2018/05/07ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). I/2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentek % 0,8 egin zuten gora, 2018ko lehen hiruhilekoan

Gasolindegiak sartu gabe, txikizkako merkataritzak % 0,6 egin zuen gora, prezio finkoetan

Euskal AEko txikizkako merkataritza-sektoreak % 0,8 handitu zituen salmentak, prezio finkoetan, 2018ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Sektorearen salmentek, gasolina-zerbitzuguneak aintzat hartu gabe, % 0,6 egin zuten gora, urte arteko tasan.

Aurreko hiruhilekoari dagokionez, salmenta-indizeak % 0,1eko igoera erreala izan du, urtaroaren araberako eraginak ezabatu ondoren.

Sektoreen arabera, elikagaigintzak % 2,9 areagotu zituen salmentak 2018ko lehen hiruhilekoan, gainerako produktuen txikizkako merkataritzak % 1,3 egin zuen behera eta automobilgintzarako erregaiaren salmentak % 2,5 gora. Hori guztia, 2017ko aldi beraren aldean eta prezioen efektua kendu ondoren.

Elikagaigintzaren txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuak % 4,2 egin zuen behera, eta elikagaiak nagusiak diren ez-espezializatuak % 5,6 egin zuen gora.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan aldakuntza positiboak izan ziren etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritzan (% 1,8 egin zuen gora) eta pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritzan (% 0,1 egin zuen gora); ordea, merkataritza ez-espezializatuak, gainerako produktudunak bereziki, % 5,6 egin zuen behera eta beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatuak % 3,5, guztiak prezio finkoetan.

graf0015001_01_e.png

Lurraldeen arabera, igoera erregistratu da hiru lurraldeetako urte arteko salmentetan. Araban, % 2,3; Bizkaian, % 0,8; eta Gipuzkoan, % 0,2, termino errealetan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Arabak % 1,1eko igoera izan du, Gipuzkoak % 0,1ekoa eta Bizkaiak % 0,2ko beherakada.

Euskal AE osoan, 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean okupatuen kopurua % 0,2 jaitsi da 2018ko lehen hiruhilekoan; % 0,2 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentek % 0,8 egin zuten gora, 2018ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2018
Eguneratze data : 
2018/05/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015001_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali