaerak saldoa %2,7 hobetu urte artean laugarren hiruhilekoan

Euskal AEko esportazioek %11,1eko hazkunde nominala 2017ko laugarren hiruhilekoan. Guztira, 6.146 milioi; iaz, 5.530. Hiruhilekoan produktu energetikoen esportazioak %26,2 gehitu; ez-energetikoenak %9,6.

Inportazioak %13,9 gehitu, 4.756 milioira. Ez-energetikoak %11,8 gehitu; energetikoak %20,3.

graf0014618_02_e.png

Saldo garbia hiruhilekoan: 1.390 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %129,2. Produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza saldo ez-energetikoak 1.961 milioiko superabita; produktu hauen estaldura-tasa, %155,6.

Europar Batasunerako esportazioak %11,9 gehitu 2016ko aldi beraren aldean, esportatutako guztiaren %64,5 dira. Hazkunde nagusi esportazioetan: Belgikara (%21,1); Alemaniara (%16,9), Erresuma Batura (%9,9), Frantziara (%7,7). Esportazioak 28-EBtik kanpora, gehikuntza nagusiak: Mexikora (%48,0); Turkiara (%43,5); Estatu Batuetara (%16,9; heren bat pasa energetikoak). Txinarakoetan %-9,0.

Europar Batasunetik, inportazioak %5,6 gehitu: Belgikatik %40,4; Herbehereetatik %26,2; Frantziatik %18,9; Italiatik %9,9; Alemaniatik %5,4. Erresuma Batutik %-26,5. Munduko gainerakotik, gehikuntza nagusiak: Norvegiatik (%566,9); Nigeriatik (%91,3); energetikoak. Errusiatik (%-48,3), Mexikotik (%-24,1), energetikoak; Estatu Batuetatik %34,3 gehitu.

Muga-zergen sekzioen arabera, gehikuntzak esportazioetan: Garraio Materiala (%17,5); Metalak eta bere manufakturak (%13,8); Material elektrikoa (%3,3); Produktu Mineralak (%25,0). Inportazioetan, gehikuntzak: Produktu mineralak (%19,6): Metalak eta bere manufakturak (%22,8).

Araban esportazioak %4,4 gehitu, batez ere Garraio materialagatik (%16,7). Inportazioak %11,4 gehitu.

Bizkaiko esportazioak %19,5 gehitu. Produktu mineralak (%25,4): Metalak eta bere manufakturak (%23,4); Garraio-materiala (%21,3); Material elektrikoa (%17,0). Inportazioak %16,3 gehitu. Produktu mineralak (%19,7); Metalak eta beren manufakturak (%28,9).

Gipuzkoan %7,6 gehitu esportazioak. Garraio-materiala (%17,0); Metalak eta bere manufakturak (%12,5). Inportazioak %10,1 gehitu; Metalak eta beren manufakturak (%17,3).

KANPO MERKATARITZAREN 2017KO BALANTZEA

2017an %10,5 gehitu esportazioak eta %20,5 inportazioak Euskal AEn. Kanpo saldoaren superabita, 5.204 milioi; 2016koaren aldean 908 milioi (%14,9) txikiagoa.

Esportazioak 23.857 milioi 2017an; aurrekoan baino %10,5, 2.261 milioi, gehiago. Hazkundea produktu ez-energetikoei zor zaie: %8,7 gehitu, aurreko urtean baino 1.724 milioi gehiago. Urteko esportazioen kopurua (23.857 milioi) handiena da 1990etik.

Inportazioak, 18.653 milioi, 2016an baino %20,5 gehiago, 3.169 milioi gehiago. Inportazio ez-energetikoak %11,4 gehitu, 2016an baino 1.399 milioi gehiago.

graf0014618_03_e.png

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazio hazkunde nagusiak: Garraio Materiala (%13,5), Makinak eta aparatuak (%3,2), Metalak eta beren manufakturak (%15,1); Produktu Mineralak (%31,5). Inportazioetan, gehikuntzak: Produktu mineralak (%51,8); Metalak eta beren manufakturak (%21,6).

Europar Batasunerako esportazioak %9,4 gehitu; %13,4 inportazioak. Esportazio gehikuntza handienak: Herbehereetara (%24,1), Erresuma Batura (%16,6), Belgikara (%12,9), Alemaniara (%12,4). 28-EBko 5 estatutara eginiko esportazioak jaitsi dira. Inportazio gehikuntza nagusiak: Erresuma Batutik (%62,8, gehienak -%60- energetikoak); Frantziatik (%12,0); Irlandatik (%10,1); Italiatik (%7,7); Alemaniatik (%6,8).

Esportazio gehikuntzak, EBtik kanpora: Mexikora (%37,7); Turkiara (%25,5); Estatu Batuetara (%18,5). Inportazio gehikuntzak: Norvegiatik (%155,8); Nigeriatik (%154,0), Mexikotik (%40,5); denak energetikoak. Inportazioetan Txina nagusi oraindik ere (1.049 milioi).

2017an Araban esportazioak %6,0 gehitu, inportazioak %8,9. Bizkaian esportazioak %19,5 gehitu, inportazioak %29,3. Gipuzkoan esportazioak %4,3 gehitu, inportazioak %11,2.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasun esportazioak %6,9 gehitu 2017ko abenduan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE/2017
Eguneratze data : 
2018/02/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014618_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali