2018/04/05eko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2018ko OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduerak % 3,5 egin zuen gora 2018ko otsailean

Industria-ekoizpenaren indizeak % 3,6ko igoera metatu du 2018ko lehenengo bi hilabeteetan

Euskal AEko industria-ekoizpenak % 3,5 egin zuen gora 2018ko otsailean 2017ko hil beraren aldean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2018ko lehenengo bi hilabeteetako balantzea % 3,6ko hazkundearekin itxi da, 2017ko aldi berarekin alderatuta.

Aurreko hilarekin, 2018ko urtarrilarekin, alderatuta, Euskal AEko industria-ekoizpenak % 0,2 egin zuen behera, urtaroetako ondorioak zuzendu ondoren.

2018ko otsaileko indizearen bilakaerak, 2017ko otsailaren aldean, zeinu ezberdineko bilakaera izan du industria-sektore handietan. Energiak % 19,3 egin du gora, Tarteko Ondasunek % 3,1 eta Kontsumoko Ondasunek, oro har, % 0,7. Horien barruan, Kontsumo Iraunkorreko Ondasunek % 2,3 egin dute gora, eta horrek markatu du hazkundea; izan ere Kontsumo Ez Iraunkorreko Ondasunetan ez da aldaketarik izan (% 0,0). Ekipo Ondasunek, aldiz, % 0,1 egin dute behera.

Hilabeteen arteko aldakuntzak ere, 2018ko otsailekoak, 2018ko urtarrilaren gainean, zeinu ezberdina izan du industria-sektore handietan. Ekipo Ondasunak % 4,0 jaitsi dira eta Tarteko Ondasunak % 0,4, baina Energia % 9,6 igo da eta Kontsumoko Ondasunak, oro har, % 1,5, Kontsumo Iraunkorreko Ondasunek % 2,2 egin dutelako gora eta Kontsumo Ez Iraunkorreko Ondasunek % 1,3.

Euskadiko industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2018ko otsailean, urte arteko aldakuntzak kontuan hartuta, hazkunde esanguratsuenak dituztenak honako hauek dira: Garraio-materialak % 7,0; Kautxuak eta plastikoak % 2,6; Energia elektrikoaren, gasaren eta lurrunaren sektoreak eta Metalurgiaren eta produktu metalikoen sektoreak % 2,4, bi kasuetan.

Beherakada, berriz, Zuraren, paperaren eta arte grafikoen sektorean izan da, eta urte arteko beherakada % 6,7koa izan da.

1. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea.  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Lurralde historikoen arabera, Industria Ekoizpeneko Indizearen otsaileko urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan: Gipuzkoan % 5,4 egin du gora, Bizkaian % 3,8 eta Araban % 0,1.

2. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Hazkunde-tasak. Behin-behineko datuak. 2018ko Otsaila				
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduerak % 3,5 egin zuen gora 2018ko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO 2018
Eguneratze data : 
2018/04/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014795_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali