HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2018/04/20ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE) 2018ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak %15,8 gehitu eta inportazioak %0,8 jaitsi 2018ko otsailean

“Motor ibilgailuak eta osagarriak”, “Siderurgia” eta “Erabilera orokorreko makineria” lider euskal esportazioetan

Euskal AEko ondasun esportazioak %15,8 gehitu ziren 2018ko otsailean urte artean, Eustaten arabera. Guztira, 2.002 milioi; aurreko urteko aldi berean 1.729. Ondasun energetikoen esportazioak ia laukoiztu; ez-energetikoenak %8,7 gehitu.

Bizkaian gehitu gehien esportazioak (%26,4), batez ere energetikoengatik (%289,6) zeinak diren horko esportazio guztien %23,0. Esportazioak %14,0 gehitu Gipuzkoan; Araban %7,2.

Euskal AEko ondasun kanpo-merkataritzaren  bilakaera. Milaka eurotan. 2018 Otsaila
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Euskal AEko ondasun-inportazioak %0,8 jaitsi, 1.501,5 milioira; energetikoak %25,3 jaitsi eta ez-energetikoak %9,9 gehitu.

Inportazioak %16,7 gehitu Gipuzkoan, %11,5 Araban eta %11,1 jaitsi Bizkaian. Bizkaiko inportazioak erkidego osoaren %53 dira, 795,1 milioi, haietatik 344 energetikoak.

Adar esportatzaile nagusia (%guztiaren 28,2) Motordun ibilgailuen fabrikazioa, %10,5 gehitu da. Jarduera-adarrak A86 sailkapenarekin aztertzen dira; hil honetan bost adar nagusien esportazioak gehitu. Garrantzian bigarren (guztien %11,6), Siderurgia produktuak (%+25,7); hirugarren (guztien %10,1) Erabilera orokorreko makineria (%+16,0). Metalezko artikuluak guztien %8,4 dira eta %10,9 gehitu. Kokeriak eta petrolioa fintzea %7,6 izan eta %250,0 hazi Araban kontzentratzen da Motordun ibilgailuen esportazioa; Gipuzkoan Erabilera orokorreko makineria eta Bizkaian Petrolioa fintzea.

5-10 pertsonako turismoak, Ibilgailuen zati eta osagarriak, Salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, eta Petrolio olioak, hauen guztien esportazioak otsaileko guztien %34,3 dira, eta balioa 686,1 milioi.

Alemaniak, Frantziak, AEBk eta Erresuma Batuak erosi dituzte gure esportazioen %47,7 hil honetan; lau estatuok hazkunde garaian daude. Hiru 28-EBkoak dira, nora joaten diren gure esportazioen %64,0.

Inportazioen rankinean aurrena, Erauzketa industriak eta petrolioarenak (guztien %23,1), %4,0 jaitsi da. Hurrengo garrantzitsuetan, hazkundeak: Motordun ibilgailuak (%13,4); Produktu siderurgikoak (%6,0); Erabilera orokorreko makineria (%27,6).

2018ko lehen bi hiletako metatua

Urteko lehen bi hiletan, Euskal AEko esportazioak %16,1 gehitu, aurreko urteko aldi beraren aldean, 562,6 milioi gehiago, guztira 4.066,3 milioi.

Bizkaian aurreko urteko aldi beraren aldean, +242,9 milioi, guztira 1.550,8, %+18,6. Gipuzkoan %+13, 1.173,7 milioi; Araban %+16, 1.341,8.

Produktu ez-energetikoetan, +399,8 milioi; ez-energetikoak +162,8.

Kokeriak eta petrolio fintzea adarrean %+101,2, 335,1 milioi. Adar esportatzaile nagusia (1.173,2 milioi, %guztiaren 28,9) Motordun ibilgailuen fabrikazioa, %25,4 gehitu da.

Alemaniara esportatu da guztiaren %16,6, Frantziara %14,7, AEBra %8,7; hiruren artean, 2018an zehar esportatutakoen %40.

Erkidegoan 3.247,7 milioi inportatu dira, 2017an baino 141,3 gehiago; izan ere, Arabakoak %21,5 gehitu dira (130,6 milioi gehiago, guztira 737). Gipuzkoako inportazioak, 650,9 milioi (+68,7); Bizkaikoak 1.859,8, -58.

Produktu energetikoen inportazioan %-10,0, ez-energetikoenean %+11,9.

Urteko esportazio-inportazio balantzean +818,6 milioi, aurreko urteko lehen bi hiletan baino 421,3 gehiago. Arrazoi nagusia da Bizkaiko saldo negatiboa (-309,1 milioi) 300,9 milioitan gutxitu dela. Gipuzkoan (%+14,5, 522,8 milioi), eta Araban (%+9,9, 604,8) goraka saldo positiboak.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %15,8 gehitu eta inportazioak %0,8 jaitsi 2018ko otsailean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Febrero 2018
Eguneratze data : 
2018/04/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014932_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali