HomeGaiakNorberaren ongizatea Prentsa Oharrak Euskal biztanleen bizitzarekiko...

2018/04/13ko prentsa-oharra

NORBERAREN ONGIZATE-INKESTA NOI 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal biztanleen bizitzarekiko asetasun globalak haziz jarraitu zuen 2017an eta 7,6 da

2014 urtearen aldean, hobera egin dute ongizate pertsonalaren adierazle guztiek, gogo-aldarteak izan ezik

0tik 10era, bizitzarekiko asetasunari 7,6ko nota jartzen diote euskal biztanleek, Eustaten datuen arabera, 2017an. 2014an 7,1 zen; hobera bost hamarrenez.

Ongizate pertsonalaren inkestan informazio zehatza ematen da Euskal AEko biztanleen ongizate-pertzepzioaz, eginiko galderek batez ere dimentsio materialaz bestelako alderdiak neurtzen dituztelarik.

1. grafikoa: Norberaren ongizatearen adierazleen batez besteko balorazioa. 2014 eta 2017
Iturria: Eustat. Norberaren ongizate-inkesta NOI

Euskal AEn notarik onena (8,4) gizarte klase altuko edo ertain-altuko pertsonek; txarrena (5,4) osasun eskasekoek.

Adierazleak okerrera egiten du bai osasuna eskasten denean, bai beheragoko gizarte klaseetan, bai adinarekin ere: 16-24 urte bitartekoek 8,1; 65etik aurrerakoek 7,2. Ikasketa-maila zenbat eta handiagoa, baita balorazioak ere.

Puntuaziorik onenak, bikoteek, bai guraso direnek (7,8), bai ez direnek (7,6); pertsona bakarreko familiek 7,2 eta berdin haurren batekin bizi diren aita edo ama bakarrak.

Gizon eta emakumeen artean alde handirik ez. Gipuzkoarrek 7,7; Arabar eta Bizkaitarrek 7,5.

Batez bestekoaren azpitik (7,5) Bizkaian edo beste erkidegoetan jaioak.

Langabeek (7,1) puntuaziorik baxuenetakoa.

graf0014836_02_e.png

Bizitzaren Balioak notarik onena, 8

Norberaren bizitzaren balioaren nota, alegia, gure bizitzak zenbateraino merezi duen, 8 batez beste, 2014an baino lau hamarren gehiago. Biztanleen %68,3rentzat “handia”, %3,1entzat "txikia”.

Emakumeek (8,0) zertxobait hobeki gizonek (7,9) baino. Bizkaian bizi direnek baloratzen dute gutxien (7,9) haien bizitza, baina apenas dagoen alderik. Arabar eta Gipuzkoarrek 8,0.

Pertsona okupatuek 8,2; ez-aktiboek eta langabeek 7,8.

Adierazleak okerrera egiten du osasuna eskasten denean, adinarekin edo gizarte-klaseetan behera bagoaz; nota hobetzen du prestakuntza-mailak.

Harreman pertsonalak (7,6) ongien baloratutako bigarren alderdia

Harreman pertsonalak gehiago baloratzen dira prestakuntza mailak edo gizarte klaseak gora egin ahala. Balio gorena (7,8) osasun onekoen artean eta minimoa (7,2) eskasekoen artean.

Langabeek (7,5) harreman pertsonal okerragoak okupatuek (7,7) eta ez-aktiboek (7,6) baino. Alde handirik ez sexuen edo lurraldeen artean.

Atzerrian jaioek (7,5) notarik txarrena.

Etxebizitzaz eta inguruaz asetasun handia ia kolektibo guztietan

Etxebizitzaz eta inguruaz (7,4) klase altu edo ertain-altukoek notarik (7,9) onena; ondoren osasun onekoek (7,6). Gizonak (7,5) asebeteago emakumeak (7,3) baino. Araban, Gipuzkoan, beste erkidegoetan jaioak (7,4), Bizkaian eta atzerrian jaioak (7,3) baino hobeto.

Balio baxuena (6,7) osasun txarrekoek.

Gogo aldarteari zuzenean eragiten dio antzemandako osasunak

Gogo aldartearen batez bestekoa 6,3 da, 2014an baino bi hamarren azpitik; baxuena osasun txardunek (5,1); altuena (6,6) osasuntsuek. Bigarren baxuena (5,9) gizarte klase baxukoek.

Adierazleak okerrera egiten du osasuna eskasten denean; hobera gizarte klaseetan gora.

Bizkaian bizi direnek (6,2) baxuena. Araban 6,4, eta Gipuzkoan 6,3. Aldarterik txarrena (6,0) atzerrian jaioek.

Adierazleak nota hobea du gizon artean (6,5; emakumeek 6,1). 35-49 urte bitartekoek 6,2; 34tik beherakoek 6,4 eta 50etik gorakoek 6,3.

Adindunak aseen aisialdiarekin

Aisialdiarekiko batez besteko asetasuna, 6,7. 65 urtetik gorakoek 7,9, altuena, eta 35-49 bitartekoek baxuena (5,8). Ez-aktiboek 7,6, okupatuek 6,0.

Emakumeek 6,7; gizonek 6,8. Bizkaian bizi direnek 6,7, Araban 6,6 eta Gipuzkoan 6,9.

Puntuaziorik txarrena (6,5) haurren batekin bizi diren aita edo ama bakarrak; haurrik gabeko bikoteak 7,3.

Gizarte klase baxukoak eta langabeak gutxienik aseen etxeko ekonomiarekin

Etxeko ekonomiarekiko asetasuna (6,8) gora doa gizarte klasearekin; klase baxuan 5,3; altu eta ertain-altuan 7,8.

Gipuzkoan bizi direnak aseago (6,9), Araban edo Bizkaian (6,7) baino. Gipuzkoan jaioak aseago (7,0) Araban (6,8), Bizkaian (6,7) eta batez ere atzerrian (6,5) baino.

Aseen, 16-24 urte bitartekoak (7,3) eta bikoteak (6,9) guraso izan zein ez.

Nota hobetzen dute prestakuntza-mailak eta antzemandako osasunak.

Pertsonekiko konfiantzan (6,5) eragin handia gizarte klaseak eta osasunak

Notarik onena (6,8) gizarte klase altuko edo ertain-altuko pertsonek; txarrena (5,8) osasun eskasekoek.

Biztanleen %30,5ek konfiantza “handia”; %10,3k “txikia”.

Emakumeek 6,5; gizonek 6,4. Gipuzkoan bizi direnek 6,5; Araban eta Bizkaian 6,4.

Botere publikoekiko konfiantzak (4,5) notarik txarrena, halere hobera egin du, 1,1 puntuz 2014tik

Biztanleen %5,3k konfiantza "handia” du botere publikoetan; %48,6k “txikia”; “nahikoaren” azpitik dagoen adierazle bakarra.

“Nahikoa” dute bakarrik atzerritarren artean (5,4) eta gizarte klase altuko edo ertain-altuko pertsonen artean (5,0).

Emakumeen konfiantza 4,6; gizonena 4,3. 25-34 urte bitartekoek dute konfiantzarik txikiena (4,2) sistema politikoan, judizialean eta polizian.

Nota hobetzen dute gizarte klase altuagoak eta antzemandako osasunak.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal biztanleen bizitzarekiko asetasun globalak haziz jarraitu zuen 2017an eta 7,6 da

Eragiketa : 
Norberaren ongizate-inkesta NOI
Eragiketa kodea : 
010904
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2018/04/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014836_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datu Bankua

Grafikoak

Txostenak

Mikrodatuak

Kode eta izendegiak

Grafiko interaktiboak

Kalitate-fitxak

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali