HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2018/04/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2018ko Martxoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %16,2 gehitu 2018ko martxoan

Aste Santuko ostegunetik larunbatera gelakako betetze mailaren jaitsiera nonahi

2018ko martxoan 230.273 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 32.180 gehiago, %16,2ko gehikuntza. Araban %10,7 gehitu bidaiari-sarrerak; %22,7 Gipuzkoan; Bizkaian %13,0. Baloratzeko orduan, aurten Aste Santua martxoan izan da eta iaz apirilean.

Gaualdiak, 2018 martxoan, 440.918, aurreko urtekoan baino 24,9%, 87.994, gehiago. Gaualdiak urte artean %16,1 gehitu Araban; Bizkaian %23,3; Gipuzkoan %30,3.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2018ko Martxoa
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %15,4 gehitu aurreko urteko martxoaren aldean; atzerrikoak %18,2. Araban estatukoak %10,6 gehitu eta atzerritarrak %11,3. Bizkaian estatukoak %13,0 gehitu; atzerritarrak %12,9. Gipuzkoan estatukoak %20,8 gehitu; atzerritarrak %26,5.

Batez besteko egonaldia, martxoan, 1,91 egun, 2017koan 1,78 zelarik. Araban lehengo urteko 1,70 egunetik aurtengo 1,78ra luzatu; Bizkaian 1,79tik 1,95era; Gipuzkoan 1,81etik 1,92ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 8,6 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, 2017ko martxoko %40,1etik aurtengo %48,7ra. Araban ehuneko 6,2 puntuz gehitu, %37,5etik %43,7ra. Bizkaian ehuneko 8,5 puntuz gehitu, 2017 martxoko %40,8tik aurtengo %49,3ra. Gipuzkoan ehuneko 9,6 puntuz gehitu, 2017ko martxoko %40,2tik 2018ko %49,8ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 6,4 puntuz gehitu Euskal AE osoan, %58,9ra. Araban ehuneko 5,4 puntuz gehitu, %54,1era; Bizkaian 5,4z, %60,8ra; Gipuzkoan 7,9z, %58,3ra.

Hotel-okupaziorik handienak martxoan Donostian (%54,9), Bilbon (%54,2), Gipuzkoako kostaldean (%48,0).

Asteko eguna aintzat, Euskal AEn 2018ko martxoan okupaziorik handiena (%60,7) aste-bukaeretan; %42,8 lanegunetan.

Euskal AEko eguneko batez besteko tarifa (ADR) 76,6 euro, 2018ko martxoan, aurreko urtean baino %10,6 gehiago. 69,8 euro Araban (%+11,3); 74,8 Bizkaian (%+9,2); 81,1 Gipuzkoan (%+11,8).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 45,1 euro Euskal AEn 2018ko martxoan, 2017koan baino %24,0 gehiago. Araban 37,8 euro; Bizkaian 45,5; 47,3 Gipuzkoan.

Landa ostatuetan bidaiari sarreretan %+26,6 eta gaualdietan %+52,0 2018ko martxoan

Euskal AEko landa-ostatuetan 11.776 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %26,6 gehiago. Araban %-6,0 sarreretan; Bizkaian %+31,0; Gipuzkoan %+40,6.

1.368 atzerritar sarrera, %79,8ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %11,6. Espainiarrak %21,9 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan martxoan 27.281 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %52,0ko gehikuntza. Araban %+37,4; Bizkaian %+72,5; Gipuzkoan %+49,3.

Plazakako betetze-maila, %21,5, ehuneko 6,9 puntu gehiago 2017ko martxoan baino. Araban ehuneko +4,1 puntu, betetze-maila %18,4. Bizkaian betetze-maila %18,5, ehuneko +7,5 puntu 2017ko martxoaren aldean eta Gipuzkoan +7,9 puntu, %24,9.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu Euskal AE osoan, 2017ko martxoaren aldean: duela urtebete 1,93 egun; aurtengoan 2,32.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2018ko Martxoa								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Aste Santuko ostegunetik larunbaterako balantzea

Euskal AEn, gelakako betetze-maila Aste Santuan, %81,4, aurreko urtean baino ehuneko 7,8 puntu gutxiago

2018ko Aste Santuan, ostegunetik larunbatera (3 gau) 34.123 bidaiari-sarrera Euskal AEn; 2017koan -apirilaren 13ko ostegunetik 15era- baino %6,4 gutxiago. 9.271 sarrera, %27,2, atzerritarrak; 24.852 estatukoak. Bai espainiarrak, bai atzerritarrak, %6,4 gutxitu.

Araban 4.791 sarrera, aurreko urtearen aldean %-22,6; Bizkaian 15.946, %-4,8; Gipuzkoan 13.386, %-0,9.

Aldi berean 71.674 gaualdi Euskal AE osoan, 2017koaren aldean %-6,7. Araban 9.792 gaualdi (%-15,5); Bizkaian 34.095 (%-4,9); Gipuzkoan 27.787 (%-5,6).

2018ko Aste Santuan, gelakako betetze-maila %81,4; aurreko urtekoan baino ehuneko -7,8 puntu. Gelakako betetze-maila eta 2017koarekikoa: Araban %77,4 (ehuneko -12,2 puntu); Bizkaian %83,0 (-7,3); Gipuzkoan %80,9 (-6,9).

Gelakako betetze-maila handienak: Arabako Errioxan, %97,5, 2017koan baino ehuneko +1,9 puntu; Donostian %87,5, -7,0; Bilbon %87,2, -5,9.

Euskal AEn, gelakako betetze-maila Aste Santuan nekazaritza establezimenduetan, %79,2

Nekazaritza establezimenduetan, bidaiari-sarrerak Aste Santuan, 3.120 Euskal AEn. Araban 654 sarrera, 2017koen aldean %-12,3; Bizkaian 974, %-16,4; Gipuzkoan 1.492 %-4,8.

Aldi berean, gaualdiak %3,0 gutxitu; guztira 10.192. Hiru lurraldeetan beheraka.

Euskal AE osoan, gelakako betetze-maila %79,2; Bizkaian %74,5; Gipuzkoan %81,8; Araban %80,5.

3. taula. Bidaiari sarrerak, gaualdiak eta betetze-mailak hotel establezimenduetan eta landetxeetan Euskal AEn, jatorri eta eremu geografikoaren arabera. Aste Santua(*). 2018	
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %16,2 gehitu 2018ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO 2018
Eguneratze data : 
2018/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0014933_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali