2018/02/16ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA-INDIZEA. IV/2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkatu-zerbitzuek 2017an itxiera positiboa izan dute

Merkataritzak, 2017an, salmentetan % 1,7ko igoera izan zuen eta Beste merkatu-zerbitzuetan igoera % 1,8koa izan zen, termino errealetan

Merkataritzaren sektoreak, handizkarien eta txikizkarien merkataritza eta ibilgailuen salmenta eta konponketa hartzen dituenak, % 2,2 egin du gora, termino finkoetan, 2017ko laugarren hiruhilekoan; Beste zerbitzu batzuetako sektoreek, ordea, % 1,9ko igoera izan dute salmentetan. Hori guztia, aurreko hiruhileko berekoaren aldean.

Aurreko hiruhilekoa dela eta, Merkataritzaren sektoreak % 0,2ko igoera izan du eta Beste zerbitzu batzuek % 0,5ekoa, prezio finkoetan eta urtaroaren eraginak kenduta.

Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaerak positiboak izan dira Motordun ibilgailuen salmentarako eta konponketarako, zeinak % 4,7 egin baitu gora, eta Handizkako merkataritzako salmentetarako, zeinak % 2,8 egin baitu gora. Txikizkako merkataritzaren salmentek, ordea, % 0,1 egin dute gora.

Beste zerbitzuen atalean, termino finkoetan, % 2,7 egin du gora Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen salmenta-indizeak eta Ostalaritzarenak, % 2,3 Garraio eta biltegiratzearen sektorearenak eta % 2,2 Administrazio-jarduera eta zerbitzu osagarrienak. Ordea, % 2,3 egin du behera Informazio eta komunikazioenak.

Lurralde historikoen arabera, Araban % 3,5eko igoera egon da Merkataritzan eta % 1,1ekoa, Beste zerbitzu batzuen sektorean. Bizkaian, Merkataritzak % 1,2 egin du gora eta Beste zerbitzu batzuek % 2,4; eta, Gipuzkoan, % 3,2ko igoera egon da Merkataritzan eta % 1,1ekoa Beste zerbitzu batzuen sektorean. Hori guztia, 2016ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta eta prezioen eragina kenduta.

EAErako langile okupatuen indizeak gora egin du urte arteko aldian bi indizeetan: % 1,4 Merkataritzaren sektorean eta % 2,2 Beste zerbitzu batzuen sektorean.

graf0014607_01_e.png

2017KO URTEKO BALANTZEA

Urtean, Merkataritzaren sektoreko salmentek % 1,7ko igoera metatua izan dute eta Gainerako zerbitzuenek % 1,8 egin dute gora, termino errealetan.

Hiru lurraldeetan, merkatuko zerbitzuek bilakaera positiboak izan dituzte. Araban, Merkataritzaren sektoreko salmentek % 2,8 egin dute gora eta Beste zerbitzu batzuetakoek, % 1,2; Bizkaian, Merkataritzaren sektoreko salmentek % 1,3 egin dute gora eta Beste zerbitzu batzuetakoek, % 2,1; eta, Gipuzkoan, Merkataritzaren sektoreko indizeak % 1,9 egin du gora eta Beste zerbitzu batzuetakoek, % 1,5; hori guztia, prezio finkoetan.

Merkataritzaren sektorean okupatuta dagoen langileriak, 2017an, % 1,4ko igoera izan zuen, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, eta % 2,1 egin zuen gora, Beste zerbitzu batzuen sektorean.

graf0014607_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkatu-zerbitzuek 2017an itxiera positiboa izan dute

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2017
Eguneratze data : 
2018/02/16
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/19
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014607_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali