HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Industriaren enplegua...

2018/05/11ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ESTATISTIKA - ESKUALDEAK 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Industriaren enplegua goraka 2016an euskal eskualde gehienetan, bigarren urtez jarraian, 2016an

Eskualde erdietan negozio zifra goraka

Erauzketa-industrian eta manufakturan enplegua goraka Euskal AEko 20 eskualdeetatik 14tan 2016an, Eustaten arabera. Bizkaian hazkunde handienak: Arratia-Nerbioin %4,5; Markina-Ondarroan %4,4, Durangaldean 4,3%. Bizkaian baita ere enplegu jaitsierarik handiena, Plentzia-Mungian, %-1,9.

2013an eskualde guztietan, Arabako Ibarretan izan ezik, urte arteko jaitsierak. 2016an, zazpi eskualdetan hazkundea hirugarren urtez jarraian industria enpleguan. Araban Mendialdea eta Errioxa; Bizkaian Durangaldea eta Markina-Ondarroa; Gipuzkoan Bidasoa Beherea, Donostialdea eta Tolosaldea.

graf0015057_01_e.png

Industria enplegua %2,3 gehitu Bizkaian; %2,2 Araban; %1,2 Gipuzkoan. Gipuzkoan aurreko urtean zifra hobeak. 2015.aren aldean Euskal AEn enplegua %1,8 gehitu.

Erauzketa-industrian eta manufakturan, enplegua Bizkaiko eskualde guztietan hazi da 2015-2016an, Plentzia-Mungian (%-1,9) izan ezik. Arratia-Nerbioin, Markina-Ondarroan eta Durangaldean gehien hazi enplegua lurraldean eta erkidegoan; Gernika-Bermeo aipagarri baita ere (%3,7). Enkarterrietan enplegua %0,6 gehitu 2016an; lehen hazkuntza azken zortzi urteetan.

Araban enplegua gehitu Lautadan eta Errioxan, %3,6. Jaitsi Kantaurin (%-1,7), Ibarretan (%-1,6), Gorbeiako Inguruetan (%-0,2). Mendialdean, lehengoan.

Gipuzkoan Goierrin bakarrik jaitsiera %-0,3. Donostialdean %0,7 gehitu; Tolosaldean %2,3; Urola-Kostan %2,3; Debabarrenan %2,2; Debagoienan %1,4.

Erauzketa-industrian eta manufakturan salmenta garbiak %0,6 gutxitu Euskal AEn, 2015-2016an. Aztertutako azken urtean hogei eskualdeetatik hamarretan gehikuntzak. Salmenta hazkuntza handienak azken urtean: Arabako Lautadan %12,4; Durangaldean %8,0; Errioxan %5,5. Salmenta jaitsiera handienak, Araban: Kantaurin %-9,7; Mendialdean %-9,2; Gorbeiako Inguruetan %-8,5.

Negozio-zifra %7,1 gehitu Araban, eta hor bakarrik. Alde handiak eskualdeetan. Lautadan eta Errioxan ditugu lurraldeko salmenten %80 ia, eta horko hazkuntza batez bestekoaren gainetik da; Ibarretan %4,6ko hazkuntza. Salmenta jaitsiera handienak, Araban: Kantaurin %-9,7; Mendialdean %-9,2; Gorbeiako Inguruetan %-8,5.

Gipuzkoan negozio-zifra %1,6 jaitsi. Salmenta hazkuntzak: Debabarrenan %3,1, Tolosaldean %1,9; Bidasoa Beherean %1,7. Salmenta jaitsierak: Debagoienan %-4,8; Donostialdean %-1; Urola-Kostan %-0,7.

Bizkaian %-3,9 negozio-zifran 2015-2016an. Durangaldean %+8,0, Enkarterrietan %+4,9. Arratia-Nerbioin %+2,1; Markina-Ondarroan %+0,1. Plentzia-Mungian %-0,9; Gernika Bermeon %-0,4%; Bilbo Handian %-8,2, eta horko salmentak lurraldekoen %64 dira.

Azken hiru urteetan negozio zifrak zazpi eskualdetan gehitu dira: Araban Ibarrak eta Lautada; Bizkaian Durangaldea eta Plentzia-Mungia; Gipuzkoan Bidasoa Beherea, Debabarrena eta Tolosaldea.

Salmenta garbien banaketa erauzketa eta manufaktura industrian, eskualdeka. Mila eurotan. 2016.

graf0015057_02_e.png

Iturria: EUSTAT. Euskal AEko Industriaren estatistika

Erauzketa-industrian eta manufakturan balio erantsi gordina %4,2 gehitu 2015.aren aldean. Balio erantsi gordina lanaren eta kapitalaren ekarpena da ekoizpen prozesura. Euskal AEko 20 eskualdeetatik 15etan goraka. Balio erantsi gordina goraka: Arratia-Nerbioi %11,8, Durangaldea %9,7, Bizkaian; Goierri %6,3, Debabarrena %5,1 Gipuzkoan; Errioxa %4,7 eta Lautada %3,5 Araban. Beheraka: Gorbeiako Inguruetan %-4,3; Arabako Mendialdea %-2,1; %-1,2 Plentzia-Murgian;

Ohar metodologikoa

Erabilitako sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) da; eskualdeen araberako desagregazioan B (erauzketa) eta C (manufaktura) sekzioak bakarrik daude.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriaren enplegua goraka 2016an euskal eskualde gehienetan, bigarren urtez jarraian, 2016an

Eragiketa : 
Industriaren estatistika
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
AÑO 2016
Eguneratze data : 
2018/05/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015057_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali